Inolako herri kontsultarik gabe Euskal Herrian eraikitzen ari diren AHTa, azken egunotan albistea izan da bi arrazoirengatik. Alde batetik, Euskal Y delakoaren –EAEko AHTren– obrak kasik geldituta daudelako, eta trena martxan jartzeko data behin eta berriz atzeratzen ari direnez, bere etorkizuna inkognita delako. Bigarren arrazoia AHTren Nafarroako zatitik dator; Espainiako Gobernuak ez die jaramonik egin Euskal Y-arekin eta Zaragozarekin lotzeko zeuden aurreikuspenei. Hala ere, Nafarroako Gobernuak 68 kilometroko bere “AHT nafarra” nahi du Iruñea eta Castejón artean, 675 milioi euro kostako lukeena. Hori erokeria!
Alarma piztu da, inoiz hasi behar ez liratekeen, eta edozein kasutan, herritarrekin kontsultatu beharko liratekeen obra faraoniko horien kudeatzaile eta sustatzaileen artean. Kapitalismoaren bozeramaile den El Correo Español-ek editoriala idatzi du esanez Euskal Y-a “hiltzeko bidean” dela eta “Gobernu zentralak aurreikuspenak argitu eta proiektu estrategikoa geldialditik atera” beharko lukeela. Hitz ezkor hauekin amaitzen du egunkariak: “Zein da AHTren etorkizuna, kontuan hartzen badugu zati bat ez dela operatiboa izango beste zatirik gabe?”. Eta guk hauxe gehituko genioke: Eta zer gerta liteke “frantziar loturarik” ez badugu ikusten?
Krisiaren aurretik trenbide proiektua erokeria zen, antisoziala, antiekonomikoa eta antiekologikoa. Orain, askoz arrazoi gehiago daude halako “mamu”a bertan behera utz dezatela eskatzeko. 10.000 milioi euroko aurrekontua du Euskal Herrian: 6.000 milioi Euskal Y-arentzako, 3.150 milioi euro Nafarroako hasierako korridorearentzako eta 1.100 milioi euro Lapurdiko AHTrentzako. AHTren obren egungo egoerak Lemoiz zentral nuklearrarena gogorarazten digu. Lemoiz zorionez geldirik dago, inposizioaren eta prepotentzia ekonomiko eta politikoaren monumentua baino ez da gaur egun, herri erresistentziaren oroimenerako. Ea AHTren obrek bide bera hartzen duten! Baina lastima, gure zergen xahuketaren bizkar izango litzateke.
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
In recent weeks we have been reading "proposals" for the recovery of the railway line Castec-Soria and the maintenance of the Tudela train station in its current location, or for the construction of a new high-speed station outside the urban area with the excuse of the supposed... [+]