Hanburgo (Alemania), 1939ko maiatzaren 13a. SS St. Louis transatlantikoa Hanburgoko portutik abiatu zen Kuba helburu. Ontzian 937 bidaiari zeuden, horietatik 930 nazien jazarpenetik ihesi zihoazen judutar errefuxiatuak, gehienak alemaniarrak.
Itsasoratu eta hamar egunera, ontzia Karibeko uhartetik gertu zegoela, telegrama bat jaso zuten bidaiariek, Kuban babes politikoa lortzeko arazoak izango zituztela iragarriz, aurrez errefuxiatuek Kubak Alemanian zuen enbaxadan bisa ofizialak lortuak zituzten arren.
Urte horretan bertan Federico Laredo Bru buru zuen gobernuak atzerritarren sarrera mugatzen zuen lege dekretua onartu zuen. Haren arabera, errefuxiatuek bisa ofiziala lortu eta 500 dolarreko tasa ordaindu behar zuten Kuban sartzeko. Baina dekretuak ez zuen zehazten turisten eta errefuxiatuen arteko aldea eta, hutsunea baliatuz, sarrera baimenak saltzen hasi zen. Iruzurra eteteko, Laredo Bruk beste lege dekretu bat onarrarazi zuen berehala, aurrez emandako baimenak, besteak beste St:Louis ontziko bidaiarienak, bertan behera uzten zituena. Horixe azaldu zieten bidaiariei, baina, zenbait iturriren arabera, kubatarren ezezkoaren atzean AEBetako Estatu idazkari Cordel Hull zegoen, errefuxiatu gehienek Kubatik AEBetara joateko asmoa baitzuten. Negoziaketa tirabiratsuen ondoren, errefuxiatu gutxi batzuk, 29 besterik ez, Habanan lehorreratu ziren, dekretuak ezarritako 500 dolarren truke.
Ontzia Floridako kostaldera hurbildu zen orduan. Hasieran Roosevelt presidenteak bidaiariak onartuko zituztela adierazi arren, Estatu idazkariaren presioak atzera egitera behartu zuen. Errefuxiatuei babesa emateko kuotak beteta zeuden eta Rooseveltek ez zuen etsairik pilatu nahi 1940ko hauteskundeen atarian.
Kuba eta Floridaren artean aingura botata zegoen transatlantikoak ekainaren 4an jaso zuen estatubatuarren ezezkoa. Eta, biharamunean, Kanadan babesa lortzeko saiakerak ere porrot egin zuen.
Goseak eta etsiak hartuta, suizidioen eta mutinatzearen mehatxua geroz eta handiagoa, Gustav Schröder kapitainak Europara itzultzeko agindua eman zuen. Egun gutxiren buruan itsasontzia Anberesko portuan sartu zen eta bidaiariak Belgikan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Herbehereetan banatu zituzten, gehienbat handik gutxira naziek okupatuko zituzten herrialdeetan, beraz. St. Louiseko bidaiari guztietatik, 240 besterik ez ziren atera bizirik Bigarren Mundu Gerratik.
Archaeologists have discovered more than 600 engraved stones at the Vasagård site in Denmark. According to the results of the data, dating back to 4,900 years ago, it is also known that a violent eruption of a volcano occurred in Alaska at that time. The effects of this... [+]
Vietnam, February 7, 1965. The U.S. Air Force first used napalma against the civilian population. It was not the first time that gelatinous gasoline was used. It began to be launched with bombs during World War II and, in Vietnam itself, it was used during the Indochina War in... [+]
I just saw a series from another sad detective. All the plots take place on a remote island in Scotland. You know how these fictions work: many dead, ordinary people but not so many, and the dark green landscape. This time it reminded me of a trip I made to the Scottish... [+]
Japan, 8th century. In the middle of the Nara Era they began to use the term furoshiki, but until the Edo Era (XVII-XIX. the 20th century) did not spread. Furoshiki is the art of collecting objects in ovens, but its etymology makes its origin clear: furo means bath and shiki... [+]
In an Egyptian mummy of 3,300 years ago, traces of Yersinia pestis, the bacterium that caused the Justinian plague in the 6th century and the Black Plague in the 14th century, have just been found.
Experts until now believed that at that time the plague had spread only in... [+]
Greenland, the end of the 10th century. The first Scandinavian explorers and settlers arrived on the island. But by the 15th century these settlements had been abandoned and the original Inuit remained. But in 1721, the missionary Hans Egede organized an expedition and the... [+]