Sindikatu abertzaleek eta mugimendu sozial ugarik jadanik erabaki dute Hego Euskal Herriko ekonomia eta enplegua hondoratzen ari diren politika ekonomiko kapitalisten kontrako greba orokorraren data: maiatzaren 30a. Ohikoa den legez, bai patronalak baita Gasteizko eta Iruñeko administrazioek ere, greba orokorra arbuiatu dute. Euren hedabideek diote ez dela “momentua grebarako” eta ez dutela “ezer onik ekartzen”, “gizartearen kontra” doala alegia. Urkulluren Gobernuko Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuak, Juan Mari Aburtok, galdegin du ea “greba orokorraren hurrengo egunean zer. Zerbait konpondu dugu?”.
Patronalari eta EAJ, PP eta beste hainbat alderdiri hauxe galdetu beharko litzaieke: orain bizi dugunarekin ez bada momentua greba orokorrerako, zein da zuentzat momentu egokia? Ez gaitezen inozoak izan. Patronalarentzat, EAJrentzat, PPrentzat eta beste alderdi batzuentzat, kapitalismoaren kudeatzaile diren aldetik, deialdi bat dagoen bakoitzean “orain ez da momentua” dioten arren, haientzat inoiz ez da momentua!
Greba orokorrerako momentu egoki hori erabaki behar dutenak, aldiz, sindikatuak eta mugimendu sozialak dira. Eta egin dute. Ondo legoke beste sindikatu batzuk, CCOOk eta UGTk kasu, behin informazioa jasota, grebarekin bat egingo balute, ahalik eta zabalena izan dadin. Greba eginik, gerta liteke epe motzerako ondorioak izatea, baina baita luzera begirakoak ere. Zenbat eta greba zabalagoa eta batuagoa, orduan eta emaitza hobeak lortuko dira. Edozein modutan, greba inoiz ez da porrota. Kapitalismoak eta bere kudeatzaileek kontra egiten badiote, herri sektoreek eta langileriak duintasuna mantenduko dute sikiera. Ez dira basapizti kapitalistaren aurrean belaunikatuko. Hurrengo egunean, grina gehiagoz borrokatuko dute!
Krisia hasi zenetik Hego Euskal Herrian egindako zortzigarren greba orokorrak sektore publikoan izan du erantzunik handiena. Iazkoak baino erantzun txikiagoa izan arren, grebaren balorazio "ona" egin dute sindikatuek. "Borrokatzen denean gutxi galtzen da;... [+]
Igara eta Ibaeta beti izaten dira oso diferenteak grebetan. Poligonoan enpresa batzuk itxita bai, baina greba ez da batere orokorra izan. EHUren campusean argazki diferentea, ia inor ez zebilen fakultateetan, eraikinak zabalik, Kimika fakultatean bizpahiru pertsona lanean,... [+]
Gipuzkoako langabezia tasarik handiena duen eskualdea da (Irun eta Hondarribia hartzen dituen) Behe Bidasoa: %17,88koa izan da apirilean, 6.547 langabe guztira. Bereizita, hondarribiarren %13,1 dago langabezian eta irundarren %19,3 (Gipuzkoan, Soraluzek bakarrik du Irunek... [+]
Maiatzaren 30ekoak ekainaren 1ean izango du bigarren zatia. Hego Euskal Herrian mugimendu sindikalaren zati nagusiak bestelako mugimendu sozial multzo zabalarekin antolatutako grebaren biharamonean, ekainaren 1an murrizketen eta horien kudeatzailea den Troikaren kontrako... [+]
Hezkuntza arloko sindikatu nagusiak, STEE-EILASek, bat egin du greba orokorraren deialdiarekin.
Gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian greba orokorra deitu du gaurko. Egunaren jarraipena egiten ari gara albiste honen barnean. Egin klik izenburuan irudi, bideo eta txioak ikusteko orduz ordu antolatuta. Webgunean, bestetik, grebari buruzko informazioa topatuko duzu gaur.
One of the main questions that arise every time the trade unions make an appeal is whether the general strike can solve something at a given time and, for different reasons, the answers are not entirely clear. On the one hand, the objective of a general strike is not to solve... [+]