Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Alderdi sozialistaren arazo latzena sinesgarritasun eza da"

  • Gasteiz, 1977. Arabako PSE-EEko kidea da. Hiru legealditan legebiltzarkide izana Gasteizko Parlamentuan. PSEko zuzendaritzatik at dago egun. Ez du onartzen alderdi barruko ildo bateko partaidea denik. Haatik, ezin uka dezake ildo ofizialaren oposizioan dagoela. Alderdi sozialista berritzeko agertu digun grina lekuko. Zientzia politikoak ikasi zituen Leioan. Doktoretza prestatzen ari da alderdien eta demokraziaren ereduaren krisiaz.

"Gasteizko auzo honetan, PP, EAJ, ezker abertzalea, alderdi sozialista eta alderdirik ez dutenak bizi gara. Hoditeria bera dugu, eta guztiok ura bertatik hartzen dugu, baina oraindik ez dakigu elkarrekin bizitzen".Dani Blanco

Alderdi sozialistako barne egoera, Arabakoa bereziki, eta LTH delakoa (Lurralde Historikoen Legea) izan ditugu hizpide Oscar Rodríguezekin. Hona, LTHri buruzko aurrerapena: “Administrazioaren erreforma egin baino lehen, alderdiek administrazioaren funtsezko lanak zein diren adostu beharko lukete. Hau da, herriaren osasun eta hezkuntza publikoa, fiskaltasun berria edota gizarte solidarioagoa bermatu nahi baditugu, hori guztia zehaztu behar dugu denon artean. Hiru lurralde ezberdinak gara, ados, baina batzuetan EAEk lurralde bakarra dela ematen badu, elkarrekin lan egin beharko genuke gehiago. Adibidez, iruzur fiskalari amaiera emateko hiru diputazioek eta Jaurlaritzak eskuz esku lan egin beharko lukete. Iruzurra 2.500 milioi eurotan estimatuta dago. Iruzur fiskalarekin amaituz gero, hezkuntza guztia ordaindu genezake urtero-urtero. Baina horretarako politika bateratuak egin behar ditugu. Administrazioan aldaketak egiteko herri eredu hori eduki behar dugu lehenik buruan”.   

PSEko sektore kritikokoa zara. Duela urtebete aldaketarako prozesua hasi zenuten Araban. Zertan bukatu da? 

Lehenik eta behin argitu nahi dut, ez nagoela sektore kritiko batean, ez naizela ere ezeren birsortzaile. Alderdi sozialistan nago, nire alderdian, PSEko partaidea naiz.

PSEn ez dago sektorerik, ez kritikorik? 

Zehaztu aldera: politikariok kritikoak izan behar dugu, areago une honetan, eta batez ere alderdi ezkertiar batean, baina ez naiz korronte batekoa. Alderdi sozialistaren handitasuna bere aniztasuna da. Esaterako, Fernando Buesa kristau-demokrata zen eta alderdira etorri zen politika sozialista egitera. Gauza bera ere Txarli Prieto [Arabako idazkari nagusia], alderdi komunistatik etorri zena. Baina gurean ez da egiten politika demokrata-kristaurik ez komunistarik. Gurea alderdi sozialista edo sozialdemokrata da, eta arazoak izaten ditugu norbait beste politika mota bat egitera datorrenean.

Alderdia berritzea da zure nahia, edonola ere. 

Gure handitasuna gure aniztasuna dela esan dut, eta eraberritzeko prozesua ez da bukatu. Txarli Prietok duela lau urteko Kongresuan botoen %89 lortu zuen, orain %57. Orduan, ezberdintasuna begi-bistakoa da,  aldaketa hasi baino ez da egin. 

Txarli Prieto berraukeratua izan da Arabako kongresuan. Bizkaian J. A. Pastor eta Gipuzkoan Iñaki Arriola. Politika aldatzeko politikariak aldatu beharra aipatzen da egun, ordea.

Europan, Estatuan nahiz hemen, alderdi sozialistak duen arazo latzena sinesgarritasun eza da. Eta berau berreskuratzeko aldaketak ezinbestekoak dira. Horretarako, lehenik, mekanismoak aldatu behar dira alderdian. Bigarrenik, gardentasun erradikala eta eztabaida demokratikoa gehiago praktikatu behar da, baina alderdiaren mekanismoak aldatzeaz gain pertsonak ere aldatu behar dira. Eta hirugarrenik, gure ideiak berpizteko prozesu hori zabaldu behar dugu gizartera, berarekin batera aritzeko.

Izan ere, alderdi politikoak gizarteagandik gero eta urrunago ei daude.

Bai. Dena aldatu da azken hamarkadan: harreman sozialak, hedabideak, zientzia, teknologia. Dena aldatu da politika izan ezik. Estrukturak ez dira berritu azken hamarkadetan, eta hori arazo latza da demokraziarentzat. Politikariok  hirugarren arazoa gara herritarrentzat, krisialdiaren eta langabeziaren ondoren. Beraz, politika aldatzen dugu edo aldatuko gaituzte. Etorkizuna aztertu eta aldaketa asko egin behar dugu alderdietan, demokrazian aldaketak izan daitezen. Hasteko, norberak bere etxetik hasi behar du aldaketa bultzatzen. Nik neuk alderdi sozialista berritzea dut lehen helburua, eta gero demokrazia sistema, baina lehenik nire etxea. 

Araban PSEk indarra galdu du. Hala ere, Euskadiko PSEk Txarli Prietoren alde egin du azken kongresuan.

Suhiltzaileek ez diote mangera elkarri zapaltzen, eta nik ere ez dut halakorik egin nahi. Hori alderdi guztietan gertatzen da. Alderdietan  nagusiek elkar sostengatzen dute. Alderdien eta demokraziaren arazoa da. Egia da, gurean aldaketa ni Legebiltzarretik kentzea izan da eta Prieto sartzea [ironiaz].

Traba egiten diozu Prietori, nolabait.  

Nik ez dut nire jarrera eremu pertsonalera eraman nahi, nire kritikak politikoak dira, eta, nire ustez, sakonak. Araban ere gardentasun gehiago behar dugu, horrek ez du esan nahi gardentasunik ez dagoenik, gehiago behar dugula baizik. Debate demokratikoan gehiago sakondu behar dugu, mekanismo berriak gizartearekin batera landuz politika egiteko. Horiek kritika politikoak dira, ez pertsonalak.

Hala ere, ez zara Arabako zuzendaritzako kide honezkero.

Ez nago exekutiban, ez. Baina alderdiaren handitasuna, aniztasuna  praktikatu dugunean izan da. Bai Gasteizen bai Araban indartsuak izan gara, eta hori onartu ez dugunean galdu dugu. Jaurlaritzan sartu ginenean, krisialdi ekonomikoa erabatekoa zen, ezkerraren krisi ideologikoa ere bizi dugu. Baina batez ere, ezin dugu aniztasuna galdu, ezin du inork etorri alderdira bere politika inposatzera. Areago, azken bi urte hauetan politika arriskutsua martxan jarri da: edo nirekin zaude edo nire aurka. Eta nik hori ez dut partekatzen, hori ez da nire alderdia.

PSEko kongresuen ondoren, zer?

Berpizteko prozesua hasi berria da, eta jarraitu behar dugu. Gure ideiak ez dira egun batetik bestera desagertuko. Jende asko dago gurekin, eta ez bakarrik alderdian, kalean ere bai. Jendea ezkerrera begira dago: fiskaltasun berria, sozialismo berdea eta gizarte solidarioago bat lortzeko borrokan ari da. Gizarteak horiek eskatzen dizkie alderdiei, eta guk, unean uneko egoeraren arabera,  horiek seriotasunez eta zintzotasunez lantzea eskatzen dugu alderdian.

Eusko Legebiltzarreko jarduna hizpide. Nola baloratzen duzu Patxi Lopez lehendakari ohiaren aroa?

Orokorrean, herriak ikusi behar zuen posible zela gobernatzea EAJ gobernutik at egonda. Herri hau ez da erori, euskara ez da desagertu, ezta Urumea lehortu ere EAJk ez duelako gobernatu. Guk halako zor bat genuen herriarekin eta gure buruarekin. Erakutsi dugu herria gobernatu dezakegula, hainbat gauza ondo eginez gainera. Hiru erronka izan genituen gobernua hartzean: krisialdiari aurre egitea, gizarte krispazioari, eta terrorismoari ere. Uneon, aurrekontuen onarpen garaian gaudela, gogoratu nahi dut gure aurrekontuak sekulako babesarekin onartu zirela lau urteetan. Krispazioa izugarria zen eta asko jatsi zen PSEri esker. Badakit ez zela alderdiari eta lehendakaritzari esker soilik izan, baina lan handia egin zuten bukatzeko. Egun ez dago gizartean zegoen tentsioa. Terrorismoari dagokionez, ez dezagun ahaztu PSEk Jaurlaritza hartzean ETAren mehatxua jaso zuela, eta legegintzaldiaren amaieran ETA ez zegoela jada. Ez zuen Patxi Lopezen gobernuak bakarrik lortu, baina gobernuan zegoena PSE zen. Historiarako geratzen diren gauzak dira, onak, badira ere txarrak noski.

Hala nola...

Hainbat gauzatan, gutxi baina sinbolikoak eta garrantzitsuak, ez genuen jakin ausardiaz jokatzen. Adibidez, LTH delakoaren erreforma Legebiltzarrean planteatzea. Lehendakariak zioenez, hiru lurralde gara baina herri bakarra. Hitz egin genuen, herrian beharra zegoela esan ere. Hala ere, lurralde bakarra baina hiru gobernu daude batez ere. Eta errealitate hori aldatzeko lege hori aldatu behar dugu. Ausardia falta izan zuen gure alderdiak.

Nola ikusten duzu Eusko Legebiltzarreko politika, hiru legealditan  barruan egon ondoren?

Egoera polita da akordioetara iristeko. Lehenbiziko Legebiltzarra da bake garaian. Euskadi bake garaian dago eta espero dezagun betirako egotea. Horrek alternatiba edo aukera gehiago ematen du akordioetara ailegatzeko. Ez da berdin lehengo egoeran akordioetara iristea edo orain. Gainera, Jaurlaritzak ez dauka gehiengo osoa, horrek joko asko ematen du. Legebiltzarraren egoera interesgarria da, eta pena eman dit bertan ez egoteak egoera honetara iristeko lan egin baitut aurreko hiru legealdietan. Beno, lagunek eta kideek egingo dute.

Norekin eta nola jokatu behar du PSEk bereziki? Ezker abertzalearekin, akaso?

Geuk geure arazoak eduki badauzkagu alderdian, beraz, nire ardura ez da ezker abertzalea, nire alderdia baizik. Dena den, ezker abertzaleak bere bidea egin behar du, oraindik pauso asko eman behar du. Azken hamarkadetan sufrimendu asko egon dela aitortu behar du, eta hori aitortzeaz gain, baten batek esan behar du, “ni han nengoen eta ez nuen ezer esan”. Ari da urratsak ematen hala ere. Legebiltzarrean EH Bildu egoteak pozten nau, baina ez dut nahi gertatua ahaztea, alegia, ez dezagun hitz egin soilik beharrezkoa delako, elkarrizketak ona izan behar duelako baizik. Horretarako, mahai baten inguruan jarri behar dugu. Larriena egin dugu, terrorismoarekin amaitzea, baina agian zailena geratzen zaigu, bizikidetza lortzea. Hemen, Gasteizko auzo honetan, PP, EAJ, ezker abertzalea, alderdi sozialista eta alderdirik ez dutenak bizi gara. Hoditeria bera dugu, eta guztiok ura bertatik hartzen dugu, baina oraindik ez dakigu elkarrekin bizitzen. Eraikinean biziko bagara, elkarbizitza lortu behar dugu.

Urkullu lehendakaria izaki, Lopezek oposizioan hartu duen tokiaz iritzirik?

Bere tokia hartzen ari da. PSE hirugarren alderdia da, oposizioan gaude, egin behar ez duguna da gobernatu. EAJ gobernuan dago, ez gara ere oposizioko lehen alderdia. Guk geure prozesua landu behar dugu eta lekua hartu. Alderdia eta ideiak berpiztu behar ditugu. Ezkerreko ikuspuntutik lan egitea nahi dut, datozen hilabetetan LTH eta fiskaltasuna aldatzeko eta elkarbizitza lortzeko. Hori espero dut nire alderdiarengandik.

EAJk eta PSEk aurrekontuetan akordia lortuko al dute?

Niri ez litzaidake gustatuko EAJrekin  akordioak egiten hastea. Akordio txikiak egunero egin behar dira noski, arazo konkretuak eta behinenak aurrera ateratzeko, baina beste gauza bat da politika estrukturalak aurrera ateratzeko akordio handia egitea, etorkizunari begira aritzea. Nire ustez PSE ez dago prest hori egiteko. Lekua hartu behar du kalean eta ezkerrean. Eta une honetan leku hori ez du hartuta.


You are interested in the channel: PSE-EE
2024-04-21 | ARGIA
Eneko Andueza (PSE-EE)
"Tomorrow it will be up to us to decide and we will do so responsibly"
Eneko Andueza stressed that "the vote of the PSE is fundamental, is useful to decide the government". It's set for tomorrow: "Tomorrow is Monday. It's up to us to decide. We will do so responsibly, with the strength required by our principles and programmes. But at the same time, as... [+]

2024-03-08 | Axier Lopez
Eneko Andueza
"I've never been beaten with a ball or a blurry, because I've never been in those moves."
The candidate for president of the PSE-EE, Eneko Andueza, has been interviewed in the Basque Country and has expressed its "confidence" to the Ertzaintza in the burdens and injuries it has caused in recent weeks.

2023-12-13 | ARGIA
Patxi López denies that the motion of censure of Pamplona was agreed before the investiture of Sánchez
The agreement between PSN and EH Bildu to modify the mayor of Pamplona has had an impact on the ongoing debate in the Spanish Congress. Alberto Nuñez Feijóo points out that this is a "hooded agreement". For his part, Patxi López denies that the investiture of Sánchez had been... [+]

The directors of the two departments of the City of Donostia will not need to know Basque.
Exceptional procedures have been initiated to appoint two directors, so they should not certify the Basque level. The LAB union denounces the situation and explains that “the efforts” made in the last three decades to euskaldunify municipal employees will be thwarted.

The PNV and the PSE abolish the position of Basque technician of the City of Amurrio
A sociocultural technician dedicates half of his day to themes related to Euskera, without being a Basque technician. Given that the human resources for the normalization of the Basque country in Amurrio are not "sufficient", the Council of Euskalgintza of Aiaraldea has claimed... [+]

2023-07-27 | Jon Torner Zabala
Representatives of the Spanish Housing Law express their disagreement between the PNV and the PSE
The Basque Government will appeal to the Spanish Constitutional Court the Spanish Housing Law as a "violation" of the competences of the CAPV. The PSE-EE advisers are against this decision.

PNV and PSE conclude an agreement to distribute institutions "where possible"
PNV and PSE-EE ratify the governance pact. In this way, the agreement will allow them to govern jointly in many places where EH Bildu has been left before. In the City Hall of Vitoria-Gasteiz, in the General Councils of Gipuzkoa and in other municipalities, the situation is... [+]

2023-05-29 | ARGIA
In Álava the PNV has won, but in strong competition with EH Bildu
The PNV has won in Álava in the foreign elections with a few votes more than EH Bildu, and as for the seats, the nationalists would only get one more than EH Bildu, in the absence of the final final results. The PP would win a seat and the PSE and Podemos would lose one. On the... [+]

2023-05-29 | ARGIA
The PNV defeats the Bizkaia General Boards with two lost seats

[[Election graphics 2023 M28 Biscay General Meetings]]

The PNV has achieved a clear victory in the Bizkaia General Meetings (204,560 votes, 38.41%), despite having two runners less than in the previous legislature, with a total of 23. I needed 26 seats to get an absolute... [+]


2023-05-29
EH Bildu imposes on the General Meetings of Gipuzkoa
EH Bildu has obtained the largest number of votes for the General Meetings of Gipuzkoa: With 120,578 votes he gets 22 junters, 5 more than in the 2019 elections. PNV, PSE-EE and We can descend: The PNV has achieved 17 junters, 3 less than the previous one. The PSE-EE has... [+]

2023-05-29 | ARGIA
PSE-EE
"Today our municipalities and congressmen look more to the left"
The PSE-EE Secretary-General, Eneko Andueza, has appeared publicly around his members to assess municipal and foreign elections. He thanked the Socialist Party for all the citizens who voted, “Thank you, we are still the first leftist party in the Basque Country that is not... [+]

2023-05-29 | ARGIA
EH Bildu and abstention reduce the hegemony of the PNV
The elections have been very abstaining, and the biggest competition has been between PNV and EH Bildu: the first has gone down and the second has increased. In the Parliament of Navarra UPN has maintained the 2019 victory and PSN has maintained the second position. At the... [+]

Rodolfo Ares dies, leading PSE-EE leader in the last two decades
Rodolfo Ares dies after a long illness. Participation in negotiations between the PSE-EE, the PNV and Batasuna 2005 and 2007. He was an Interior Minister of the Basque Government of Patxi López, and he was at the center of discussions, such as the complaint against lawyer... [+]

2023-01-25 | ARGIA
EH Bildu complains that the government uses the surveys according to its political interests
EH Bildu and PNV and PSE reject the creation of an independent Centre for Opinion Studies. Parliament Josu Estarrona has denounced that both parties approved the legal regulation of this body in 2007. "It is incomprehensible that he is now opposed to this, because today it is... [+]

From the Basque education project to the law, what can we expect?
We do not have magic balls, but, after talking to all the political parties that signed the educational agreement, we can see what changes – and what not – can be predicted from the draft law to the final law, in the sections related to Euskaldunisation, the Basque... [+]

Eguneraketa berriak daude