Teheran (Iran), 1979ko azaroaren 4a. 500 bat ikasle islamistak AEBetako enbaxada inguratu eta hartu zuten, Ruhollah Jomeini aiatolah berriak AEB eta Israelen aurka egindako deiari erantzunez. 66 herritar estatubatuar bahitu zituzten –seik ihes egitea lortu zuten– eta, horrenbestez, 444 egun iraungo zuen Irango bahituen krisia hasi zen. Sari mordoa jasotzen ari den Argo filmak gertakizun hori du hizpide, enbaxadatik ihes egitea lortu zuten sei lagunen bizipenak bereziki. Sei horietako bat Mark Lijek izan zen eta BBC kateak filmari buruz galdetu berri dio elkarrizketa batean.
Filmaren arabera, Mark eta Cora Lijek, Bob Anders, Schatz Lee eta Joe eta Kathy Stafford Kanadako enbaxadore Ken Taylorren etxean ezkutatzera eta elkarrekin bizitzera behartu zituzten. Baina benetan seikotea bi etxetan banatu zuten (batzuk Taylorren etxean, besteak John Shardown funtzionarioaren etxean). “Filmean, talde dinamika horrek tentsioa areagotzen du, tirabirak eragiten ditu, dramatismoa handitzen du” dio Lijekek, ulerkor, baina ironia ukitu batekin. “Ez da egia etxetik ateratzea debekatuta genuela; Shardownen etxeko lorategian lasai ibiltzen ginen. Baina egia da ezer gutxi genuela egiteko. Irakurtzen eta Scrabblean ematen genituen orduak. Eta edaten”.
Filmean ageri denez, CIAk plan bat pentsatu zuen sei estatubatuarrak hegaldi erregular batean Iranetik atera ahal izateko: zientzia fikziozko film batean lanean ari ziren zinegile kanadarraren itxurak egingo zituzten. Filmeko elementurik sinesgaitzetakoa izanagatik, CIAren plana egiazkoa izan zen. Hala ere, Hollywoodeko ekoizpenean ez bezala, errealitatean plana ez zen sekula martxan jarri. “Baina adorea, konfidantza eman zigun, aireportuan galdeketa zorrotza egiten baziguten zer erantzun ederki ikasi genuelako”.
Eta halakorik ere ez zen izan: goizaldeko 5:30ean, irandar indar iraultzaileek ez zioten seikoteari ia eragozpenik jarri dokumentazio faltsua eskuetan hegazkina hartzeko, Argon pertsekuzio eta estutasun eszena zirraragarriak ikusten diren arren. “Oso guardia gutxi zeuden goizeko ordu txikietan, iraultzaile engaiatuenari ere ez baitzaio hain goiz jaikitzea gustatzen. Paper faltsuak ziren gure ahulgune nagusia, baina ez zieten ia jaramonik egin”, Mark Lijeken hitzetan.
Eta horrek guztiak, egiak alegia, ez du ematen sari asko jaso nahi dituen film baterako.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]
A conference for architects has just been held in Madrid to discuss the crisis of the professional architect. They have distinguished the traditional and contemporary way of being an architect. What is traditional? From the epic architect who appears in The Brutalist, where... [+]
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.