Derby (Ingalaterra), 1810eko otsailaren 24a. Henry Cavendish zientzialaria, garaiko Britainia Handiko gizonik abereatsenetakoa, hil zen 78 urte zituela. Bere ondasunak ez zituen bizitza luzean metatu; familiatik zetozkion. Ama Lady Ann Grey zuen, Kenteko dukearen alaba, eta aita Lord Charles Cavendish, Devonshireko dukearen semea.
Cambridgen hiru urte eman ondoren, Cavendish gazteak titulurik lortu gabe utzi zuen unibertsitate ospetsua. Gerora erakutsi zuenez, gaitasun akademikoak soberan zituen tituluak lortzeko, baina gaitasun sozialek huts egin zioten. Oso lotsatia zen. Horrenbestez, familiako ondasunek nahi adina baliabide eta muturreko herabetasunak nahi adina denbora eman zioten bizitza zientziari eskaintzeko.
Kimikan lehenengoetakoa izan zen, Frantziatik kanpo, Lavoisierren teoria iraultzaileekin bat egiten. Ordura arteko eudiometrorik zehatzena sortu zuen –gasek arnastuak izateko duten egokitasuna neurtzen duen gailua–, eta atmosferako airearen konposizioari buruzko ikerketetan oso emaitza onak lortu zituen, argona oraindik aurkitu gabe zegoen arren. Lurraren dentsitatea ere kalkulatu zuen, urarena baino 5,48 aldiz handiagoa zela ondorioztatuz –gaur egun ontzat ematen den datuarekiko diferentzia %1 baino txikiagoa da–. Horri esker Lurraren masa kalkulatu ahal izan zen, eta gerora beste ikerlari batzuei grabitazio konstantearen balioa aurkitzeko bidea zabaldu zien Cavendishek. Elektrizitatearen arloa ere jorratu zuen, eta aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen horretan: potentzial elektrikoaren kontzeptua –hark “elektrifikazio maila” esaten zion–, materialen konstante dielektrikoa, potentzial elektrikoaren eta korrontearen arteko erlazioa...
Kontua da gabezia sozialek ez ziotela lan eskerga hori guztia hedatzen utzi; lan labur gutxi batzuk besterik ez zituen argitaratu, eta liburu bat bera ere ez. Etxeko zerbitzariekin ohar idatzien bidez komunikatzen zen, eta etxeko atzealdeko fatxadan berak bakarrik erabiltzen zuen eskailera bat eraikiarazi zuen, sartu-irten urrietan inorekin topo egitea saihesteko. Hainbatek uste du –Oliver Sacks psikiatra eta neurologo ezagunak, besteak beste– Cavendishek Asperger sindromea zuela. Hala izan ala ez, Cavendishen arazoa muturrekoa zen: potentzia elektrikoa neurtzeko gailu egokirik ezean, eta horiek lortzeak beste gizaki batzuekin harremana izatea eskatzen zuenez, potentzia bere gorputzaren bidez neurtzera iritsi zen; deskargak eragiten zion oinazearen arabera kalkulatzen zuen potentzia.
XIX. mendearen amaieran, James Clerk Maxwell fisikariak Cavendishen paperak aztertu zituen, eta hantxe topatu zituen gerora beste batzuek beretutako aurkikuntzak: Richterren proportzio elkarkarien legea, Ohmen legea, Daltonen presio partzialen legea, eroankortasun elektrikoaren printzipioak –Coulomben legea barne–, Charlesen gasen legea...
The consumerist culture we live in sends every user to an unreasonable enjoyment. As Slavoj Zize says, Enjoy your fetish, it has become the rude mandate of hypermodernity. Current enjoyment is carried out through existing technological devices to occupy the place of fetish. But... [+]
In 2018, I leveraged social media and most communications from devices to try to control where I focus on life. Every day I go on that task, in the light of the moth, because my curiosity is constantly looking for fresh information to help me understand reality. At that time I... [+]
When you work with older people or people with physical and neural diversity, you realize that the idea of competition in our society limits us a lot as a species. That is, our system puts you in value by doing things specifically, and what it doesn't do is incapable of the... [+]
The presence of Elon Musk in the media advances like a rocket after landing in the garden of the White House. Other powers, apparently, have been altered by the power and influence it is acquiring, and to reduce its influence, have charged the X network. In recent weeks, media... [+]