Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Komunitate txikietan dute esperantza

  • Emakume kristauengana jo dugu, Eliza Katolikoaren barruan lanean ari direnengana. Emakumea bigarren mailakotzat duen erakundean nola sentitzen diren galdetu diegu eta zer egin dezaketen egoera diskriminatzailea gainditzeko. Segituan bereizketa egin dute: batetik, Elizaren hierarkiaren diskurtsoa, eta bestetik, komunitatearena.

Dani Blanco

Hilari Pagazaurtunduak 18 urte zituen moja sartu zenean, karmeldar Vedruna da. Munduan zehar ibili da urte luzez, eta 1990az geroztik Donostiako Larratxo auzoan bizi da. 68 urte ditu eta Caritasek Donostian atzerritarren arretarako duen egoitzan boluntario lanean aurkitu dugu. “Emakume feminista naiz. 20 urte nituenetik arduratu izan nau emakumearen gaiak. Orduan jada, emakumearen rolak aldatu egin behar zuela uste nuen, gizartean eta Elizan. Peaje askoko autopista zen. Orain ere peajeak ordaindu behar ditu emakumeak; gutxiago, Mendebaldean bederen”. Dena dela, uste du gaur egun ere borroka bera duela emakumeak.

Hilari Pagazaurtunduarekin eta Itziar Egigurenekin hitz egin dugu. Elizak emakumearenganako duen diskurtsoaz galdetuta biek egin dute bereizketa: gauza bat da Elizaren hierarkiak dioena eta beste bat parrokietako, komunitate txikietako Eliza. Ez dute uste, inondik ere, emakumearen rola berdin interpretatzen eta gauzatzen dutenik batak eta besteak. Itziar Egiguren (1966, Aizarna, Zestoa) 16 urterekin hasi zen organoa jotzen etxeko belaunaldi maskulinoak etenda. Katekista izan da eta gaur egun oinarriko kristau elkarteen espiritualtasunetik hurbil sentitzen da. Ez dago ados Elizaren hierarkiak daraman bidearekin: “Jesusen hitza ahaztu, edo hobeto esan, desbideratu du. Jesusek ez zuen desberdintasunik egin emakumeen eta gizonen artean, areago, Jesusek emakumeak ulertu eta askatu egin zituen. Eliza honek diskriminatu egiten du emakumea. Nik esan ohi dut, behin atzera egiten hasita, pena dela Elizak Jesusen garairaino ez egitea atzera”. Pagazaurtunduak ildo horri segi dio: “Hierarkiarekin ez naiz identifikatzen, aita santuarekin ere ez, aurrekoaren ideologoa da. Gizon oso tradizionalak dira, egiturari itsatsiak. Horrek ez du esan nahi ni ez naizenik Eliza, kristau komunitateko kide naiz, beraz Eliza naiz”.

Hierarkiaren eta oinarriko komunitatearen arteko bereizketa ez dute buruan soilik, egunerokoan horrela bizi dute Egigurenek eta Pagazaurtunduak. Lehenengoak Aizarnako (Zestoa) elizan organoa jotzeaz eta Zumaian hainbat urtez katekesia emateaz gain, bestelako guneetan hartu du parte. Besteak beste, otoitz taldeetan aritu da eta hainbat erlijiotako sinestunak elkartu dituen bilkuretan hartu du parte. Espiritualtasunean aurkitu du erantzuna eta liberazioa. Larratxoko karmeldarra ere antzeko bideak jorratzen ari da; otoitz taldeak, ebanjelioa irakurtzeko taldeak. Komunitate txikiak biltzen dira etxeren batean, edo parrokian bertan ere bai. “Parrokiak, orain diren moduan bukatu egingo dira –dio Pagazaurtunduak–. Elizak hustutzen ari dira, emakumeak orain alde egiten hasi dira. Leherketa baino inplosioa gertatuko da, barrura puskatuko da. Kristau komunitate txikietan sinesten dut. Gune horietan hausnartuko dugu emakume eta gizonok, otoitz egingo dugu eta ebanjelioa izango da gure abiapuntua”. Komunitate txiki horietako batzuk parrokiatik bereiz dabiltza, kideetako batzuek bietan egiten dute kristau bizitza, komunitatean eta parrokian, beste batzuk berriz ez doaz elizara. Badira apaizak, komunitateetan parte hartzen dutenak. Bi solaskideak etorkizuneko Eliza ari zaizkigu irudikatzen.

Ebanjelioa irakurtzeko kendu betaurreko matxistak

Teologo emakume gehiago aldarrikatzen ditu Egigurenek, haiengandik aire freskoa eta esperantza ailegatuko direlakoan. Jesusen garaiko kristau komunitateen bizimodua eta eredua, eta II. mendetik aurrera gertatutakoa bereizten dituzte Egigurenek eta Pagazaurtunduak; Jesusen mugimenduak genero berdintasuna aldarrikatzen zuen, baina II. mendeaz geroztik Elizak eredu greziarrari lehenengo, eta latindarrari gero, segi dio. Horregatik ditu beharrezkotzat Egigurenek teologo emakumeak, haiek ikasten dutelako erlijioa, haiek gaitasuna dutelako biblia, ebanjelioak, beste begi batzuez irakurtzeko. Teologo horien lana izango da sinestunei jakintza transmititzea. Hainbat gizonezko ere, gogor ari dira ebanjelioen berrirakurketa ez-matxista jorratzen. Berrinterpretaziorako gaitasunaz ari garela katekista emakumeek –gizonak urri dira– izan dezaketen eragiteko botereaz galdetu diogu: “Borondate handiz egiten dute lan, zoragarri, baina katekesi liburuak oso txintxo eta leial jarraitzera behartu nahi dituzte, eta liburu horiek katekesia aspaldiko garaietan bezalaxe ematen erakusten dute. Amabirjinaren kontzepzio zaharkituarekin segitzen dugu, adibidez”.

Emakumea diskriminatuta eta elizak emakumez beteta

Bazterrean du Elizak emakumea, ahotsik eta bozkarik gabe, ardura karguetatik urrun. Eliza Katolikoko erlijiosoen %61 emakumeek osatzen dute, eta %39 gizonek, alegia, apaizek, apezpikuek, erlijiosoek eta diakonoek. Zerbitzatzen ari dira  emakumeak: katekista lanean, elizak garbitzen eta apaintzen, misio taldeetan. Zergatik jarraitzen dute Elizan? Eta Egigurenen erantzuna: “Horrela hezi dituztelako, horretarako, eta beren buruari ez diote galdetu ere egiten. Hori alde batetik, baina noski, Elizan daude sinesten dutelako. Ni ere Elizan nago, Eliza atzerakoi honetan, eta maite dut. Horregatik min egiten dit. Baina ez du merezi etengabe amorruz bizitzea. Ahal dena egiten segi behar duzu”.

Hilari Pagazaurtunduak bizitza osoa darama moja. Nola eraman dezake hainbeste urtez halako zama? “Galdera hau egiten didazuenean zeuentzako daukat galdera: ‘Zu ez al zaude alderdi politikoren batean edo bestelako talderen batean sartuta? Zuk ez al daukazu borrokan egin beharrik?’. Egipton Anaia Musulmanek irudi moduan erabili zuten emakumea eta orain desagerrarazi egin dute, iraultza sandinistak gauza bera egin du, eta eskuinak, zer esango dizut bada. Ni ez noa ez eskuinarekin ez ezkerrarekin. Esan nahi dudana da beti borrokatu behar duzula emakume gisa. Fededuna naiz, ebanjelioan sinesten dut eta zoriontsu naiz aukeratu dudan bidean. Borroka asko egin behar izan dut eremuak irekitzeko eta beti errespetatu naute. Nire adineko emakumeek, ezkon bizitzan, askoz borroka gehiago egin behar izan dute nik lortu dudana lortzeko”. Dena dela, aitortu digu gizarteak parekidetasunean aurrera gehiago egin duela Elizak baino.

Hari horri tiraka, Egigurenek ere emakumeak gizartean bizi dituen bestelako zapalketak gogorarazi ditu: eder egon beharraren zama da bat, diruarekiko menpekotasuna bestea. Gizonaren pare egoteko izugarrizko harria gainean hartu dugula dio: lan merkatuan sartu bai, baina gainerako eremuetan aurrerapauso handirik eman gabe, alegia, etxean, haurren zaintzan eta abar. “Batzuetan gizartean ditugun diferentziak ez ditugu sentitzen eta Elizagatik diogu ‘zein zaharkituak dauden, nola dagoen emakumea!’”.

Apaizak emakume izatea ez da kezka nagusia

Duela gutxi Ingalaterrako Eliza Anglikanoak bozketa egin zuen emakumeak gotzain izan daitezkeen ala ez erabakitzeko. Ezezkoa atera zen. Dena dela, Ingalaterran emakumeak apaiz badira eta beste herrialde batzuetan gotzain ere bai. Eliza Katolikoan apaiz izateko aukerarik ez dute, eta hierarkiak emakumearekiko duen diskurtsoa kontuan izanda, apaiz izango diren eguna utopia baino ez da. Itziar Egigurenek eta Hilari Pagazaurtunduak Eliza nola bizi duten jabetuta, usaindu dugu ez dela preseski apaizen ordenazioa haien ardura nagusia. Egigurenek argi dauka: “Niretzat ez da eztabaida interesantea. Ez dut emakumea gizonaren pare nahi, esan nahi dut ez ditudala botere egituran ikusi nahi, klerikalismoan. Ideala litzateke klerikalismoarekin bukatzea. Emakumeok hitza eta eskumen betea behar ditugu, baina ez apaizen eredu klerikalari eusteko”. Pagazaurtunduak ildo berari jarraitu dio: “Ez diot ezetzik, bide hori ireki nahi dutenen alde egingo dut, baina Elizak halako erresistentzia erakutsi duenez emakumearenganako, beste eremu batzuk bilatu behar ditugu. Bestalde, gaur egungo apaizgoarekin ez nago ados, etorkizunean apaiza izatea beste zerbait izango da, ez ditu zertan orain dituen ezaugarriak eduki”.

Bitxia da, emakumea isilarazten duen erakundean bi solaskide hauek ez dira baztertuak eta diskriminatuak sentitu eguneroko kristau bizitzan. Izango du zerikusirik isilik egoteko batere intentziorik ez izateak, haien izaera sendoak, baita genero berdintasunean sinesten duten fededun gizonak bidean aurkitu izanak (tartean apaizak). Tinko kritikatzen dute zapalketa, mindu eta haserretu egiten dira hainbat egoera ikusita, baina ez daukate borroka amorruz beteta egiteko asmorik. Biei baikortasuna darie, “fruitua emango du emakumeen eta gizonen lanak”, dio Egigurenek, eta Pagazaurtunduak gaineratu: “Historia astindu behar dugu, eremua ireki eta atzerapausorik ez eman”.

Jesusen ametsari beldurra

“Gotzain-batzarra beldur da, uste du bere eskubideak defendatzen dituen emakume orok ordenazioa nahi duela. Kontua ez da hori. Ebanjelioak behetik gora bultzatzen du, norbait buru duen komunitate zirkularraz ari baita, eta denak anai-arrebak gara. Nire galdera da zergatik diogun hainbesteko beldurra Jesusen amets horri. Eta uste dut autoritatea eta boterea nahasten ditugula”. (Dolores Aleixandre, teologoa)
 

Matxinada

“Agian matxinada handia ari da gertatzen eta ez gara konturatu. Mota bateko Eliza hutsa gera daiteke, eta bitartean, ebanjelioari hobeto erantzuten dioten bizimoldeak ari dira sortzen. Bide horretan Amerikako Estatu Batuetako emakume erlijiosoen mugimendua garrantzitsua da”. (Xabier Pikaza, teologoa)
 

Mari Karmen Etxeberria, katekista eta misio taldeko kidea: "Astebeteko greba egingo bagenu emakumeok Elizan?"

58 urte ditu Zumarragakoak (Gipuzkoa), 28 urte daramatza katekesia ematen. Elizan emakumeak gero eta beharrezkoagoak direla uste du, apaizak gero eta gutxiago direlako, “lekutxo bat uzten digute, beharra dutelako”.

Zu nola sentitzen zara emakume gisa?

Nik ez dut arazorik izan apaizekin, ondo sentitu naiz, erabakiak hartu ditut baimena eskatu gabe, nire iritzia eman dut. Batzuek aitortu didate emakumeak Elizan diskriminatuak garela.

Zu ez zara diskriminatua sentitu.

Ni ez, eta lanean aritzen garen emakume talde osoaren izenean ausartzen naiz hori esatera. Orokorrean ordea, Eliza ez da horrelakoa. Oso atzeratuta dago, oso itxita. Armiarma-sareak garbitzeko dauzka.

Non ikusten duzu diskriminazioa?

Vatikanoko II. kontzilioak aurrera egingo zuela uste nuen, baina frenoa jarri diote. Unitate pastoraletan, bailarako zenbait bileratan, deseroso sentitu naiz. Horietan entzun eta ikusi dut asko dagoela egiteko. Gure artean esan izan dugu: “Astebeteko greba egingo gabenu emakumeok?”. Liturgian, katekesian, sendotzan, elizak garbitzen... gehienak emakumeak gara. Elizak dar-dar egingo luke.

Uste duzu emakumeek apaiz izateko eskubidea izan beharko luketela?

Ez nau asko kezkatzen gai horrek. Agian, apaizek ezkondu egin beharko lukete eta eguneroko bizitza ezagutuko lukete, zeren orain beste mundu batean bizi dira. Jesus zen emakumearen defendatzailea. Orain zertan ari dira?

Erakunde baztertzailea

Dones en l’Esglesia (duela 20 urte sortu zen talde hau Katalunian. 500 emakume biltzen ditu): “Pena ematen digu, zeren gure eliza lotsagarri ari da geratzen. Emakumea baztertzen segitzen duen munduko (Mendebaldean behintzat) erakunde bakarra izango da”. (...) Erlijioso gehienak emakumeak dira, parrokiako zereginetan ari direnak ere bai, baita ospakizunetan parte hartzen dutenak ere. Aita santua, kardinalak, gotzainak, presbiteroak eta zuzendaritza karguak dituzten guztiak gizonak dira. Elizak besteentzat aldarrikatzen dituen giza eskubideak ez ditu errespetatzen etxe barruan”.


You are interested in the channel: Feminismoa
Uma Ulacia
"Surveillance has to have a negative connotation and generate a political conflict"
“Heterosexuality is collaboration with the antagonistic class, that is, with the class of men.” Uma Ulacia, a feminist strike from Euskal Herria, has just published the discourse analysis from materialistic feminism (Lisipe, 2024). He has analyzed in depth the two feminist... [+]

Instagram account 'Euskal Herria Complaints' collects nearly 500 testimonies of sexual assaults since November
In November 2024, a group of anonymous women launched the Instagram account to collect testimonies about male violence. In the Spanish state they have based themselves on the #Cuentalo project launched by journalist Cristina Fallaras. Women, through anonymous testimonies, have... [+]

2025-01-13 | ARGIA
The trial against former Gernika coach starts on Tuesday
The Prosecutor's Office is calling for fourteen years in jail for former basketball coach Mario López, charged with a crime of murder. The particular accusation, for its part, calls for a sentence of eighteen years in prison. The Feminist Network of Gernika-Lumo has called a... [+]

Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


"Surveillance work is not a concrete activity, it is produced by patriarchal production relationships"
Once the thesis is finished, Lore Lujanbio is happy. Among other things, it has more time for militancy. Questioned about the challenges of the transfeminist movement, identifies: to address the appropriation that neoliberalism has made of the movement, to cope with the rise of... [+]

2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Asterisks *, dangerous to patriarchy

When the heteropatriarchal capitalist colonial system is questioned and fought, it attacks mercilessly. Using all the tools at your disposal to strengthen, strengthen and consolidate institutional power, media, justice, language, culture, violence...

In Switzerland, where every... [+]


2024-12-20 | June Fernández
Saioa Baleztena and Nel Santaar
"The discourse that highlights the benefits of breastfeeding can generate frustration"
The book All lactancias (Txalaparta) shows a wide variety of lactation models. Institutions recommend breastfeeding, but do not provide the necessary means to guarantee this right. Therefore, both those who want to breastfeed and those who decide to donate a bottle demand more... [+]

Reform of the Aliens Act, a false solution that abandons Group Ya ' s struggle
Fernanda Callejas, Tatiana Romero, Leo Bueriberi and Vanessa Uyiguosa participated in the debate "The Work of Migrant Women and the Economic Situation", organized by Pikara Magazine.

The case of Mazan becomes a place to judge the culture of rape
The case of Mazan, opened by Gisèle Pelicot, has lasted three months, and it has been investigated for years that his husband had been drowned with sleeping pills and that he and dozens of others had raped him about 200 times. 51 men have been tried and the prosecutor has asked... [+]

Women scientists have worse media and social media experience
The Science Media Centre Spain (SCM) of the FECYT has published the report “Experiences of researchers in their relationship with the media and social networks”, based on a survey conducted in collaboration with the research group Gureiker of the UPV/EHU. According to the... [+]

2024-12-11 | Julene Flamarique
The feminist movement denounces Lezo's machist aggression and claims direct action
The feminists of Lezo and Errenteria have stated that they will not "scare" themselves and are "tired" of the aggressions and have claimed feminist self-defense and the direct action of women.

Eguneraketa berriak daude