Abenduko erauntsian heldu zen aurkezten ari garen perla, Durangoko Azokak zenbait egun lehenago sortzen duen motroiloan.
Haurrentzako gida dela nabarmentzen du azalak, arte garaikidea ulertzeko eta identifikatzeko metodo modukoa dela. Eta hauxe irakurrita produktu pedagogiko baten aurrean gaudela irudi lezakeen arren, hori eta gehiago da Arte garaikidea?! (Nerea, 2012). Bada esku-liburua, baina baita gonbite erakargarria ere, nazioarteko arte garaikidea ezagutzera deitzen duen amua. Eta bada, halaber, zortzi urtetik gorako haur, guraso, eta zeinahi zaletu lilura dezakeen gozagarria ere. Adibideak, azalpenak eta istorioak bikainak direlako, ongi hautatuak, ongi idatziak, ongi erresolbituak. Jakina, euskarara txukun ekarriak.
New Yorkeko MOMAren (Museum of Modern Art) arte funtsetik abiatuta, obren errepertorio kolorista eta anitza eskaini dute egileek. Esan nahi baita, Jacky Klein arte historialariak eta Suzi Klein idazle eta dibulgatzaileak. Xedea zera dute, mundu osoko 70 artisten lanen bidez arte garaikidea ezagutzera ematea. Besteak beste, Andy Warhol, Louise Bourgeois, Yves Klein, Joseph Beuys, Joan Fontcuberta eta Eduardo Chillida xehekatu dituzte. Espazioaz, material bitxiez edota elementu arraroez mintzo dira xume eta zehatz, eta ikus-entzunezko arte-lanaz, performanceez, instalazioez, arte objektu eta tramankulu harrigarriez, artisten ideia eta teknika zabalduez...
Lanaren osagarri, artisten biografia txikiak, arte terminologiaren hiztegi moduko bat eta zenbait helbide elektroniko interesgarri datoz liburuaren atzealdean.
Sarreratik bertatik lotzen du liburuak. Askotan, azalpenak ematen hasi beharrean, begiak zabaltzeko eskatzen duelako. Obraren itxuratik harago jartzearren, sentimenduak erabiltzera bultzatzen duelako. Parte hartzera gonbidatzen duelako: begiratu, aztertu, gozatu eta galderak egin.
This text comes two years later, but the calamities of drunks are like this. A surprising surprise happened in San Fermín Txikito: I met Maite Ciganda Azcarate, an art restorer and friend of a friend. That night he told me that he had been arranging two figures that could be... [+]
On Monday afternoon, I had already planned two documentaries carried out in the Basque Country. I am not particularly fond of documentaries, but Zinemaldia is often a good opportunity to set aside habits and traditions. I decided on the Pello Gutierrez Peñalba Replica a week... [+]