Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Maien mundua abenduaren 21ean berpiztu EZLNrekin

  • 40.000 emakume eta gizon mobilizatu dituzte 2012ko abenduaren 21ean zapatistek Chiapasen. Gehienak maia etniaren batekoak, neguko solstizioaz gain beren antzinako egutegiaren aldi luze baten akabera, 13 Baktun delakoarena, mugarritzen zuen egunean. Maia jendea bizirautea lortzen ari da XXI. mendean, krisi globalaren ertz batean.  

Desinformemonos gunetik hartu dugun argazki hau 2012ko abenduaren 21ean Chiapasko Ocasingo herrian dago egina, EZLNk milaka herritar mobilizatu zituenean. Lehen lerroan emakumeak, aurpegiak zapiz estalirik; atzean gizonezkoak, kagulaturik. Egun gutxiren b
Desinformemonos gunetik hartu dugun argazki hau 2012ko abenduaren 21ean Chiapasko Ocasingo herrian dago egina, EZLNk milaka herritar mobilizatu zituenean.

Kezkaturik ei zegoen mundua, edo gutxienez zer egin hoberik topatu ezin zuen mundutar asko, ludiaren akabera 2012ko abenduaren 21ean zetorkeela eta. Ez da horrelakorik jazo eta inor ez da harritu.

Baina data horren bueltako txepelkerien atzean dautzan xehetasunak jakin nahiak ezagutarazi digu askori nolaz maiek zeukaten antolatuta egutegi bat oso zehatza, zeinaren 13. baktun delako ziklo luzea burutzen omen zen aipatu egunean. Erruz aipatu dira zibilizazio haren antzinako eraikuntzak, jakinduria, gainbehera... gaur haien askazia bereko milioika jende hezur-haragizko existituko ez balira bezala.

Metaforak eta paradoxak maite dituzten EZLNko buruzagiek egun horixe hautatu zuten XXI. mendean jendeok bizirik daudela erakusteko. Profezien parafernaliatik eta turisten smartphoneetatik urrun, Lakandona oihaneko txoko batean isilik manifestatu ziren abenduaren 21ean tzotzil, tzeltal, chole, zoque eta tojolabale etnietako herritarrak.

Kronikek diote 40.000 herritar inguruk bete dituztela Las Margaritas, Comitan, Altamirano, San Cristobal de las Casas eta Ocasingoko karrikak, aurpegiak estalirik, esku hutsik eta isilpean. Chiapaseko gobernadore berriak, Partido Verde Ecologistako Manuel Velasco Coellok prentsari argitu dio polizia eta militarrei aurretik agindu ziela kasernetatik ez irtetea, nolabait hitzarturik balego bezala bi aldeen artean erakustaldia liskarrik gabe amaitzea.

Ondoko egunetan, Urtats gaua artekoetan, EZLNren buruzagiek eta zehazki Marcos subcomandanteak   hiru agiri plazaratu dituzte munduari jakinarazteko mugimendu bezala bizirik dirautela eta 2013an urrats berriak emango dituztela.

Ospakizunak urteko azken gaueko jai handiarekin bukatu ziren, EZLN Mexikoko gobernuaren kontra oldartu zen 1994 hartatik 19 urte betetzen ziren goizaldean. 1994ko lehen egunean, hain zuzen Mexiko, Kanada eta AEBen artean neoliberalismoaren aitzindarietakoa izan den Ipar Amerikako Mugarik Gabeko Merkatua (NAFTA ingelesezko sigletan) estreinatzen zen egunean aipatu bost herrien jabe egin zen EZLN.

Gobernuaren zifretan ziento bat ekintzaile, soldatu eta zibilen heriotza eragin zuen gerra laburraren eta ondoko urteetako gertakizunen kontakizun zehatza Zapatistas, crónica de una rebelión dokumentalean (1:53ko iraupena, Internetez ikusgai) egina du La Jornada egunkariko ekipoak.

1995 eta 1996an, Mexikoko gobernuak eta zapatistek bake negoziaketa luzeak burutu zituzten, nazioartetik iritsitako behatzaileen eta bitartekari lanak egiten zituen Samuel Ruiz apezpikuaren begiradapean. San Andresko itunak biltzen ditu bi aldeek adostutako gaiak: Indigenen eskubideak eta kultura, Demokrazia eta justizia, Ongizate eta garapena, Berradiskidetzea eta Emakumearen eskubideak. 2013aren hasieran EZLNko buruzagiak San Andresen hitzartuei atxikitzen zaizkio, Estatuari aurpegiratuz bost puntuetatik lehenean besterik ez dituela eman urratsak.

Hemen ginen eta gara

Azken hilabete luzeetan isilik zegoen EZLN. Urte bukaeran zabaldutako hiru agirietako batean argitzen dute modu autonomoan funtzionatzen duten eskualdeak berrantolatzeko lan isilean aritu direla: “Nosotros, que nunca nos fuimos aunque así se hayan empeñado en hacerles creer los medios de todo el espectro, resurgimos como indígenas zapatistas que somos y seremos”.

EZLNk aldarrikatzen du herriotan bizimaila nabarmenki hobetu dutela, inguruan agintari ofizialen mende dauden herri indigenetan baino hobeki bizitzen dela berenetan: “PRIri botoa ematen dioten indigenak berak gure ospitale, klinika eta laborategietara datoz, gobernuarenetan ez baita ez botikarik, ez tresneriarik, ez medikurik, ez langile kualifikaturik”.

Etxebizitzetan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, eskoletan, emakumeen berdintasunean, kulturgintzan eta abar egindako urratsak nabarmendu ondoren, sei puntutan mamitu du deklarazioa EZLN.

Zapatisten ibilbidea ezagutzen duten adituek nabarmendu dituzte: Congreso Nacional Indígena (CONI) erakundearen barne jarraitzea, Mexikoko eta mundu osoko mugimendu sozialekin zubi berriak eraikitzeko erabakia, alderdi politiko mexikar guztiekiko aldentze kritikoa eta Gobernuari eskua zabaltzea berriro San Andresko itunak markatu bideari ekiteko.

Badirudi, abenduaren 30eko deklarazioak, beste hainbat pasarte batzuek bakarrik ulertzeko moduan idatziak dituela. Komunikabide edo komunikatzaileren bati edo batzuei igorritako hau, esaterako: “Lehen izan genuen zenbait komunikabideren arreta onest eta zintzoa pizteko zori ona. Eskertu genuen. Baina ondorengo jokabidearekin ezabatu zuten. Mediatikoki existitzen ginela apustu egin zutenek, gezur eta isiltasunezko hesiak desagerraraziko gintuela ziotenek, huts egin zuten. Ez kamera, ez mikrofono, ez belarri eta ez begiradarik ez zenean ere, gu baginen. Iseka egin zigutenean ere baginen. Isilpean ezkutatu gintuztenean, baginen. Eta hemen gaude, izanez”.

Horren ostean oharra: aurrerantzean zapatisten hitza selektiboa izanen dela eta gehienetan ezingo dutela ulertu beraiekin moda mediatiko eta koiunturalei men egin gabe dabiltzanez beste inork: “Hemen, petto ez gutxirekin eta neke handiekin, mamitu da politika egiteko bestelako modua. Gutxik, oso gutxik, edukiko dute ezagutu eta bertatik ikasteko zoria”. Auto-isolatze iragarpen horren gakoak zein ote dira?

Bitartean, aginte ofizialena den beste alderditik ere zenbait pieza mugitu dira. Mexikok presidente berria edukitzeaz gain, Chiapas estatuak gobernadore berria dauka  2012az geroztik. Manuel Velasco Coello Partido Verde Ecologistakoa dela esateak ez du asko argitzen, jakinez gero alderdi hori munduko berdeek beren internazioaletik kaleratu dutela, eskuindarra eta heriotza zigorraren aldekoa izateagatik. Baina Velascok bat egin du EZLNrekin San Andresko itunaren aldarrikapenean. Bi preso politiko zapatista askatuko dituela ere agindu du.

Raul Zibechi kazetari uruguaitarrak Garan plazaratu La  tenaz resistencia zapatistan idatzi du: “Zapatistek erakutsi digute badirela politika egiteko beste moduak, Estaturen instituzioak hartzea ez direnak; hau da, azpitik sortzea erabakiak taldean hartzeko moduak, gure bizitzak ‘obedituz agindu’ asmoaren arabera sortu eta birsortzea”.


You are interested in the channel: EZLN
2024-09-04 | Xalba Ramirez
Chiapas
30 years of the Zapatista uprising
On 1 January 1994, hundreds of indigenous people took their faces to tell Mexico and the world: “Enough!” Since then, the EZLN has become a global model for the construction of autonomy, for indigenous peoples to live outside capitalism. However, the current situation is... [+]

Here comes the ‘Tren Maya’, which is a great clash between the Mexican government and popular movements.
As General Lázaro Cardenas has marked as a milestone the agrarian reform, the nationalization of oil and the railway network between 1934 and 1940, Andrés Manuel López Obrador has decided to leave three monuments fortified in the history of Mexico, including the famous Maya... [+]

ELKARTASUNAREN BIDAIA PRESOEN BIHOTZERAINO

Sevillako Atletismo Mundialean agertutako «Repatriation bask prisoners» mundura barreiatu du Presoekin Elkartasun Kideak taldeak. Hogei minutu luzez gainera. Espainia aldean alderdien arteko liskarra sortu bazuen, Euskal Herrian, oro har, irribarra piztu du.

Ez dute nahi... [+]



Zapatistas call "a week of global action for life"
The EZLN has proposed an action to respond to the world's "bad governments", while calling for continued fighting for life and against capitalism and patriarchy.

María de Jesús Patricio Martínez 'Marichuy', Mexican Zapatista candidate for the presidency in 2018
"Along with the big projects of capital and state violence"
Maria de Jesús Patricio Martínez Marichuy has visited the Basque Country, with the help of Lumaltik Herriak. He has made known his experiences and the political project of the National Indigenous Congress (CNI) that he represents in different faculties and cultural centers... [+]

2019-04-04
Zapatistas 25 years
Sour Celebration in Chiapas
Jérôme Baschet (1960) is a historian. Having worked as a professor and researcher at the French School of Higher Studies of Social Sciences EHESS, he is currently a professor at the Autonomous University of Chiapas. From San Cristobal de Las Casas he has told the bitter... [+]

Sistema kapitalista patriarkalaren aurka altxatu diren emakume indigenak

“Ez da gizonen eta sistemaren lana guri askatasuna ematea; kontrara, sistema kapitalista patriarkalaren lana gu menpeko egitea da”, esan zuen emakume batek zapatistek antolatutako emakumeen lehenengo Nazioarteko Topaketaren irekiera ekitaldian, Desinformémonos... [+]


Emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte zapatistek martxorako Txiapasen

Sistema kapitalista, matxista eta patriarkalaren aurka ari diren emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte EZLN eta Batzar Klandestino Iraultzaile Indigenak. Martxoaren 8, 9 eta 10ean egingo dituzte Txiapasko Tzotz Choj eremuan, Morelia Karakolan. Harrera martxoaren 7an... [+]


2017-11-28
DEIO, SELATSEREN HERRIA
sartuko gara. Eskualde, lurralde batean murgilduko gara: Iguzkitzan (La Solanan),Deikaztelun (Dicastillon), Deierrin (Yerrin) eta Deion, Selatseren herrian.

Zapatistek emakume indigena bat proposatuko dute Mexikoko lehendakarigai

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak antolaturiko V. Indigenen Kongresu Nazionalean 2018ko estatuko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Hautagai independente bat aurkeztuko dute horretarako, emakumezkoa.


2015-06-09 | Goiena
15 urte zapatisten alde Eskoriatzan

Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.


2015-02-04 | Estitxu Eizagirre
Emakume indigenek uko egiten al diete beren eskubideei euren herria defendatzeagatik?

Sylvia Marcos-ek “Más allá del feminismo. Caminos por andar” liburua aurkeztu du Mexikon. 20 urte bete dituen mugimendu zapatistan emakumeek eginiko lorpenez eta feminismoa deskolonizatu beharraz dihardu.


Eguneraketa berriak daude