Vandana Shiva aktibista indiarraren iritziz, emakumeen kontrako indarkeria, emakumeek ekonomian jokatzen duten rola gutxiestetik dator herrialde hartan.
Delhin protesta handiak izan dira, hainbat gizonek 23 urteko emakume bat bortxatu eta hil ondoren. Vandana Shiva aktibistak Al Jazeera-ren webgunean argitaraturiko artikuluan aztertu du emakumeenganako biolentzia handitzearen eta azken hamarkadetako erreforma ekonomikoen artean dagoen harremana.
Prentsak “Amanat” ezizena eman dio berrikitan hil duten emakumeari. Abenduaren 16an autobusean zioan, hainbat gizonek bortxatu, torturatu eta errepidera bota zutenean. Amanatek bi aste egin ditu herioan, baina ez du urte berria ikusi. Bortxaketa kasu hau, Indian emakumeek jasaten duten biolentziaren adibide eta ikur bilakatu da.
1990etik hona bortxaketak %240 handitu direla dio Krimenen Errolda Bulego Nazionalak, hain justu Indian politika ekonomiko berriak ezarri zirenetik. “Egon daiteke loturarik antidemokratikoki inposaturiko politika ekonomiko, biolento eta injustuen, eta emakumeen kontrako biolentzia handitzearen artean? Uste dut badagoela”, dio Vandana Shivak. Indiako iraupen ekonomian emakumeek jokatzen duten rola “ez produktibo” gisa gutxiestea da, hein batean, biolentzia horren guztiaren atzean dagoena, Shivaren iritziz. Hauek dira artikuluko pasarte esanguratsuetako batzuk:
“Patriarkatu kapitalistak emakumeak baztertzen ditu ez dutelako, mentalitatearen arabera, aberastasuna sortzen, eta haienganako biolentzian sakontzen du, emakumeak beren iraupen baliabideetatik aldenduz”.
“Askotan azpimarratu izan dut Lurraren bortxaketa eta emakumeen bortxaketa estu loturik daudela, metaforikoki, mundu ikuskera osatzeko orduan, eta materialki, emakumeen eguneroko bizitzan. Emakumeek ekonomian duten egoera ahulak, are ahulago uzten ditu biolentzia mota guztien aurrean, eraso sexuala barne”.
“Sistema ekonomikoek balore sozial eta kulturaletan eragin behar dute. Merkantilizazioaren ekonomiak, merkantilizazio kultura sortzen du, gauza orok du prezio bat eta ezerk ez du baliorik. Handitzen ari den bortxaketaren kulturak, erreforma ekonomikoa azaleratzen du gizartean”.
“Delhin gertaturiko talde-bortxaketaren biktimak, iraultza soziala eragin du. Mantendu egin behar dugu, sakondu eta hedatu. Eta hori egiten dugun bitartean, ‘hazkundearen’ izenean inposatzen diguten paradigma aldatu behar dugu, emakumearen kontrako gero eta krimen gehiago elikatzen ari baita. Emakumearen kontrako indarkeriarekin amaitzeko, patriarkatu kapitalistak ezarritako ekonomia biolentoaz harago joan behar da, emakumeak eta Lurra errespetatuko dituen ekonomia ez biolento eta baketsu baterantz”.
Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.
In Bilbao, I worked for five years with groups at risk of exclusion around the digital divide, especially with women. Along the way, I came across machistan violence and many other problems. In a very organic way, I began to relate to myself and to understand the work of the... [+]
On November 25, International Day against Male Violence, the Steilas Feminist Union Feminist Secretariat has published a poster: Our body is a battlefield, and all the schools in Hego Euskal Herria have received it. We wish to denounce the violence suffered by women and children... [+]