Egia da batzuetan aparteko arrazoirik gabe kezkatzen garela, eta ez dagoela medikuarengana zertan joan gorputzak aldaketaren bat duen bakoitzean. Baina egia da, era berean, badirela seinale batzuk, garaiz hartuta serioa gerta litekeen trastorno baten irtenbide egokirako modua ematen dutenak. Biztanleriaren %60k aparteko premia edo beharrik gabe jotzen du larrialdi zerbitzuetara. Horregatik seinale batzuk ezagutzen jakitea oso baliagarria izan daiteke, seinale horiek adieraz dezaketen gaitzari garrantzi egokia emateko.
Gorputzak barruko desorekaren baten edo gaixotasun jakin baten berri ematen diguten seinaleak bidaltzen dizkigu sarritan. Horregatik, abisu horiei garrantzirik ez kentzea komeni da, gerora gaitz larriagoak izan daitezkeenak saihesteko balio dutelako.
-Hainbat astetako eztula. Bronkitis biriko baten berri eman diezaguke, edo sudurreko polipoen susmoa sorrarazi. Dena den, medikuaren auskultazioak diagnostikoa argituko du, eta baita beste arrazoi posible batzuk baztertu ere; asma, esate baterako. Eztulaz gainera karkaxarekin odola botatzen bada, gaitz larriagoren bat ote dagoen aztertu beharko da –biriketako minbizia, azken muturrean–.
-Bertigo iraunkorra. Normalean gertatzen den bezala pare bat egunean desagertu ordez, denbora igaro ahala bertigoak gero eta gogorragoak direnean eta gero eta eragozpen handiagoa eragiten dutenean, litekeena da horien azpian belarriko trastornoren bat egotea, edo oraindik diagnostikatu gabe dagoen diabetesa, hipertentsioa edo arteriosklerosia.
-Gehiegizko logura. Horren azpian loaren trastorno garrantzitsuren bat egon daiteke –gaueko apneak, esaterako– eta komeni da mediku batek ikustea. Depresioa eta herstura edo antsietatea bezalako arazo psikologikoak ere izan daitezke arrazoia. Hormona tiroideoaren jaitsiera, eta odolean kaltzio edo sodio gehiegi egotea ere aipatu behar dira gehiegizko logalearen erantzuleen artean. Diagnostiko egokia eta tratamendua beharrezkoak dira kasu guztietan.
-Odol-galerak menopausiaren ostean. Kasu gehienetan emakumeak garai horretan izan ohi duen estrogeno-mailaren beherakadak sortuak izan arren, zenbait egunetan zikinduz gero, zoaz ginekologoarengana, litekeena baita endometriosia edo baginako irritazio edo inflamazioren bat izatea egoeraren jatorria. Medikuak agindutako tratamendu hormonalak ere sor ditzake ezohiko odol-galera horiek, baina hori espezialistak baloratuko du.
-Buruko minak. Bat-batean agertzen badira, ohikoa ez den intentsitatearekin –minak “erre” egiten duela esaten dute gaixoek–, garuneko infartu baten etorreraren abisu moduko seinaletzat har daitezke. Minarekin batera ikusmen eta koordinazio-arazoak badituzu, zoaz medikuarengana.
-Sabeleko mina. Mina sabelaren goiko aldean kokatua badago, edo behe-eskuinaldean, eta minaz gain sukarra agertzen bada, pankreako arazoren bat izan daiteke.
-Gerrialdeko mina. Disko-herniaren bat izan daiteke, batzuetan indar muskularraren galera ekarri ohi duena. Mina bizkarralde osora zabaltzen bada, behazuneko kalkuluak edo harriak izan daitezke.
To be honest, I don't know why I'm writing this. In today’s hostile environment, opinions of this kind are not well received. Perhaps LUZ will not publish this because it does not correspond to the opinions they have published so far (but if they have finally decided to publish... [+]
On January 15, the techno-business lobby called Cedarios presented its 6th report, Euskadi and the European Union, the shared destiny of prosperity and competitiveness. This neoliberal Think Tank, made up of eminent experts drawn from the world of finance, presented a magical... [+]
“It happened once and since then it happens every day [...] let’s not see what happens here. Such is the world, and no one today is a prophet in his dominion.”
I’ve been told about something else since time and time, I can’t see anything else and nothing I would... [+]