Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Bost urteko proiektua, bizimoduz aldatzeko

  • Errumaniatik bizitza hobearen bila etorri dira romiak. Astigarragatik, Donostiako Loiola eta Martutene auzoetatik, eta Hernanitik kanporatu dituzte. Astigarragara itzuli dira, autobidearen zubipera, eta oraingoan ez bidaltzea erabaki du Udalak. Bost urteko proiektua prestatu du Eusko Jaurlaritzarekin, Diputazioarekin eta Romi bidean elkartearekin batera. Romiek hainbat baldintza bete beharko dituzte orain dauden egoeratik atera nahi badute.

Etxolak beraiek eraiki dituzte. Ez dute ur edangarririk eta argindarra tarteka. Argazkia iazko uholdeen ondorengoa da.
Etxolak beraiek eraiki dituzte. Ez dute ur edangarririk eta argindarra tarteka. Argazkia iazko uholdeen ondorengoa da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Egun on, Aitor. Onintza nauzu, Argia aldizkariko kazetaria. Astigarragan, Urumea ibai ondoan bizi diren errumaniar ijitoei buruzko erreportajea egin nahi dut. Zuekin, Romi bidean elkartearekin, harremanetan jartzeko esan didate. Haien txabola gunera joan nahiko nuke, eta argazkilaria ere nirekin etorriko litzateke”. Telefonoaren bestaldean elkarteko Aitor Martinez gizarte langilea daukagu: “Axola ez bazaizu ez gara joango hara, dagoeneko hainbat kazetari izan da eta zirkuko tximino sentitzen hasiak dira. Argazkiak neuk emango dizkizut eta elkartearen egoitzan elkartuko gara. Errumaniar familia bat gonbidatuko dugu zurekin hitz egiteko”.

"Sorina dut izena eta 49 urte dauzkat. Sei ume dauzkat, bost Errumanian, eta neska bat hemen, Espainian, nirekin eta nire senarrarekin. Duela bost urtetik gaude Espainian. Espainiara etorri gara lana aurkituko dugula eta Errumanian baino pixka bat hobeto biziko garela pentsatuz. Alaba txikiarentzat etorkizuna eraiki dezakegula uste dugu. Gaztelania non ikasi genezakeen galdetu genuen. Senarra gaixo jarri zen eta ez zeukan paperik operatzeko eta ezin zuen lanik egin. Beharrezkoa izan zen ni eskera joatea. Aurpegian negar-malko asko nituen eta beldurra neukan ez ote nuen nahiko diru bilduko janaria erosteko. Orain pixka bat hobeto nago, nire senarra ondo dagoelako, eta alaba Hernanira doa eskolara duela hiru urtez geroztik. Bi urte daramatzagu senarra eta biok gaztelania ikasten. Bizitza hobea espero dugu, familia langilea garelako. Asko gustatzen zaigu, hemen, Espainian, bizitzea".

Sorinak kazetariarentzat prestatutako idatzia da. Gaztelaniaz eskribitu du eta Ileana Balacik (elkarteko kidea eta interprete lanak egiten dituen errumaniar ez ijitoa) irakurri digu, “Sorina oso sentibera da eta negarrez hasiko litzateke idatzia irakurtzen saiatuko balitz”. Irakurketa baino lehen hizketaldi luzea izan dugu Donostiako Intxaurrondo auzoan, elkartearen egoitzan. Aitor Martinez eta Balacirekin, Sorina eta Marcelekin jardun dugu. Azken biek, senar-emazteek, haien bizitza kontatu digute.

Sorinak eta Marcelek ez dute alde egin nahi

Sorinak lehenengo senarrarekin izan zituen bost seme-alabak beren kabuz bizi dira Errumanian. Helduak dira, lanbidea eta etxea dute. Sorina ez da etengabe leku-aldatuz bizi izan den romia, eta 17 urtez egin du lan. Errumanian, lantegi bateko bulegoak, polizia etxea eta udala garbitzen zituen. Zapata fabrikan ere jardun zuen oinetakoak egiten. Lantegiak alokatutako etxean bizi izan zen urte luzez, harik eta fabrikak hondoa jo eta etxebizitzak salgai jarri zituen arte. Ez zuen erosterik izan, eta aterperik eta lanik gabe geratu zen. Ordurako Marcelekin, bigarren senarrarekin, zen.

Marcelek maiz entzuna zuen “Sanse” zela emigratzeko toki ona, han dirua zegoela. Donostiaz ari ziren, noski. Seniderik, lagunik, ezagunik izan gabe ere, gurera etorri zen. Honela deskribatu du etorrera: “Loiola auzoan nengoen, bakarrik, bankuan eserita, negarrez. Ez nekien zer egin. Gizon bat zaborrez betetako gurdiarekin pasa zen eta ea zergatik ari nintzen negarrez galdetu zidan. Gose nintzela esan nion. Bost euro eman zizkidan”. Lo egiteko tokia aurkitu zuen eta beti hara itzuliko zela erabaki zuen. Zuzen aurrera ibili, zer zegoen ikusi, eta berriz lo-tokira itzultzen zen; eskuinera edo ezkerrera bidea egin eta gauza bera, berriro babesera. Marcelek bazekien errumaniarrak han inguruan bizi zirela, baina lehen kolpean ez zituen aurkitu. Gero askorekin egin zuen topo.

Marcel duela sei urte iritsi zen Euskal Herrira eta Sorina duela bost urte. Hainbat lekutatik bota dituzte, eta Astigarragako Udala izan da haien aldeko apustua egin duen udal bakarra. Urumea ibaiertzean bizi dira, txabolatan.

Marcelek, beste errumaniar ijitoek moduan, txatarrarekin egiten zuen lan; bildu eta txatartegiei saldu. Gaixotu egin zen ordea, eta lanik egin ezinda geratu zen. Sorinak behea jo zuen orduan. Ez da garai hura kontatzeko gauza, negargura datorkio, eta Balacik kontatu digu: “Diru sarrerarik ez zutenez, Sorinak, inoiz ez bezala, eskean hasi behar izan zuen. Tristea eta gogorra egin zitzaion, baina senarrak sendagaiak behar zituen eta Rosana alaba ere beraiekin zeukaten”.

Marcel gaixo zegoela hasi zen familiarekin lanean Romi bidean elkartea. Oso pozik daude Udalak eta elkarteak emandako laguntzarekin, babestuta sentitzen dira.

Nahiz eta Astigarragako Udalak eta elkarteak txaboletan bizi diren errumaniarren bizi baldintzak hobetu, senar-emazteek hiru behar azpimarratu dituzte: lana, etxebizitza eta bizitza hobea (batez ere alabarentzat). Sorinak, tarteka, herritarren baten etxean garbiketa lanak egiten ditu. Kamioizaleek ere deitzen diote zama di-da batean husteko langileak behar dituztenean. Harekin hitz egiten dute, errumaniar gehienak ez bezala, gaztelaniaz moldatzen delako.

Senarrak gero eta nekezago du txatarrarekin lan egitea. Kutsadura medio, ezin zaie txatartegiei inolako kontrolik gabe materiala saldu eta langileek autonomo moduan erregistratuta egon behar dute. Txabola gunean bat da autonomoa eta haren bidez moldatzen dira guztiak. Goizero senar-emazteak gaztelania ikastera doaz, eta Sorina sukaldari-zerbitzari ikastaroa ere ari da egiten.

Biei galdetu diegu ea atzerritar eta ijito izateagatik jarrera txarrik pairatu duten hemen. Buruarekin ezetz diote, eta Sorinak esan digu gertaera desatsegin bakarra daukala kontatzeko: “Eskean ari nintzela emakume bat etorri zitzaidan eta esan zidan zergatik ari nintzen eskean, gaztea nintzela. Erantzun nion gustura egingo nukeela lan, baina paperik ez nuela”.

Bi galdera egin dizkiogu Sorinari: hemen geratuko zinatekete bizitzen? “Bai, bizitza osoa!”. Errumaniatik ateratakoan pentsatu zenuen beti kanpoan bizi zintezkeela? “Hasieran ez, baina bospasei hilabete igarota bai. Asko gustatzen zait hau. Ni ez noa Errumaniara, ez bada oporretan”.

Denak ez dira ijito tipiko

Leku-aldatzea bizimodu duten romiak genituen buruan, haien moldera bizitzera ohituta dagoen herria. Martinezek eta Balacik eredugarritzat dituzte Marcel eta Sorina: “Haien txabolara joan nintzen batean alaba errumanieraz idazten ari zen, aita deskribatu nahian zebilen. Badiotsut, hiruren artean harreman oso ona daukate. Heziera onekoak dira, Sorinak irakurtzen eta idazten daki, eta errumanieraz gain, romien hizkuntza ere hitz egiten du. Etxean bizi ziren jaioterrian, ijitoekin eta gainerako errumaniarrekin. Bizitza soziala zeukaten. Marcelek kirol asko egin du, kulturista izan da. Rosana alabak hiru urte daramatza Hernanin eskolan eta irakasleek estimatzen dute. Sorina ere estimutan dute gaztelania irakasleek eta garbitzera joaten den etxe jabeek”.

Elkartearen ustez, familia honekin lan handia egin da eta jada prest daude kanpalekutik ateratzeko. Beste kontu bat da baliabiderik baden horretarako eta administrazioak nola erantzungo duen. Nabari da Balacik familia preziatzen duela: “Udalak abiatutako bost urteko proiektuan buru-belarri sartu da familia, beti daude prest erantzuteko, hemen geratu nahi dute. Zuk galdetu duzu ea nola litekeen hemen bizi nahi izatea Errumanian bezain gaizki biziko badira. Kontua ez da non bizi diren hobeto ala okerrago, kontua da non daukaten bizitza hoberako esperantza. ‘Hemen hobeto’ diotenean, esan nahi dute han eta hemen lan bera eginda hemen hobeto bizi direla”.

Ehundik gora lagun txabola gunean

Astigarragakoa errumaniar romien Gipuzkoako bizigunerik jendetsuena da. Urumea ondoan ehundik gora lagun bildu dira txabolatan. Bi gunetan banatuta daude; Balta txurian 57 eta Balta berdean 44. Romi bidean elkartea dena bat balitz bezala aritzen da, baina errumaniarrek ondo bereizita dituzte bi txabola guneak. Batean, herri bateko familia handia bizi da, eta bestean beste herri bateko familia. Txatarratik eta esketik bizi dira. Haiengana hurbildu zen lehenengoa Astigarragako Mikel Goenaga apaiza izan zen. Ondoren erabaki zuen Udalak ijitoekin lanean hastea. Andoni Garcia alkateak azaldu digu erabaki hura: “Zein da soluzioa, botatzea? Beste aldi batean ere izan ziren Astigarragan eta berriz etorri dira. Hor bildu eta haietaz ahaztuko al gara? Apustua egin dugu eta errumaniarrekin lanean hasi gara. Astigarragak ez du baliabide nahikorik horretarako. Eusko Jaurlaritzak Romi bidean elkarteari esleitu dio lana”. Jaurlaritzarekin bost urteko proiektua adostu dute eta epe horretan ez dute txabola gunea suntsituko.

Proiektuaren iparra Aitor Martinez gizarte langileak azaldu digu: “Egonkortasuna nahi duten familien alde egingo dugu; umeak ekarri dituztenen, alfabetatzeko prest daudenen, haurrak eskolara bidaltzeko prest daudenen alde”. Familiek ondoko baldintzak bete behar dituzte, besteak beste: haur guztiek eskolara joan behar dute (2 urtetik gorako denek) eta ezin dute hiru aste baino gehiagoz piper egin; helduek gaztelania eta prestakuntza ikastaroak egiteko borondatea izan behar dute; ezin dira bi hilabete baino gehiagoz txabola gunetik kanpo egon; higienea zaindu behar dute; lapurretarik ez da onartuko. Hamarnaka romik sinatu dute araudia. Hiru hilabeteko jarraipena egiten zaie, eta balorazioa ona bada errolda ematen zaie. 33 errumaniarrek lortu dute errolda. Protokoloa betetzen ez badute errolda gal dezakete. Elkartea 123 lagunekin hasi zen lanean eta orain 101ekin jarraitzen du, batzuek alde egin dutelako eta beste batzuek araudia ez dutelako bete. Romi bidean astean hiru-lau aldiz izaten da Balta txurian eta Balta berdean. Haiek laguntzen diete administrazio, eskola eta osasun kontuak bideratzen. Udaltzainek egunean bi aldiz egiten diete bisita.

Protokoloak nolako harrera izan duen galdetu diegu elkarteko bi kideei eta alkateari. Denak akordatu dira haurrak eskolaratzeaz. Ume nagusiak eskolara eramatea ez dela hain nekeza izan diote, baina 3-4 urtekoek eguna eskolan igarotzea ez zuten ulertzen amek. Orain, amak lasai eta pozik daudela diote, umeak ondo ikusten dituztelako. 24 bat ume eta gaztetxo banatu dituzte Astigarraga, Hernani eta Martutene auzoko eskoletan.

Harreman bakanak herritarrekin

Errumaniar ijitoek, nomadak izan arren, garai komunistan herrialdetik ateratzerik ez zuten izan. Balaciren ustez, erregimen komunista amaitu zenean ijitoak izan ziren herrialdetik ateratzen lehenengoetakoak: “Bazterketa galanta bizi izan dute ijitoek. Haien bizimodua daukate eta ez zaie gustatzen kontrolatuak izatea. Haien ohiturak eta kultura dituzte, nahiz eta gaur egun  atzeratuta geratu. Nukleo itxian bizi dira, gainerakoekin ez daukate harreman sozialik. Laguntza eskatzeko hurbiltzen dira”. Martinezek zehaztu egin ditu Balaciren hitzak: “Bi aldeak daude, haiek gizarte hau baztertzen dute eta guk haiek baztertzen ditugu. Automarjinazio sentimendua daukate: ‘Hemen [txabola gunean] seguru gaudenez ez dugu muga pasako’. Badira sei urtean gaztelania ikasi ez dutenak. Hala ere, ezin da esan inork integratu nahi ez duenik”.

Alkateak astigarragatarren errezeloak jarri ditu mahai gainean: Nire haurraren eskola berera joango al dira? Etxebizitzak emango al dizkiezue? Gu langabezian gaude eta gizarte zerbitzuetako diru-laguntzak haiek jasoko al dituzte? Herritarrak lasaitzeko, Udalak eta elkarteak batzarra egin zuten uztailean. Jendea kezkatuta zegoen, eta orain lasaiago daudela uste dute. Elkartean gustura daude herritarren erantzunarekin. Errumaniarrak ere saiatzen dira herritarrengana hurbiltzen eta prestutasuna azaltzen. Iazko uholdeetan adibidez, orpoz orpo aritu ziren ibai bazterra garbitzen, haien bizitokia hain justu.

Kultura eta bizimodu oso diferentekoak dira, gizarte honetan txertatzeko zailtasunak begi-bistakoak dira, baina Balacik eta Martinezek belaunaldi berriarengan dute esperantza. Eskolara doaz egunero, hemengoekin dabiltza, euskara eta gaztelania ikasi dituzte, gizarte hau ezagutuko dute. Aitor Martinez harago doa: “Ez gaitezen ahaztu haur horien gurasoez, oso gazteak dira eta haiek ere badute denbora gure gizartea ezagutu eta integratzeko”.


Newest
2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria “berdea”

Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude