Danimarka, 958. Gorm Zaharra erregea hil zen, eta haren seme Harald Gormsonn izendatu zuten oinordeko. Aita hil eta koroa semeak hartzen zuen lehen aldia zen Eskandinavian, erresuma bikingoetan, boterea eskuratzeko, klanetako buruzagi boteretsuenak elkarren aurka borrokatzeko ohitura baitzegoen.
Haralden boterea haziz eta hedatuz joan zen, eta 970. urtean Norvegiako errege bihurtu zen. Haren botere eta ondasun grina ez zen Eskandinaviara mugatu, eta gure lurretara ere hurbildu zen; 978an Kantauri itsasoko kostaldera iritsi zen, Iberiar penintsularen iparraldean hainbat sarraldi egiteko asmoz.
Gainera, eskandinaviarrak kristautasunera konbertitzeko giltza izan zen Gormen semea. 960. urtean, germaniarrek bidalitako apaiz baten bisita jaso zuen Haraldek. Bikingoen bederatzi jainkoak existitzen ez zirela eta zeruan jainko bakarra, jainko kristaua, zegoela esan zion apaizak. Erregeak, orduan, froga garbi bat eskatu omen zion germaniar apaizari: burdin goria jarriko zion eskuetan eta bere jainko bakarrak babesten bazuen, apaizak esandakoa sinetsiko zuen. Kondairak dioenez, burdin goriak ez zuen apaiza erre. Orduan, erregeak bataiatzea eta erresuma guztia kristau bihurtzea erabaki zuen. Haren mendeko gehienek ez zieten berehalakoan beren sinesmen zaharrei uko egin, baina kristautasunaren hazia ereinda zegoen.
Haraldek ez zuen eskandinaviarren ohiko itxura. Azal eta ile beltzaranekoa zen, eta, horregatik, herritarrek Blåtand esaten zioten (blå hitzak beltzaran esan nahi du, eta tand-ek, aldiz, gizon handia). Ingelesez, ordea, Bluetooth (hortz urdin) goitizena jarri zioten. Batzuek diote Blåtand hitzarekin duen antzekotasun fonetiko hutsagatik itzuli zutela izena. Baina beste teoria batek dio Haraldek eritroblastosi fetala izan zuelako eta eritasun horrek hortz-haginak urdintzen dituelako jarri ziotela ezizena.
Harald 986. urte inguruan hil zen, Ingalaterra konkistatu zuen bere seme Svendek hala aginduta, ustez. Itxuraz, aitak abiatutako oinordekotza sistema gustuko zuen Svendek, baina ez zuen heriotza naturalaren zain egoteko pazientziarik.
Handik hamaika mendera, Ericsson enpresak telefonia teknologia berria garatu zuen eta Bluetooth izena jarri zion eskandinaviar erregearen omenez.
In the Chinese province of Shanxi, in a tomb of the Tang dynasty, paintings depicting scenes from the daily lives of the dead are found. In one of these scenes a blonde man appears. Looking at the color of the hair and the facial expression, archaeologists who have studied the... [+]
Carthage, from B.C. Around the 814. The Phoenicians founded a colony and the dominant civilization in the eastern Mediterranean spread to the west. Two and a half centuries later, with the decline of the Phoenician metropolis of Tyre, Carthage became independent and its... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Holy Roman Empire, 12 May 1525. Georg Truchsess von Waldburg overthrew the Württemberg insurgent peasants. Three days later, on 15 May, Philip of Hesse and the Duke of Saxony joined forces to crush the Thuringian rebels in Frankenhausen, killing some 5,000 peasants... [+]
During the renovation of a sports field in the Simmering district of Vienna, a mass grave with 150 bodies was discovered in October 2024. They conclude that they were Roman legionnaires and A.D. They died around 100 years ago. Or rather, they were killed.
The bodies were buried... [+]
Washington, D.C., June 17, 1930. The U.S. Congress passed the Tariff Act. It is also known as the Smoot-Hawley Act because it was promoted by Senator Reed Smoot and Representative Willis Hawley.
The law raised import tax limits for about 900 products by 40% to 60% in order to... [+]