Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Sorkuntza artistikoaren kontrako aktibitatea da boterea"

  • Kontsumorako musika banketxean, tindategian, okindegian, tabernan, kalean… Kontsumorako musika munduko lau kornerretan. Luis de Pabloren musika baltsamo da itotzen gaituen zarataren erdian.

Dani Blanco

Bihotzekoa izan duzu udan, susto galanta!

Ez ezazu uste. Tira, sustoa izan da ondokoentzat, ez niretzat. 80 urteak beteak dituzunean, argi! Mugara heltzen ari zara, nolabait. Bestalde, duela urte asko izan nuen nik bihotzekoa, orain baino lehen. Udan izan dudana ez da sustoa izan, deserosoa baizik. Sustoa da hil zintezkeela! Ez dut nire burua heroiko azaldu nahi, ezta indiferente ere, baina, egiatan, adin jakin batera heldu eta heriotza ere kontuan hartu behar izaten da. Niri, zerk edo zerk sustoa ematekotan, heriotza mingarriak izutzen nau, ez naiz ezertarako masokista. Bihotzeko gaixotasunak ez ohi dira mingarri –denetarik dago, jakina, gustu guztiak hor ere–, baina, badiotsut, ez ohi dira mingarri. Udan izan dudan bihotzekoa ez da mingarri izan, baina bai oso larria, hiltzen ari zarela jabetzen baitzara, bazoazela, erlojua geratzen ari zaizula... Zaila da azaltzen, eta nahiago dut esperientzia ez baduzu, kar, kar, kar.

Mila esker mila. Kar, kar, kar.

Dena dela, hiltzen ari zarela, hor non agertzen den naturaleza-ama. Berak bizitza-konstanteak ere jaitsarazten dizkizu, eta heriotza lasai onartzen laguntzen dizu. Badiotsut, ez naiz heroi, ez inor baino ausartago, ez koldarrago, askoren artean bat naiz, beste guztiak bezalakoa, eta heriotza datorkizula ikusten duzu, baina modu errukigarrian datorrela, jasateko moduan… Onartzeko moduan, esan nahi dut. Jakina, amarrukeria txiki bat ere bada hor, guztiz kontziente ez bagara ere. Egoera kritikoan zaudelarik, medikuek lagundu besterik ez dute egiten: lasaigarri mordoa ematen dizkizute eta zuri sosegua iruditzen zaizuna ez da, finean, lasaigarri baten ondorioa baizik. Sustoa, hortaz, ondokoek, haiek gehienetan ez baitute lasaigarririk, kar, kar, kar. Zu, aldiz, debekatutako substantzia horietatik bete-bete eginda zaude, morfinatik edo bestetik. Azkenerako, irribarrez ari zara! Hiltzeko zorian zaudela? Bai, baina familiarik nobleenean ere gertatzen da hori.

Ospitalean bertan, laster hasi zinen lanean.

Bai, hamabost egun baino gehiago igaro nituen ospitalean. Lehenengo momentuko larria eta gero, behaketa-unitatean nengoela, tratamendupean, ez nuen ezer egiten, irakurri eta gelan ibili besterik. Orduan, andreari esan nion: “Marta, ekardazu koaderno pare bat, ideiak datozkit burura, eta landu egin nahi ditut”. Eta horixe egin nuen, lan. Batetik, opera bat egiten ari naiz, baina libretistak zenbait material eman zain nago. Bestetik, kamera txikiko obra bat ere ari naiz egiten, eta pozik.

Zure biografiaren zertzeladak irakurri ditut han-hemengo entziklopedietan. Sorkuntza duzu nagusi, baita oraindik ere. Egun, zer duzu pizgarri? Zergatik ez esan: “Egin dut egin nahi nuena. Kito!”?

Ez naiz sortzeaz nekatzen. Ez dakit arrazoirik, ezingo nizuke esan… Tira, inguruan psikoanalistaren bat bagenu, Txanogorritxuren ipuinaren antzekoa kontatuko lizuke. Alegia, hiru hilabete nituela berealdiko frustrazioa izan nuela, amak ez zidalako tititik behar beste eman eta hau eta hura, eta horrek shock traumatikoa eragin didala eta harrezkero musika idazten jardun behar dudala etengabe. Psikoanalistek esan ohi dituztenak, badakizu... Eta baliteke oker ez egotea, kar, kar, kar.

“Baliteke” diozu. Ez da gauza ziurra...

Hara, kontatu dizudana ez da gezurra, halaxe gertatua baizik. Antonio Fernandez Alba arkitektoaren etxean ginen. Lagun handia dugu. Psikoanalista du andrea. Jaia egin zuten etxean, senar-emazte psikoanalista batzuen ohoretan. Andre hark galdetu zidan: “Noiz hasi zinen musikan?”, “bada, ez dakit. Musikari ikusi dut beti nire burua. Haurretatik. Etxean piano bertikala genuen, eta 3-4 urte nituela, atzaparrak teklatuaren gainean jarri eta zarata egiten nuen. Ikaragarri gustatzen zitzaidan”, “hara, bokazio goiztiarra! Horrek esan nahi du, oso umetan, shock handiren bat izan duzula. Ez duzu gogoan izango, baina shock horrek esplikatuko luke musika egiteko duzun premia larri hori”. Begira-begira geratu zitzaizkidan biak, galdezka bezala: “Zein izan zen shock hori?”. Ez nien erantzun, irribarre egin besterik, atseginez, eta horretan utzi genuen kontua… Horrek ez du dena azaltzen. Zatiren bat, zati inportanteren bat, ziurrenik, baina zatia. Dena dela, ez noa nire burua psikoanalisten eskuetan jartzera, shock-a eragin zidan hura azalera ekarri eta baliteke bokazioa galtzea. Izan ere, horixe gertatu zitzaion nire lagun bati. Hark ere badu historia…

Bizia sortzen emana, atzera begira jarri eta zer ikusten duzu?

Ahalegin handian –eta beti ez bake eta onean–, nahi izan dudana egin dudala. Musikari izan nahi nuen, musikagile, eta bokazio horren araberako obra egin dut. Inoiz ez dut besterik nahi izan. Ezta pirata izan nahi den garaian ere! 13 urte nituela espeleologo izan nahi nuen, baina 13 urte nituen, eta berehalaxe aienatu zitzaidan asmo hura. Obra egin dudala ikusten dut, beraz, pozik eta alaitasun handiz egindakoa. Haren destinoa, berriz, ezin aurreikus nezake. Batek daki. Hiltzen naizenean nire obrak iraun dezan nahiko nuke, eta, horrekin batera, gainerakoei baliagarri gerta dakien desio nuke. Aldi berean, planeta honetan nire lana jarraitzen duten ikusleen baitan estimulu positiboren bat sorraraztea espero nuke. Ezingo nizuke besterik esan. Lehengo lepotik burua segituko dut lanean, eta ziurrenera, gogo horrekin eutsiko diot hil hurren izaten naizen arte, baina ezin dizut ziurtatu, ez baitago nire esku. Ahal nuena egin dut, nezakeena…


Nola esan, esperientzia gazi-gozoa izan da, nola baita gure bizia. Dena den, beharrezkoa nuen. Bide honi uko egin izan banio, gaizki bukatuko nukeen, bizialdi garraztua izango nukeen, nire ondoko jendeak ezin izango nindukeen jasan, alditxarturik eta erasotzaile ibili izango nintzatekeen beti eta, azkenean, nire baitako inpultsu makurrak sorkuntzan erabili izan ez banitu, beharbada –batek jakin– nire buruaz beste egingo nukeen. Nik ez dut naizena izateko beste gogorik.

Arestian esan duzunez, nahi izan duzuna egin duzu, “ahalegin handian”. Aldiz, sortzailea inspirazioa etorri zain bizi dela uste du askok.

Inspirazioa, izan, bada, jakina! Baina barneko inspirazioa kanpora atera behar izaten da. Haurra egitea lan atsegina ohi da hala gizonarentzat, nola andrearentzat. Erditzea, aldiz, molestia galanta zaio andreari. Halaxe dator Biblian bertan. Bada, berdin honetan ere: esatekoa izan behar duzu, baina, ondoren, esateko horrek halako forma bat behar du. Eta forma hori ez datorkizu alferretan, ez debaldetan!

Abangoardia da zure musika. Berria. Atonalismoa eta serialismoa, forma aleatorioak, esperimentu grafikoak, teknika elektronikoak… Zertan abiatu inork ibili gabeko bideetan barna, lehendik urratutakoak hortxe izanik?

Sortzaileari ezinezkoa zaio. Bere obra egin nahi duelarik, sortzaileak barruan sentitzen du zer bat “hau bai, hau ez!” agintzen diona. Zertan errepikatu lehendik beste pertsona batek egin duena? Hasteko, zuk baino hobeto egina izango du ziurrenera, berri izan baitzaio. Hark egin duena errepikatzen baduzu, horixe egiten ari zara, hark egin duena errepikatzen. Besteren ahotik ari zara hizketan, esaera den moduan. Zer ekarpen egiten duzu? Argi gera dadin nahiko nuke. Esaten ari naizena ez da gogoeta, intuizioa baizik. Zerbait sortzen ari zarelarik, hainbat hautu dituzu. Eta zer hautatu? Bizirik dagoena! Eta bizirik dagoela jakiten duzu, eta sentitzen duzu, huraxe –eta hainbat aukeraren artean huraxe eta ez besterik– egiteko inpultsoa duzu-eta. Minbera non duzun bila zabiltza. Aurkitzen duzunean, zer edo zer pizten da, eta egiten saiatzen zara. Horrek, beti –ez noa “ahalegina” esaten–, egiazko pasioa esan nahi du, hitzaren adierarik jatorrenean. Egiten ari zaren horrek apasionatu egiten zaitu. Bestela, hobe duzu utzi.

“Apasionatu egiten zaitu”. Obsesionatzen zaitu?

Bai, hori ere hor dago, lehenengoan asmatzen ez baduzu, batik bat! Edo bigarrenean, edo hirugarrenean asmatzen ez baduzu, mailu-kolpea bezain gogaikarria izan liteke. Hortxe eulia burrunban! Zer esaten zuen, bada, harako pentsalariak? Musikagileak lezakeen tresnarik baliagarriena paper saskia zuela. Horrela da. Badira musikagile batzuk lana erraz egiten dutenak. Badira beste batzuk nekez ari izan direnak. Schubert batek, esaterako, mila obra baino gehiago egin zituen hogeita hamaika urtean. Ezinezkoa dirudi, estatistikoki ere, baina egin zituen! Ikusi egin beharko genuke egin zituen lieder guztiak, arratsalde batean hiru, eta lau eta bost ere, egingo baitzituen, hau da, obra laburrak, baina adierazkortasun handikoak. Jakina, hiru-lau minutuko liederrak egin ordez, Jainkoen Azkena bezalako opera egiten baduzu, askoz ere denbora gehiago behar duzu, inondik ere! Musikagile batzuek beste batzuek baino askoz errazago idazten dute, bai, baina zer zuten helburu ikusi behar.

Sortzen ari zarela, gogoan duzu entzulea? Harako txirulari hark bezala, zure atzetik nahiko zenuke publikoa ibilarazi?

Ez, ez dut horrelakorik pentsatzen. Nik eskaintza egiten diot, eta nahi duena etorriko da nire atzetik. Eta ahal duena. “Ahal duena” esateak ez du, nahitaez, prestakuntza esan nahi, entzuteko aukera izatea baizik. Deskuiduan orkestra osoarentzako obra idazten badut, edo piano solista batentzat, edo gisakoren bat, badakit herri txiki galdu batean bizi den hari nekez iritsiko zaiola nire musika. Onenean, telebistaz ematen badute. Aukera handirik ez du izango. Baina gaiok ez daude nire eskura. Boterean daudenek erabakitzen dute hori, eta jendeari ematen zaion hezkuntza, eta boterea, badakigu, beti egon da, eta orain inoiz baino gehiago, diruari lotuta. Eta diruaren inguruan dagoen espekulazio guztiaren saltsa-maltsan –oraingo egoera hau ikusi besterik ez dago–, zer egin lezake artistak? Ezer ez. Artista ez da espekulazio horretan sartzen, artista –guztiok bezala– biktima hutsa da, ez dauka botere mundu horretan sarbiderik. Eta sarbiderik balu, sartuko balitz, desagertu egingo litzateke, artista izateari utziko lioke. Sorkuntza artistikoaren kontrako aktibitatea da boterea. Oraingo gizartea, haren aginte organoak, sorkuntza artistikoaren antipodetan ez ezik, sorkuntza beraren antipodetan daude. Ezina da hori eta pentsamendu librea uztartzea. Ez dago modurik.

Nortasun Agiria: Luis de Pablo

(Bilbo, 1930). Nazioarte mailako ospea duen musikagilea, irakasle, eta irakasleen irakasle. Abangoardia du lan arlo, bide berriak arakatzen eman du bizia, nekaezin. Genero guztiak landu ditu, orkestra eta kamera musikak batean, opera bestean… berritzaile beti. Ezin konta ahala obra ditu argitaratuak, eta hamaika sari, merezimendu eta izendapen jasotakoa da. Madrilen bizi da, baina Donostian eman ohi ditu udak, bertakoa baitu emaztea, Marta Cardenas artista.

Profeta

“Uste dut, egun, gizarteak halako botere mekanika batzuk baliatzen dituela, pentsalarien material ona bide bazterrean botata uzteko. Material horrek baduke balio operatiborik, baina ezin dizut esan, ez bainaiz profeta. Esaten ari naiz, egun dagoen sorkuntza artistikoak, eta balizko pentsamenduak, ondorioren bat izango dutela. Zein? Ez dakit. Behin baino gehiagotan gertatu da historian zehar. Horra kristautasuna. Hamahiru lagunek ereindako haziak zenbat denbora behar izan zuen, bada, uzta eman orduko? Noiz hil zen, bada, Karlos Marx? Noiz eman zuen fruitu haren dotrinak? Horra Goia. Bizi-bizirik dago oraindik, bizi zen garaian ez bezala… Beethoven, berdin”.
 

Azken hitza: krisia

“Ez omen da inoiz horrelako krisirik izan! Faborez! Egin dezagun kontu elkarrizketa hau 1936ko uztailaren 15ean dugula. Handik hiru egunera, Gerra Zibila Espainian. Handik hiru urtera, Bigarren Mundu Gerra. Oraingo krisia haur-jolasa da ordukoarekin konparatuta!”


You are interested in the channel: Musika
2025-01-10 | Iker Barandiaran
Rite of Life

Alosia
Perlata
Autoproduction, 2024

----------------------------------------------------

The Arrasate Perlata group has published a new work. He has several records behind him and his latest work is punk, Oi! And it was a documentary in tribute to the unrepeatable... [+]



2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Adding an initiative, these are the nine squares of books and records in Basque for this year.
Anyone who wants to know the novelties of the Basque culture and buy directly from authors and editorials has several fairs and initiatives throughout the year. Some have a tradition of many years and others are more recent; many of them are thematic and others generalized... [+]

Follow the anti-fascist akelarre

FERMIN MUGURUZA 40. ANNIVERSARY
When: 21 December.
Where: Bilbao in the Arena.

-------------------------------------------

Every year Bilbao will be on the 21st of December. The cider and talo, protagonists of the day, is the day of the fair of St. Thomas. This year,... [+]



2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rock's latest multitudinous edition in Atarrabia in favor of returning Basque prisoners and exiles home
Thousands of people have been quoted in the penultimate edition of the Hatortxu Rock solidarity festival, which this year marks its 20th anniversary. The festival, created to support and support the families of Basque political prisoners, is dismissed from the latest edition to... [+]

2024-12-30 | Jon Torner Zabala
'Bagare': 50 years of hymns by Euskera and Basque identity
The song Bagare was created in December 1974 by the zeanuri Gontzal Mendibil and Bittor Kapanaga in their home town of Olaeta (Aramaio). Later it became a hymn by the Basque Country and Basque identity.

2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


The Hatortxu Rock, the last of Villava, is celebrated on Saturday
As announced by the organizers, the traditional festival will take place on December 28 and in July 2025 it will be definitively dismissed with a special four-day festival to "give way to new tools". In total, seventeen bands will act on Saturday.

The pollution of ski resort festivals reaches its peak
The lack of snow has placed many ski resorts in adverse weather conditions, due to the climate emergency. But the logic of some to make the most of the economic benefits of landscape and nature is still there, and the tendency of recent years is to organize large and expensive... [+]

2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX ends its cycle, but there are still reasons to fight and reclaim”
The penultimate edition of the HTX ROCK festival will be held on December 28, and will be the last to be held in the town of Villava.

2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiola guitar: zaharrean, berri


Xabier Badiola

Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Let's see. “Current music” is called music to anything that has a box of electronic rhythms, and, of course, you can’t. In these lines we have tried to show that the labels and... [+]


Moving existence

TU
Where: Ahotsenea (Plateruena, Durango)
When: 8 December

-----------------------------------------

Scarves, umbrellas and eye holes are the protagonists of December 8 in Durango. On the last day of the fair they have joined at noon on Sunday and the densest winter... [+]



Post-oasis

Novelty is usually one of the most heard words associated with the Durango Fair. The novelty is there, and here's the novelty. However, in some cases it is sufficient to give a different aspect to the previous one to paste that label. The CDs and remastered reeditions with... [+]


2024-12-20
A real musical sweet

Il Trittico de Puccini
by: Symphony Orchestra of Navarra and Opera Choir of Bilbao.
Scene address: Paco Azorín.
Soloists: The great C. Alvarez, A. Blancas, M. Berti C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza e I. The hotel.
Where: Euskalduna Palace of Bilbao.

... [+]





Eguneraketa berriak daude