Espainiako Gobernuak AHTren obran murrizketak iragarri eta berehala oihuka jarri dira gure herriko politikari autonomiko guztiak, azpiegitura amorratuari jarritako galgekin aztoraturik, itxuraz eraikuntza lanek abiadura galdu eta amaiera epeak luzatu daitezkeelako.
“Zulo” horretara diru gehiago ez botatzeko eskatu dugu ordea, behin eta berriz, AHTren aurkariok. Izan ere, Euskal Y-aren lanetan, kasu, eragindako kalteak handiak izateaz gain, inbertsio osoaren %70 gutxienez egitea falta zaie oraindik.
Azken albisteek AHTren garapenean nola eragingo duten ikusteko dago. Batetik, bistakoa da kostu ekonomikoa jasangaitza dela: gobernu espainiarrak AHTren eraikuntzan 82.000 milioiko gastuak egin ditu jadanik, eta Europa osoan dauden Abiadura Handiko trenbide guztien %44 penintsulan metatzen da, Kataluniako ERCk egindako azterketa baten arabera. Egoera ekonomikoak okerrera egin ahala, ez dirudi xahuketa maila horri eutsiko dionik.
Baina egin kontu, zorraren kontua inoiz baino ozenago salatu beharko dugu eta. ADIFeko langileak esaterako txundituta omen daude AHTrekin enpresa nolako zorretan murgiltzen ari den: “Estatu osoan AHTk eraikitzearren sekulako maileguak eskatzen ari da. Ez dago obra bat ere gelditzeko asmorik”, diote. Horren lekuko, Europako Inbertsio Bankuak 1.000 milioi euroko mailegua utzi dio aurten Euskal Y-aren obrak egiteko. Eta hau gutxi balitz, Sustapen Ministerioak berriki onartu duen 2024 arteko Azpiegitura Planean aurreikusitako AHTren korridore guztien eraikuntzak, datozen 12 urteetan 225.000 milioi euroko gastua eskatuko luke.
Ildo beretik, azken egunotan Urkullu eta Barcina bat etorri dira AHTren obrak azkartzeko diru gehiago jarriko dutela. Barcinak aitortu du, hala ere, Nafarroako Gobernuak oraingoz AHTra bideratu dituen 134 milioi euroak aurreratzeko eskatu behar izan duen mailegua sekulako zama izaten ari dela nafar ogasunarentzat. Bitartean, Gipuzkoan AHT eraikitzeko 2.500 milioi eurotik gorako esleipenak egin dituen PSOE-PSEren gobernu autonomikoa erabat isilik dago, horrek datozen urteetan Eusko Jaurlaritzaren zor publikoan nolako eragina izango duen, artean ezagutu gabe.
Bukatzeko, urriaren 27an Baionan AHTren aurka manifestatzeko deitu duten Iparraldeko elkarteek esan bezala, finantzaketa arazoek AHTren obra gibelatzen ahal dute, baina gure mobilizazioak bakarrik geldiaraziko du egitasmo suntsigarri eta behargabeko hau. Ez dezagun gure geroa txikitzaileen eskuetan utzi!
* Mikel Alvarez AHTren aurkako mugimenduko kidea da.
Do not look for this connection from Ezkio or Altsasu, let alone crossing the Ebro River through Castejón. The connection, or rather the connections, between the Basque Y and the AVE of Navarre is already a reality. It is these links in the plural that should concern us and... [+]
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.
In recent weeks we have been reading "proposals" for the recovery of the railway line Castec-Soria and the maintenance of the Tudela train station in its current location, or for the construction of a new high-speed station outside the urban area with the excuse of the supposed... [+]