Eraso! : Ez gara inoiz hilko
Bonberenea ekintzak
iraupena ::42´58´´
prezioa ::10€
Sergio, ahots erregistro desberdin asko erabili dituzu, batzuk orain arte ezohikoak...
Beti jolastu nahi izan dut erregistro desberdinekin. Eraso!-k ez du metal edo rock arloan talde askok egiten duten bezala ahots bakarrarekin jolasten. Gure ustez, hitzekin jolastuta, sentiberatasuna eta gogortasuna batuta, indar eta sinesgarritasun haundiagoa ematen da. Baina egia da oraingoan gehiago esperimentatu dudala ahots eta koroekin, baita bigarren eta hirugarren ahotsekin ere. Begirada berezia ematen dio diskoari.
“Lurraren eta uraren artean, bien arteko eremuan”. Hanka bat metalean eta bestea rockean daukazue. Oreka zaila da?
Gauza berriak probatu nahi genituen, gure bost diskoak desberdinak dira eta inoiz ez gara mugimendu baten barruan egon. Rock zaleentzat metaleroak gara eta metaleroentzat arraroak edo rockeroak, baina gure filosofia eta izaera metalean daude.
Disko honetako tempoa pausatuagoa da. Hala irten da?
Baliteke pausatuagoa izatea baina disko guztietan erabili izan ditugu horrelako tempoak. Hala ere, disko honetan badira inoiz erabili ditugun pasarterik azkarrenak ere. Ez dugu nahita egin, horrela atera dira kantuak.
Gauza asko aldatuta ikusi dituzue musika eszenan, itzulera honetan?
Kontzertu eza. Lehen askoz ere kontzertu gehiago egiten ziren, gaur egun ez dago horrelako eskaintza zabala. Gaur egun rocka ez da hain arriskutsua gazteentzat. Eta jende gutxiago hurbiltzen dela kontzertuak ikustera. Hori ere ikusi dugu.
“Argazkia” zeharo aldentzen da metaletik, eta rock alternatiboan kokatuta ikusten dut.
Rock alternatiboa asko gustatu zaigu. Gure eraginetako bat da. Eroso sentitzen gara horrelako gauza desberdinak egiten. Gure jarraitzaileek ere badakite Eraso!-k nahi duen kantua egin dezakeela bere eskematik aldenduta. Horrelako kantek diskoa aberasten dute.
Copenhagen, 18 December 1974 At 12 noon a ferry arrived at the port, from where a group of about 100 Santa Claus landed. They brought a gigantic geese with them. The idea was to make a kind of “Trojan Goose” and, upon reaching the city, to pull the white beard costumes... [+]