Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Independentzia hotsak inoiz baino ozenago kanpainan

  • Urriaren 21eko hauteskunde gauean bi emaitzetan jarri beharko litzateke begirada: batetik, PSEren eta PPren hondoratzea norainokoa izango ote den, eta bestetik EH Bilduk nolako estu hartuko duen EAJ. Hurrengo legegintzaldiko hitzarmenak eta politikak bi datu horien araberakoak izango dira

Laura Mintegiren (EH Bildu) erronka nagusietakoa da orain arte koalizio soberanistara hurbildu ez den jendea konbentzitzea.
Laura Mintegiren (EH Bildu) erronka nagusietakoa da orain arte koalizio soberanistara hurbildu ez den jendea konbentzitzea.

Inork 2009an etorkizuna zelatatzeko antiojoak asmatu izan balitu eta 2012an bista jarri, ikusitakoa ezin kalibraturik ibiliko litzateke. Orduan ertzainek tabernak arakatzen zituzten kartelen bila, orain EH Bilduk Alderdi Popularrarekin eztabaidatzen du telebistako platoan. Orduan “ekonomia berraktibatzeko” makro-inbertsioez hitz egiten zen hautes-programetan, orain alderdiek Eusko Jaurlaritzaren zakuan egongo den zuloaz espekulatzen dute. Orduan ETAk PSEren Lazkaoko egoitza lehertu zuen kanpaina betean, independentismo hitzak terrorismoaren tokia hartu du orain zenbait politikariren ahotan. Ez dira lau urte igaro, eta hala ere errealitatea irauli zaigu.

ETAren amaiera eta krisi ekonomikoa. Bi osagai horiek sortzen duten koktel politikoa zein den badakigu nolabait, 2011ko hauteskundeetan ikusi dugu. Baina osagai berri batek bizitu du edabea: Kataluniako ufada soberanistak. Zein ote da emaitza?

75 eserleku daude jokoan, 25 lurralde bakoitzetik. 1.775.336 herritarrek eman dezakete bozka eta horietatik 43.000k eskatu dute posta bidez egitea. Azkeneko hauteskundeetan baino zerrenda gehiago aurkeztu dira oraingoan –45 zerrenda hiru lurraldeetan–, horietatik lau dira nagusiak: EAJ, EH Bildu, PSE eta PP, eta Ezker Anitzak eta UpyDk ere irabaz dezakete gazta zatiren bat.

Abstentzioa da gakoa

Inkestek tendentziak erakusteko balio dute batez ere, eta garbi ikusten da hautesleek alderdi espainiarrak zigortuko dituztela: aurreikuspen optimistenek, Eusko Jaurlaritzako Soziometroak kasu, 16 eserleku egokitzen dizkiote PSEri, eta kasurik okerrenean –Gara eta Naiz-entzat Aztikerrek egindako zundaketetan– 12 eserleku lortuko lituzke, orain duen ordezkaritzaren erdia baino gutxiago. PPk ere nabarmen egingo luke behera, egungo 13 eserlekutik 10-9 eserleku izatera igaroko dela diote inkesta gehienek.

Alde batera utzita inkesten benetako interes eta helburuak, pentsatzekoa da hango eta hemengo gobernuetan erabakitako murrizketa neurriek zuzenean eragingo dietela bi alderdioi. PP eta PSE noraino hondoratuko diren, hori izango da hauteskunde ondorengo hitzarmenei begira giltzarri nagusietakoa.

Hauteskunde hauetako beste enigma handi bat da EH Bilduren eta EAJren arteko lehia nola geratuko den. EH Bilduri 22-24 eserleku ematen dizkiete inkestek eta EAJri 24 eta 28 artean. Laura Mintegik zail dauka irabazten, inkestei kasu eginez bederen, eta Urkullu izango da hurrengo lehendakaria. Baldin eta ez bada 2011ko foru eta udal hauteskundeen gisako ezberdintasunik izaten hasierako inkesten eta egiazko emaitzen artean.

Datu guztiek aditzera ematen dute gehiengo abertzale zabala izango dela Eusko Legebiltzarrean aspaldiko partez. Abertzaleek 50 eserleku ere lor ditzakete, arkuaren bi heren. Horrelako emaitzak soilik 1986ko hauteskundeetan izan zituzten; orduan botoen %67a lortu zuten. Geroztik balantza pixkanaka berdinduz joan da eta 2005eko eta 2009ko hauteskundeetan –boto baliogabeak ere kontuan hartuta– alderdi espainiarrek goia jo zuten. Joera horri buelta ematera letozke urriaren 21eko bozak.

Euskadi Irratian Asier Etxenike soziologoa, eta Asier Blas eta Jonatan Moreno politologoak bat zetozen: abstentzioaren datua izango da gakoa. Abstentzio maila altuena  1994an izan zen, %40aren gainetik, eta baxuena 2001ean, Mayor Oreja eta Ibarretxeren arteko deman herritarren %21 baino ez zen abstenitu. Parte-hartze datuek normalean eragin handiagoa izan dute EAJren eta PSEren emaitzetan. Oraingoan gainera, PP gehitu zaie abstentzioa uxatzeko ahaleginari, Si tú no vas, ellos ganan lelo adierazgarriarekin. PSEk eta PPk arrisku bizia dute normalean eurei botoa eman dieten herritarrek oraingoan paso egiteko.

Horrek esplikatzen du, esaterako, zergatik ari diren hain gogor independentismoaren gaia haizatzen, “beldurraren botoa” deiturikoa sortu nahian: “Euren doktrinamenduarekin bat egiten ez duena bota egingo dute herri honetatik” (Patxi Lopez); “Estatuarekin egonkortasuna dago, independentziarekin amildegia” (Antonio Basagoiti). Molde horretan astindu du EAEko kanpaina Kataluniako Diadaren lurrikarak. Gai horrekin Urkulluk daraman diskurtso moderatua ulergarria da, badaki PSEren eta PPren hautesleak erakar ditzakeela, EAJren “kudeaketa onaren” banderarekin. Era berean, aparatu jeltzale guztia martxan jarri du EBBko buruak, euren aldekoa izan daitekeen bozka bakar bat ere etxean geratu ez dadin, hor kokatu behar da BEC bete nahi izatea.

Barakaldoko pabilioitzarra bi indar nagusien arteko lehiaren neurgailu bilakatu da. EH Bilduk ere hantxe egin du ekitaldi nagusia eta erraz gainditu du froga, ezker abertzaleak duen mobilizazio gaitasuna berriz ere agerian utziz. Laura Mintegiren erronka nagusiena da orain arte koalizio soberanistara hurbildu ez den jendea konbentzitzea. Horretarako saiatzen ari da “sistemako” alderdiengatik bereizten, krisiaren ondorioz politikariekin haserre dauden ezkerreko herritarrei mezuak igorriz: “Ez gatoz politikaren eremuan integratzera, eremua aldatzera baizik”, zioen astekari honetan berrikitan.

EH Bilduk ozen eta garbi azaldu du  burujabetzarako bidea. Arnaldo Otegiren ahotan entzun genuen BECen: “Autonomiaren zikloa amaitu da” zioen Logroño kartzelatik ezker abertzaleko kideak, eta Quebec, Eskozia edo Katalunia jartzen zituen adibidetzat, “independentzia zuzenean” aldarrikatuz. EH Bilduk ez du bide-orria gehiago zehaztu, ez da lurraldetasunaren lohietan sartu, baina gainerako indarrei erabakitzeko eskubidearen inguruko akordio zabalerako proposamena egin die.  Ikusteko dago hortik koskadarik egiten dion EAJri. Alderdi jeltzaleak 40.000 bozka eta 3,3 puntuko aldea atera zion Amaiurri Espainiako hauteskundeetan.

Lurralde bakoitzetik 25 eserleku aukeratzeak eragin itzela du azken emaitzan, horregatik da estrategikoa Araba popularrentzat, eta hein batean horregatik ari da EAJ Gipuzkoan Bilduk daraman politika erasotzen, koalizioak hortxe lor baitezake eserleku gehien. EH Bilduk Gipuzkoan aterako dituen emaitzak azterketa baten gisan irudikatu nahi dituzte jeltzaleek: “Gipuzkoarrek aukera paregabea dute, Bilduri seinale bat helarazteko aldatu dadin” (Joseba Egibar). Estrategia horrek badu arrisku bat, EH Bilduk azterketa gaindituz gero, EAJ Batzar Nagusietan egiten ari den oposizio bortitzak indarra galduko luke nolabait.

Nola osatu Gobernua?

Emaitzak direna direla, inork ez du gehiengo nagusirik lortuko, eta paktuak beharrezkoak izango ditu Eusko Jaurlaritzan agintzen jartzen denak. Ajuria Eneko ostalari berria izateko aukera gehien dituen Urkulluk, Gobernua osatuko al du beste alderdiren batekin? Edo bakarkako bideari ekingo dio? Ez da suizidio bat, Ibarretxek 2001ean eta 2005ean EA eta EBrekin koalizioan gobernatu zuen, baina hala ere gutxiengoan zen. Gero eta gehiago dira aukera horren alde egingo duela uste dutenak.

Hautagai jeltzalearekin Argiak egindako elkarrizketan, honek garbi zioen gobernagarritasuna lortzeko alderdi guztiei irekita daudela. EH Bilduren emaitzen baitan, EAJ jakitun da jendarteko sektore handi batek gaizki ikusiko lukeela abertzaleek Legebiltzarrean lortutako nagusitasuna ez profitatzea, bakegintzaren, euskararen erabileraren edota burujabetzaren arloetan aurrera egiteko.

Baina ekonomiaren arloari begira bestela dira gauzak. EAJ PPrekin akordioetara iritsi izan da lehenago ere, Kutxabank-en kasuan erakutsi duen moduan. Bestetik, komeni zaio Madrilen agintzen duen PPrekin nolabaiteko harremana izatea: “Norekin landu beharko dugu bakegintza eta bizkidetza?”, dio Urkulluk. Seguruenik hauteskunde gauean Sabin Etxean kalkulagailuarekin egingo den lehen ariketetako bat EAJ eta PPren arteko gehiketa izango da, 38 zenbakia gaindituko duen ala ez jakiteko


Newest
Identified the Basques in Osakidetza: a step on the way to guarantee arta in Basque?
Hospitalized patients will wear the “e” symbol on their wrist. The health workers know that these people have asked to be cared for. Osakidetza says it is another tool to facilitate communication in Basque. It’s one more step in a larger project. The main objectives of... [+]

"As a result of the HAPO approved by the City Council, Kabia is in an unstable situation"
Activities to commemorate the 19th anniversary of the occupied area of Kabia will be held from today to Sunday, from 24 to 26 April. This self-managed space, which is about to turn two decades old, has suffered several setbacks in its trajectory, and although it is threatened by... [+]

Anesthesia, among the new predictions of Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetas and Naxker Hatortxu Rock
24 new bands have been announced by the Hatortxu Rock solidarity festival. 63 teams have already been announced and in total there will be 100 teams in the five stages of the festival.

The Transparent Beings
When the song rained

Transparent Beings
When: April 20th.
In which: In the Plaza of the Castle of Pamplona.

-----------------------------------------------

The concert is only half an hour away in the Plaza del Castillo de Pamplona; but it is still half empty, because it is raining. Whether... [+]



Trump asks Putin to stop, and Russia says it’s almost ready for peace deal
After accusing Zelenski of “endangering” the peace deal that should end the war in Ukraine, Trump has reprimanded Putin on his social network Social Truth. Foreign Minister Sergei Lavrov said that Russia is ready to conclude a peace agreement. Kiev reports that the body of a... [+]

Citizens of the Uribe Coast claim the need for a public day center
It is the only region in Bizkaia that does not have a public day centre. The meeting will take place on April 27 at 12:00 in the Town Hall Square in Sopelana (Bizkaia).

2025-04-25 | Enbata

2025-04-25 | Aiaraldea

The daughter of the French prime minister also denounces that she was "brutally beaten" at the Betharram school
Helene Perlante, daughter of François Bayrou, testifies in the book Le silence de Bétharram (The Silence of Betharram), written by Alain Esquer. In the Catholic school that existed in the 1980s, students and for forty long years have been silently held back by the violence... [+]

The analysis
We're all on the chain
On January 29, something that we are not accustomed to in today’s selfish world happened at the gates of the Guardian factory in Laudio. The management showed its intention to shut down the oven there, and to counter this, the workers blocked the door by means of banners. But... [+]

The Spanish government withdraws its purchase of Israeli bullets
The President of the Spanish Government, Pedro Sánchez, has ordered the cancellation of the bullet purchase made by the Spanish Ministry of the Interior with the Israeli company IMI Systems. The decision eases the risk of rupture in the government coalition between the PSOE and... [+]

A bicycle march in Bilbao to denounce the increase in military budgets
The bicycle march will start from Bilbao and pass in front of the companies ITP Aero in Barakaldo and Sener in Getxo, because these two companies "are in charge of military production", according to the organizers. It will be a protest to denounce the increase in arms spending... [+]

A Busy Day of Pastors, in Ordizia
This year around 1,500 sheep have crossed the Gran Vía, divided into five herds. The official presentation of the new season of Idiazabal Cheese has been held at the City Hall. The cheese has been cut by Julen Baze and Peli Pérez de Anuzita from Restaurante Garena.

BY MADDI OIENART
“I started learning Basque by singing”
In 1997 he released his first album, Tierra Plata, with Mixel Arotze and Mixel Etxekoparr. He shares landscapes, silences and sounds that he has had in the background since he was very little. When he sings he feels that he is the transmitter of the previous voices and for this... [+]

Eguneraketa berriak daude