Espainiako Gobernuak pentsioak balioz handituko ote dituen ez esateko estrategiak, eztabaida publikoa sortu du. Balioz handituko balu –KPIaren %1etik %3,5era dagoen diferentzia onartuz– 5.000 milioi euro gehiago ordaindu beharko lituzke. El País egunkaria balioa handitzearen kontra azaldu zen “Pentsio politikoak” izenburuko editorialean. Pentsioak KPIaren arabera balioz handitzea “hutsegitea litzateke” egunkariaren arabera: “Kostu hori –5.000 milioi euro– ezin delako onartu (…), egungo aurrekontu-egoeran kaltegarria litzateke hori aplikatzea”.
Ez gaude ados errotatiba madrildarrarekin. Milaka milioi euro injektatzen dizkiete bankuei; eta beste aurrekontu-sail batzuei, nahitaezkoak ez diren arren –gastu militarrena esaterako–, murrizketarik apenas egin dieten. Indar armatuen kopurua murriztea (130.000), Armagintza Programa Berezietako kontratu handiak ezeztatzea, I+G militarra ezabatzea eta Espainiako indar armatuek kanpoan duten presentzia gutxiagotzea. Horra neurri batzuk, 7.000 eta 8.000 milioi euro arte aurreztu eta pentsioen ordainketa bide onean jarriko luketenak, bai eta zorpetzetik eta defizit publikotik ateratzen lagunduko liguketenak ere. Onargarriak al dira bankuei egindako diru-injekzioa eta gastu militar horiek?
Egoera berezian bageunde, bankuek eta militarrek eragiten dituzten gastuak murriztuz gero, seguru pentsiodunak prest leudekeela sakrifikatzeko. Baina hori egiten ez den bitartean, bidezkoa da pentsiodunek eurena dena aldarrikatzea: pentsioak balioz handitzea aurreikusitako %3,5ean.
What is the thought of the small trace of the complaints made on 28 April and that their only succession is the continuous chain of accidents and deaths of workers. In Azkoitia, once again in construction, a 62-year-old worker dies in a very common and therefore avoidable... [+]
When grandparents were young, retirement was represented as a time to enjoy life. Period of collection of the fruits of the work carried out during these years. What a satisfaction! It is a pity that young people today are never able to feel. You might think I'm a pessimist, but... [+]