The Uski's ::Tximinotan
Baga-biga
iraupena ::37´13´´
prezioa ::11€
Sasoi batean rock and rollak errebeldia adierazi nahi zuen. Zuen rock and rollak zer adierazi nahi du?
Errebeldia garaiek edo aroek behartzen duten zerbait da eta garai bakoitzean musika estilo batekin lotzen da. 1950eko hamarkada bukaeran rock and rollari egokitu zitzaion, 70ekoan punka izan zen. Rock and Rolla gorputzean eta ariman sentitzen den astindua da, alaia, dibertigarria, hori da guk bilatzen duguna.
Gaur egun galbidean badago ere, melodiak eta koroak zaintzeari garrantzia ematen diozue…
Melodia da musikan garrantzitsuena, hitzak gehigarria dira, ez dira beharrezkoak.
Orain talde gehiagok abesten dute bizkaieraz, baina zuek lehenetarikoak izan zineten. batuaren/gipuzkeraren diktaduraren kontra?
Gatibu gure aurretik zebilen bizkaieraz (Gernikeraz). Ez gaude ezerren kontra. Zalantzan izan ginen gazteleraz edo euskaraz, baina euskara aukeratzean, gure euskaran izan behar zen.
“Hondartzako soinuetatik itsasokoak lantzera” pasa zaretela diozue. Ez dago beldurrik itsaso zabalean sartzeko?
Itsasoan jaio eta bizi gara, gure ama da, ondo ezagutzen dugu, errespetatu egiten dugu, maite dugu. Surfaren inguruko gaietatik aldenduz goaz eta portua gehiago ageri da orain.
“Ilargijek antza gaurko topau deu bikotie”. Egunerokotasunean eta gauerokotasunean inspiratzen zarete hitz hain ganberroak idazteko? Autobiografikoak dira?
Asko bai, beste batzuk ez, kasu honetan oso. Egunero bizitzen diren istorio txikietatik, bai dibertigarriak direlako, edo maitasunezkoak, edo ganberrada hutsak direlako, beti atera daitezke gaiak.
Sakonean rock and roll taldeak ligatzeko egiten ziren. Zuen hitzetan neskak barra-barra ageri dira eta hainbat disko daramazue, baina ligatzen duzue?
Batzuek besteok baino gehiago. Egia da agertokira igotzeak, berez, lana aurrezten duela, baina ez da hori helburua, beti.
Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]