Erresuma Batua, 1865. The Locomotive Act, hau da, mekanikoki propultsatutako ibilgailuen erabilera arautzeko legea promulgatu zuten. Ez zen hura motordun ibilgailuei buruzko lehen araudia, baina 1861ekoa zaharkitua geratu zelakoan egin zuten berria. 1861eko zirkulazio legeak hamabi tonako eta orduko hamasei kilometroko muga ezarri zien ibilgailu mekanikoei. Hala ere, automobilgintza industria jaioberriaren mesedetan araudi laxoagoa prestatu beharrean, 1865eko legeak askoz neurri zorrotzagoak ezarri zituen.
Abiadura mugak izugarri murriztu zituzten: 3 km/h hiriguneetan eta 6 km/h herri arteko errepideetan. Dena den, abiadura muga horiek ez ezarrita ere, ibilgailuek ezin zuten askoz azkarrago ibili, legearen arau zorrotz eta ezagunena betez gero.
Autopropultsatutako ibilgailu bakoitzak, derrigorrez, hiru pertsonaz osatutako taldea behar zuen: bata, gidaria; bestea, sugina edo ikatz botatzailea, 1885ean gasolina bidezko lehen konbustio motorraz zebilen automobila asmatu baino lehen ibilgailuak lurrun motorraz baitzebiltzan; eta hirugarrena, bandera gorridun kidea. Hirugarren hori ezin dugu berez eskifaikidetzat jo, denbora gehiago ematen baitzuen oinez ibilgailuan baino. Ibilgailu mekanikoen aurretik, 55 metroko distantzian, ibili behar zuen, bandera gorria edo eskuargia astinduz, oinezkoek, zaldizkoek edota gurdi gidariek motordun makina arriskutsu horietako bat –batez ere gehienezko 6 km/h-ko ziztu bizian– hurbiltzen ari zela jakin zezaten. Horregatik, herritarrek “bandera gorriaren legea” esaten zioten.
Horrenbestez, zirkulazio lege zorrotzak asko moteldu zituen ibilgailu motordun berriak. Salgaien garraioari dagokionez, horrek mesede egin zion berez ere izugarri hazten ari zen ferrokarrilari. Oztopo handia izan zen, ordea, automobilgintzarentzat. Baldintza horietan ez zuen merezi motordun ibilgailu garestietan inbertsiorik egitea, eskaera izugarri murriztu zen eta, Industria Iraultzaren bihotzean, etorkizun oparoko jarduera moteldu egin zen, legea 1896an bertan behera utzi artean.
Gaur egun, Locomotive Act hura indarrean jarri eta ia mende eta erdira, OAI bideak –okupazio altuko ibilgailuentzako lerroak– ugaltzen ari dira nonahi. Legeek gutxieneko pertsona kopurua ezartzen dute bide horiek erabiltzeko. Eta, orain bai, mesedegarriak dira, ez automobil industriarentzat, baina bai ingurumenarentzat.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]