Amerikako Estatu Batuetako eleberri lesbiarretan amaiera tragikoek izan duten pisuaz akordatu naiz Patricia Highsmithen Carol nobela zinemaratuko dutela jakitean, hain zuzen, 2013ko otsailerako aurreikusi baitute filmaketa, John Crowley zuzendari eta Cate Blanchett eta Mia Wasikowska protagonista dituela. 1952an idatzitako Carol lanak New Yorken elkar ezagutu duten bi emakumeren istorioa kontatzen du eta lesbianen gaia jorratzen aurrenetakoa izan zela esan ohi da, aurrekariak badiren arren. Estatu Batuetan harreman homosexualak legez zigortuak zeuden garaian, ahoz ahoko publizitate hutsarekin erreferentzia bilakatu zen eleberria potxor zaleen artean. Lehen edizio hark The price of salt zuen izena eta Claire Morgan ezizenpean aurkeztu behar izan zuen bere argitaletxeak lana baztertu ostean. Ukaezina da obrak garaiko gay eta lesbianengan izan zuen eragina. Liburua irten eta urtebetera, gutuna gutunaren atzetik jasotzen hasi zen egilea. Eskerrak ematen zizkioten gizon-emakume askok amaiera tragikorik ez zuen istorioagatik. Patriciak berak honela idatzi zuen: “Liburu honen aurretik, Estatu Batuetako eleberrietan emakume eta gizon homosexualek desbideratzeagatik ordaintzen amaitzen zuten, zainak mozten, igerileku batean beren burua itotzen, joera sexuala baztertzen edo depresio jasanezinean amiltzen”. Hain zuzen, 50 eta 60ko hamarkadetan pulp fiction lesbianen atalean soilik aurki zitezkeen gisako liburuak eta hauek tragikoki amaitzen ziren.
Ordutik iragan dira urteak eta eleberri lesbiarra amaiera tragiko hutsetik aldendu da mendebaldeko eleberrigintzan, umorearen eta ironiaren bideak urratuz, eta amaiera on deiturikoei azpimarra eginez. Espainiako Estatuan joera nabarmena da, Lola Van Guardiaren luma gidari. Ez nuke nahi dogma berri bilakatzea amaiera zoriontsuen joera hau; istorio bakoitzak behar du bere barrenek koherenteki eskatzen dioten amaiera. Baina zinemara salto egiteaz ari garenez, eta obraren aldaketa baldintza izanda ere genero batetik besterako jauzian, espero dut Highsmithek idatzitako amaiera mantentzea. Batetik, tragediatik at den bidean aitzindari izatea zor diogulako. Egilea pozik zen liburuak milaka lagun bakarti eta ikaraturi eman zion heldulekuaz. Bestetik, Patriciak Hollywoodeko zinemak berarekin ekar ditzakeen arriskuak pairatu zituelako, jadanik, Strangers on a Train bere lehen eleberria Alfred Hitchockek zinemaratu zuenean. Zuzendariak bertsio ingelesa eta Hollywooderakoa egin zituen, eta ez batean ez bestean, ez zuen islatu ez liburuaren espiritua, ez amaiera. Eleberrian, tren bidaia batean, Guy Haines arkitektoa Charles Anthony Bruno ezezagun desorekatuaren ideia xelebre bezain brillantearen lekuko da: bi ezezagunek adosten badute bakoitzak bestearen etsaia erailtzea, koartada paregabea lortuko dute. Ez dago on eta txarrik, edozein irits daiteke hurkoa erailtzera, zioen liburuaren barne hotsak. Hitchockek Hollywoodeko amaiera eredugarrien zentsura kodigoari jarraitu zion, ordea, eta Guy protagonistak ez du inor hiltzen filmean, protagonista-heroia hiltzaile izatea ezinezko zenez. Zinerako transposizioak ez du zertan fidela izan, baina amaiera zoriontsu hark istorioa antzaldatu zuen eta egilearen mundua desagerrarazi beste izenburu bat merezi izateraino, nahiz Highsmith nahikoa interes gabe azalduko zen, orokorrean, zinemarekiko. Espero dut John Crowley zuzendari duen produkzio estatubatuarrak Caroli berea duen amaiera ematea, historian duen garrantzia ulertu eta azpimarratzearren.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]