Frato, Francesco Tonucci pentsalari eta pedagogo italiarraren alter egoa, 1968an jaio zen. Orduan argitaratu zuen irakaskuntza sistemari buruzko bere lehendabiziko bineta satirikoa. Errealitateari ume baten begietatik egiten dio so marrazkilariak, haiei ematen die ahotsa eta haien izenean salatzen ditu guk, helduok, egiten ditugun hankasartzeak. Esku artean dugun liburua, Fratok 40 urtean egindako binetak biltzen dituena (jatorrizkoak Con gli occhi del bambino izenburupean publikatu zituen), gurasoei eta irakasle-hezitzaileei zuzendurik dago bereziki. Bietako bat ere ez naiz ni, baina onartzen dut pedagogo italiarrak bere bineten bidez ematen dituen kolpeetako batzuk bete-betean harrapatu nautela, lehengusina txikienei edo lagunen seme-alabei emandako lezio sasi pedagogikoak gogoan.
Marrazkiak hainbat ataletan sailkaturik daude. Umearen jaiotza, haren lehenengo egunak, eskola, sexua, jolasak, familia ereduak, irakasle eta gurasoen rola... eta beste eskala batean koka ditzakegun Ume hiritarra eta Bake pentsamenduak atalak, hiriek umeak nola irensten dituzten erakusten duena batetik, eta bakeaz –eta gudaz– hausnartzen duena bestetik.
“Zure arrakastarik handiena izan da satira areriotzat duen mundu konplexu horretan sartzea: eskolan, alegia”, idatzi dio Tonuccik Fratori liburuaren hitzaurrean. “Armada, erlijioa edo eskola bezalako instituzio handi orok ez du gustuko satiraren presentzia garratz eta sarri mingarria. Zuk, ordea, mundu horretan sartzea lortu duzu, ahotsik eta erabaki ahalmenik izan ohi ez duten umeak defendatzeko, eta hezkuntzaren hankasartzeak salatzeko, ez soilik irakasle tradizionalen erroreak, baita aurrerakoienenak ere (...) Irakasleek zure komiki-tirak erabili dituzte klaseetan. Zatiketak eta emozioak eragin dituzte. Batzuk hasarretu egin dira; beste batzukhunkitu egin dira; gehienek, aldiz, hausnartu egin dute, eta euren buruak marrazkietan islaturik ikusi dituzte”.
Fratoren zuri-beltzezko marrazkiak haur batek egiteko modukoak dira (zentzurik onenean). Mezuak du indarra, umeen zein helduen keinu eta begiratu batzuk benetan adierazkorrak diren arren. Trazu azkar batzuekin (irudiak amaitu gabe daudela dirudi), egilea gai da unibertso oso bat kondentsatzeko.
The victims created by the IAP are not only functionalized teachers thanks to the stabilization process brought about by the IAP Law, but much more. Some have been given some media visibility as a result of Steilas's appeal, but most of them are invisible. All the victims of the... [+]
In recent weeks we have been reading "proposals" for the recovery of the railway line Castec-Soria and the maintenance of the Tudela train station in its current location, or for the construction of a new high-speed station outside the urban area with the excuse of the supposed... [+]
Year of War, year of lie!
That is what the phrase says, and that is what reality confirms.
Given the situation of war in the world and in Europe, its constant upturn and the possible consequences that this has had and will have in Euskal Herria, last December several citizens... [+]
The restoration of the natural characteristics of the beach of Waukee began three decades ago and continues without interruption in the staged restoration to counterclockwork.
Samuel (Bizkaia) is an exceptional space, very significant from the natural and social point of view... [+]
After so many years of struggle for it, 34 years, precisely, we are very pleased with the decision taken a few days ago, on 28 December, Innocent Day, in Pamplona, at the assembly organized by the International Federation of Basque Ball. Well, from now on we will have the... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]