Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Gurbea eta udalatxa

(www.biodiversidadvirtual.org).
(www.biodiversidadvirtual.org).

Arabar Errioxan da Eskuernaga. Bertakoek hala deitzen dute, Euskaltzaindikoek bere artean lehen Uriona eta orain Villabuena. Eskuernagan baden dena ardoa da, eta paisaia mahasti. Lehen besterik ere izango zen, fruitu arbolak, baratze, labore-soro, baso-koskor... Paisaia kulturala murriztua dute egun eta ardoak dakarren aberastasuna ikusita, zaila da joera hori iraultzea.

Mahasti artean badira oraindik lehengo haien arrastoak: errekastoen aldamenetako baratzeak eta mahasti arteko zuhaitz eta arbola bakanak, batik bat.

Ia ahaztua nuen bat topatu dut tartean: gurbea, Sorbus domestica. Otsalizarraren, Sorbus aucuparia, hostazuriaren, Sorbus aria eta maspila edo basagurbearen, Sorbus torminalis, senidea da gurbea. Erkameztiek eta artadiek bere dituzten lurretan hazten da ongi, baita mahastietako ipularretan eta haien arteko pendiz eta ezpondetan ere. Itxuraz, erromatarrek ekarritako fruitu arbola da gurbea. Eguzkizalea eta berozalea izateaz gain lurra karetsua eta ura tamainan duten tokiak ditu maite. Urak Mediterraneoari ematen dizkion Euskal Herrian etxean bezala aurkitzen da. Geurean ale bakan batzuk besterik ez ditugu, erlikia bat! Fruitua, gurbe-alea, udalatxa edo udarelatxa, ia inork ez du ezagutzen eta ez da ez bildu ez erabiltzen... Fruitugintzarako hedatu zenez orain galtzeko arrisku bizian dago. Gutxi dira baina bake-bakean, luze biziko al dira. Luzeen bizi dena eta gerri zabalena duen gurbea non den dema handia dago. n


You are interested in the channel: Gurbitza
2012-11-28 | Jakoba Errekondo
Here's the fire!

The Madonna dismisses the wealth (Arbutus unedo). It needs fresh and deep land to grow abundantly. He himself monitors the land that feeds it and sees it back with a large fertilizer of leaves and flowers, and in return he takes it and gives it. Also to us who walk underneath,... [+]


2012-10-04 | Jakoba Errekondo
Gurbe ardatzeko dolarea

Gurbea, Sorbus domestica, landatu beharra daukat. Ea behingoz gustu goreneko sagardo naturala egiteko gai naizen... Lagun ardogile bati ere barrika batean lardaskatzen uzteko eskatuko diot. Helburua: sagardoa eta ardoa paregabetasunera eraman, gurbearekin. Horixe paregabea,... [+]


Eguneraketa berriak daude