Zalantza uxatua da. Urriaren 21ean izango da hitzordua, aparteko ezaugarriak dituena. Aro politiko berrian Euskadi mailako lehenengo hauteskundeak izango dira. Gainera, gauzak argituz doaz azkeneko denboran, nahitaez, batzuen elastikoak mugak ezagutu dituela. Egia da apartheid aurretik sentsibilitate politiko guztiek zeukatela hauteskundeetan parte hartzeko aukera; baina egoera guztiz berria da, aroan arokoa, ezkerreko subiranistak bilduta aurkeztea esparru horretako hitzordura, iazko maiatzean hasitako hitzorduen sekuentziari bide estrategikoan beharrezko segida emateko. Funtsezkoa zait gogoratzea Euskal Herria Zutik ebazpenarekin gauzatu zela ezinbesteko inflexioa. Politika ulertu eta egiteko bestelako moduaz jabetzeaz gain, aldaketak eragiteko hiru esparru zehaztu ziren han, instituzionala, mobilizazioena eta ideologikoa; hiru, eta hirurak, uztarrian. Ezin ahaztuzkoa da hori, oraingoan urriko hitzorduaz aritu arren.
Euskal Herrian aldaketak behar ditugu, asko eta askotarikoak, marko politikoan eta sozio-ekonomikoan, bietan aldi berean, nahiz eta bide-orrian tarteko helmuga diferenteak izan espazioan eta denboran. Baina hau da, nire ustez, aro berria bultzatzean ikasitako ikasgai handia, aldaketek trantsizioa behar dute, eta trantsizioak aldeko baldintzak. Hortaz, aldeko baldintza berriak sortu eta lehendik zirenak sendotu behar ditu EH Bilduk, pedagogiaz eta sinesgarritasunaz, ikuspegi politiko-teknikoan beraz, eta sortze-sendotze horretan urriko hitzordua funtsezkoa da. Markoak aldatzeko baldintzak berez ditugula pentsatzeak, are gehiago, historikoak direla usteak, esparru ideologikoaren beharra areagotu egiten du, falazietan jausiko ez bagara, behintzat.
Kontua ez da urriko horretan zikloz aldatzea, norabideaz aldatzea baizik. Honetara dator baldintzena, hitzordu horrek Euskal Herri osoan urtetako eremu sozio-politikoa markatuko duelako, eta ez naiz ikuspegi instituzional hutsetik begiratzen ari. Norabide berritik fronteen eskema zaharkitu interesatua gainditu beharra dago, gizartearen sektore zabaletan aldeko baldintza berriak sortze aldera. Eskema horren aurrean, konfrontazioan, ereduen eskema jarri behar da, marko politikoan eta sozio-ekonomikoan eragin nahi ditugun aldaketen eremua aulkitik ez ezik kaletik eta burutik defendatuz. Burujabetza gehiengo baten behar gisa aurkeztu behar dugu, boterearen gertutasuna lehenetsiz.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
There are those who, being a brilliant brain, with definitions of "little detail," are experts in transforming and transforming the same thing, in other words. It was yours and it has been a project in eternum that has been repeated for decades. This was one of the main reasons to... [+]