1. Def. Formak, tamainak eta kokalekuek bat egiten ez dutenean. 2. Gerr. Gerrak asimetrikoak dira. Jakina da politikaren jarraipena dela gerra, beste bitartekari batzuk erabiliz. Inoiz izan den gerrarik laburrena Britainia Handia eta Zanzibarren artean eman zen, 38 minutukoa. 3. Etn. Amaginarreba terminoan arreba agertzeak asimetria bat sortzen du, eta hori argitu beharrak hainbat buruhauste eman die ikertzaileei. 4. Hizk. Asimetrian bizi gara, gizarte elebidun asimetriko bat, eta asimetria hori bai geografikoa eta baita funtzionala izango da ere, beraz politikoa. 5. Har. Harremanak asimetrikoak dira. Batek esan zion besteari: badakit gure adiskidetasuna asimetrikoa dela, eta ez dugula zereginik nik zuri zuk niri baino gehiago behar zaitudalako. 6. Mus. Neneh Cherryren tunika beltza eta lepoko asimetrikoak haizearekin mugitzen ziren Trinitate Plazako kontzertuan joan den uztailean.
Honaino, datorren uztaila bitartean idatziko dudan glosarioa, hurrenez hurren, honelako hitzekin osatuko da, aldaketa asimetrikoak tarteko: dramaturgia, epikoa, fade out, mamua, natura, eta abar, hamaika hitz osatu artean
FERMIN MUGURUZA 40. ANNIVERSARY
When: 21 December.
Where: Bilbao in the Arena.
-------------------------------------------
Every year Bilbao will be on the 21st of December. The cider and talo, protagonists of the day, is the day of the fair of St. Thomas. This year,... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).