Tximistak jotzen bagaitu egin behar denaz teoria bat baino gehiago dago. Ez dakit Euskal Herrian zein den tximista gehien dagoen bolada, baina uda honetan maiz samar irakurri ditut zauritu larriak eragin dituzten tximisten inguruko berriak.
Ekaitzek sortutako lainoek karga positiboa izaten dute goialdean eta negatiboa beheko aldean. Lurreko karga positiboek goranzko joera dute lainoetako karga negatiboek erakarrita, eta horiek, noski, beheranzko bidea egiten dute. Karga elektriko negatiboek lurreko bidea hartzean, airea isolatzailea denez, lurrera ailegatzeko ahalik eta erresistentziarik txikiena duen edozer topatzea, zuhaitz bat adibidez, tximista sortzeko bideetako bat da. Tximistak jotzen duen puntuan 30.000º C-ko tenperatura lor daiteke. Ekaitzaren erdian, hondartza batean zutik eta bustita dagoen pertsona batek arrisku handia du tximistak bere gorputza zeharkatzeko. Pertsona horrek korronteak gorputza zeharkatzeko hartzen duen bidearen araberako kalteak jasan ditzake; bihotza zeharkatuz gero, hura gera daiteke. Nerbioak zeharkatuz gero, koma gerta daiteke. Batzuetan oso garbi ikusi izan da nondik sartu den gorputzean tximista, gerritik gora normalean, eta nondik atera den, oinen inguruan maiz.
Tximistak dauden ekaitz baten erdian egokituz gero, badaude jarraitu beharreko aholku batzuk. Egoeraren araberakoak izan arren, egiteko orokor batzuk aipatuko ditugu.
Zuhaitzetatik urrun egon behar da; automobilean egonez gero bertan geratu zati metalikoak ukitu gabe; eremu zabalean egokituz gero txarrena zutik egotea eta korrika egiten hastea da, onena plastiko baten gainean edo isolatzaile baten gainean etzanda jartzea da, hankak elkartuta eta tolestuta daudelarik; lagun multzo bat izanez gero, onena bata bestearengandik hiru metroko distantziara, gutxienez, sakabanatzea da.
“Even with all the shortcomings, the unions have done more for humanity than any other human organization that has ever existed. They have contributed more to dignity, honesty, education, collective well-being and human development than any other association of people.” ... [+]
Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]
Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]
Böblingen, Holy Roman Empire, 12 May 1525. Georg Truchsess von Waldburg overthrew the Württemberg insurgent peasants. Three days later, on 15 May, Philip of Hesse and the Duke of Saxony joined forces to crush the Thuringian rebels in Frankenhausen, killing some 5,000 peasants... [+]
Aramu + AimarZ
When: April 26.
In which: The Zumarraga Open Field.
---------------------------------------------------------
The website of the City Council says: "The tourist brand Viva Viva and the festival of the same name are designed to show the world the soul of... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]