Josu Uribetxebarria bere etxean egon liteke irakurleak lerro hauek irakurri orduko, Jose Luis Castro epaileak seguruenik aste honetan erabakiko baitu preso arrasatearrarekin zer egin. Eta denak adierazten du logikoena eta legezkoena aske uztea litzatekeela, horretarako baldintza guztiak betetzen direlako: bere osasun egoera larria eta sendaezina batetik, eta legezko lurreratze pista ere prestatua dagoela bestetik –PPren Gobernuak hirugarren gradua emana dio eta Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du helegiterik jarri horren aurka–. Horiez gain, gisako kasuetan Castro epaileak, preso gaixoen aldeko joera hartu ohi du.
Baina preso uzteko aukerarik badagoela ezin uka, bestela nekez uler daiteke Auzitegi Nazionaleko mediku txostena bera, Uribetxebarria kartzelan jarraitzeko egoeran dagoela adierazten duena. Donostiako Ospitaleko eta Zaballako kartzelako txostenak ere, dena den, mahai gainean ditu epaileak eta hauen arabera, presoaren egoera kalean egoteko modukoa da.
EUSKAL HERRIAN, alabaina, halako auzi bat nekez geratzen da bakarrik eremu humanitarioan. Azken 30 urteetako espetxe munduaren irakurketa politikoa eginda, argi da ezker abertzaleak espetxeetako frontea baliatu duela bere borroka eta barne kohesioa elikatzeko, bai bere barne eskemak eta logikak hala eskatzen zutelako, eta baita Gobernu espainiarren errepresio politikek behin eta berriz erantzuteko aukera ematen zutelako ere.
Espainiak erabilera politiko ankerra egin du espetxe politikaz eta berau pertsonaren aurkako oinarrizko eskubideak zanpatzeko erabili du etengabe, presoa bakarrik ez, bere senitartekoak ere zigortuz, batez ere sakabanaketa politikarekin. Mikel Egibar presoaren senitartekoek abuztuaren 7an izandako istripu larria da horren erakusle. Honek argi erakusten du oraingo Euskal Herrian Estatuak bakarrik urratzen dituela giza eskubideak; argi erakusten duen moduan ETAren biolentzia salatu duten denek ez dutela jarrera bera biolentzia mota guztiekin eta bere ondorioekin.
Bai, astea joan eta astea etorri, senitartekoak Cadizera joanaraztea eta horren ondorioz istripuak, zaurituak eta hildakoak direnean, hori iraganeko espetxe politikaren ondorio da. Eta, argi eta ozen esan behar da, zilegia, humanitarioa eta bake prozesuaren aldekoa da egungo espetxe politika kalean, instituzioetan eta edonon salatzea. Egin beza bakoitzak bere erara, baina egin bedi. Egiazko enpatia duenak ezin die bere biktimen sufrimenduari bakarrik begiratu.
Asko dira Espainiako gobernuen zigor eta mendeku politikak, presoen munduan banaketa bilatuz, ETAn eta ezker abertzalean ere banaketa bilatu ohi dutena. Eta ezker abertzaleak urteetan zirrikitu gutxi utzi du esparru horretan, irtenbide pertsonalak traizioarekin parekatuz eta askotan hauek garatu dituzten presoen isolamendu soziala ere bultzatuz. Presoek gerra logika batean zuten funtzioaren erakusle zen jarrera hori, eta Estatuak ere ondo baino hobeto bereganatu duen gerra logika horretan, bakea eraikitzeko garaian presoena da ezker abertzalearen kate-begi ahulena.
Baina agerikoa da beste garai batzuetan bizi garela, jadanik ez dago ekintza-errepresio eskemarik elikatu beharrik, hauek gainditu beharra baizik, eta PPk ezik gainerako alderdi guztiek sinatu zuten Aieteko Adierazpenak eskaintzen du horretarako biderik. Eta PP ez dagoelako aukerarik eskaintzen ez badu, EAEko hauteskundeen ondoren eratu beharko litzatekeen bake prozesua bultzatzeko foroak agendaren lehen lerroan izan beharko du presoen gaia. Patxi Lopezen bakea eta elkarbizitzarako ordezkari Jesus Lozak berriki gogorarazi duen legez, gaia geldi dago eta irailerako azeleratu beharko litzateke.
KURTSO HASIERA indartsua dator: oporren ondorengo ohiko aldapez gain, ikusgai da Uribetxebarria auzia nola itxiko den. Krisiari dagokionez, putzuan hondoratuz jarraitzen dugu eta gero eta ahots gehiagok dio udazkenean Espainiaren erreskate orokorra saihestezina dela. Euskal gizartearen zati batek berriz ere greba orokorrarekin erantzungo dio egoera horri irailaren 26an. Eta guztia EAEko hauteskunde kanpaina gogor eta lehiatuaren magalean gertatuko da, Eusko Legebiltzarrera EAEri dagokion egiazko ordezkaritza eramango duena eta, lau hanketako Legebiltzarrarekin, aro politiko berrian harri garrantzitsua jarriko duena.
At the end of June we finished the first parts of the book Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Adaptation of the arms industry in the Basque Country so as not to create more wars) La guerra is coming! It explores and investigates... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]