Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Palestina

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sinbologia hutsean erortzen ez bada, ideia oso polita izan daiteke.  Iparraldean habia duen Frontball Development erakundea pilota jokoa munduko hainbat bazterretara zabaldu nahian dabil; baztertutako bazterretara hain zuzen ere.

Pilotan jokatzeko hiru gauza behar omen dira: pilota, horma eta gogoa. Palestinan izan berri dira. Pilotak hemendik eraman zituzten; han, di-da batean, kiroldegi moduko batean horma pare bat eraiki, eta gogoa gainezka aurkitu zuten Hebron hegoaldean dagoen Al Fawwar errefuxiatu eremuan. Pilota eskola bat sortu zuten, nola edo hala, bertako gazte eta ez hain gazteekin; eta pilotakada bakoitzarekin urrats bat egin zuten hain kultura ezberdinen arteko bidea laburtzeko. Festa borobiltzeko, hemendik hara joandako pilotariekin torneotxo bat antolatu zuten; eta hauek eta haiek denak gustura.

2008an jaio zen Frontball Development erakundea, eta harrezkero, helburu sozialak eta pilotak duintasunaren poltsatxoan hartuta, gurea, eta  itxuraz beste hainbaten kirola den pilota jokoa auzo gogorrenetara zabaltzen saiatu dira: Mexikon San Juan de Ixtayopan-en izan dira; Tepito-ko errealitate krudela ezagutu dute; eta New Yorkeko Brooklyneko kale kantoietan ere izan dira aterperik ez dutenei, gutxienez, pilota hotsak berez duen aterpea eskaintzen. Argentinan, auskalo non; Italian, Paranan; Bartzelonako Noubarrisen, eta abarrean. Hurrengoan, Brasilen izango omen dira. Geroxeago, baina gehiegi luzatu gabe, Jordanian eta Libanon. Etsi gabe, hormak eraiki, eskolak antolatu, txapelketa txikiak egin, irakatsi eta ikasiren artean zein tarte txikia dagoen ohartu.

Palestinan, Hebronen, Eremuko Herri Batzordearen begiradapean, pilotan jokatu ahal izateko materialaz gain, zaintzaile pare bat utzi dituzte, hango trebeenak Iparraldera etorriko diren agindua, eta Jerusalem-era eta Betleem-era joateko asmo sendoa.

Sinbologia hutsetik haratago doan egitasmoa dirudi pilota munduko auzo txiroetara zabaltzearena. Errealitatearen ari hauskorrari tiraka, iruditzen zait sarri gure kontzientzia lasaitzeko besterik balio ez duten usoak askatzen ditugula, selekzioaren partidak antolatzen, gutxienekotik gutxi duten greba egunak aldarrikatzen. Eta geure buruak iruzurtzen saiatzeak bide laburra du. Laburregia, seguruenik, hain urrun iristeko.

Arazoa da honezkero Al Fawwar-eko neska-mutilek eraman berri dizkieten pilotak apurtuko zituztela joko berriari gustua hartuta. Ea berriak bidaltzeko eskatzen digutenean gai garen beraien ametsak eta gure aginduak betetzeko. Ondo legoke. n


Newest
2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Eguneraketa berriak daude