Eskatzen da. Eta eman edo ez, bere ondorioa du. Apaltasuna eskatzen du barkamena eskatzeak, baita zintzotasuna ere. Eta egiatik egina izatea. Barkamena eskatzea askatasun ariketa da. Berekoikeriatik oso urrun dagoena. Barkamena eskatzeak ez baitakar, bestearen barkamena. Baldintza hauek guztiak barkamenaren baitan aurkitzen dira. Eta barkamena eskatzen duenak ausardia erakusten du. Eta barkamena eskatzen da, aurretik –gizakia morala izanda– ekintza bat egon delako. Eta ekintza guztiek justifikazio bat daukate, behintzat ekintza horren egileentzat. Eta noski, ekintzak, ondorioak. Ondorioetatik etor daiteke etikak eskatzen duen gogoeta. Eta hemen beste elementu bat sartzen da. Barkamena eskatzen da, ni batetik, subjektu bezala. Eta bestea hor dago. Kaltetua izan dena. Eta azkenean, gu bat ere. Jose Luis Alvarez Santacristinak gogoeta sakon bat egin du, bestea kontuan hartuta. Gogoeta izan den heinean, ez dago eztabaidarik, eztabaidak gogoeta eskatzen baitu, eta ez zarata. Gizarte bezala frakasatzen ari garen heinean, barkamena eskatu behar genuke.
Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.