Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Haritzetik platanora

Garai batean haritzak (Quercus robur) zabal eta naro izango ziren toki batean, urats iturrien sufre usain eta zapore gozoen atzetik ibilia naiz. Aretxabaletan. Neguko egun argian urats-urak ahosabaia lehortutako gozamenean nabilela, danba!, platano torturatua hortzen aurrean. Udazkenean, agian udan, batek daki, goizegi inausitako platanoa (Platanus x hispanica) negu aurretik adar berritua, hotza etorri denean adar denak erreta. Erreserbarik gabe kale gorrian, inausketa zauriak bizirik...

Torturaren aurkako protokolo, biktima eta antzekoekin ahoa neurri ari garenean haritza edo platano izan alde ederra dago, zenbait tokitan behinik behin!


You are interested in the channel: Platanoa
Eguneraketa berriak daude