Nola jaio zen KKLRD proiektua?
Estricalla eta Humilitate taldeok kontzertu askotan bat egin genuen eta elkarrekin zerbait egitea pentsatu genuen. Gerora Zinc eta Mostros gonbidatu genituen. Baina zerbait falta genuen eta justu Josevisky agertu zen, bere komikiekin.
KKLRDren komikiak suntsitutako mundua erakusten du, jendea besterik ez da bertan bizi.
Amets batetik iratzartzean guztia suntsituta eta hutsik aurkitu dugu, bizitzarik gabe. Finantza krisia deritzona beste gerra mota bat da. Gerra ideologikoa, ideia, balore eta askatasun ametsak suntsitu nahi dituena, kapitalismo eta harreman berriak sortzeko.
Oraindik ere punka eta hardcorea dira errebeldiarekin lotuago dauden estiloak?
Jakina, merkatu legeak aginduta, bonbillak bezala saltzen dituzte diskoak eta taldeak, eta Euskadi Gaztea ere hor dagoen arren, punkak eta hardcoreak errebeldiaren eta disidentziaren espresabide izaten jarraitzen dute. Baina ez dira diziplina bakarrak.
Nori zuzenduta dago lan hau?
Nori zuzenduta dagoen ez dugu inoiz aurrez pentsatzen. Gehiago ardura digu zertarako den. Musika kontsumorako objetu bihurtu da, erabili eta botatzekoa. Ez ditugu entzuleak nahi, nahi duguna da jendeak entzutea, pentsatzea eta zerbait egitea; eta baita ondo pasa dezala, musikak eta erritmoak ere askatzen gaituztelako.
Zure eskutatik pasatzen diren lan guztien itxura asko zaintzen duzu.
Egiten duzun horretan sinistu behar duzu, hori da garrantzitsuena. Eta detaileak zaindu behar dira. Gaur egun zoriontasuna kopuruarekin parekatzen da, kopuru eta tamaina handiarekin, jendeak duen hutsunea bete nahian. Baina batzuetan zoriontasuna eta askatasuna gauza txikietan dago.
Nola batu zaizue Bonberenea proiektura?
Aspaldiko laguntasun eta elkarlan harremana daukagu eta lan egiteko modua gustatzen zaigu.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]