Basagoitik PSEri emaniko babesaren amaieraren berri eman orduko, hauteskunde aurreratuen inguruko ezbaia berpiztu da. Hurrengo autonomia hauteskundeetan lehian izan ahal diren jokalari guztiak, itxuraz behintzat, pozik utzi zituen. Azkenean, alderdi abertzaleek behin eta berriro kritikaturiko gobernua hautsi da, baina, benetan, nork nahi du hauteskundeen aurrerapena? Batetik, EAJ eta polo subiranistaren izenean aurkez daitekeen koalizioa hautagai gabe harrapatu zituen hausturak, Sorturen inguruko epai eza ahantzi gabe. Bestetik, konfiantza mozioa eskatzea zilegi bezain alferrikakoa da, lehendakariak berak proposatu beharko bailuke Legebiltzarrean, eta bere buruari harriak borondatez botako ez dizkionaren dudarik ez du ia inork izango. Azkenean zalaparta asko, baina sorpresarik ezean, PPk babestutako PSEren gobernuaren iraunkortasunaz mesfidati azaldu ginenak, hauteskundeak zertxobait aurreratuz ere, ia legegintzaldi osoa beteko dutela onartzea besterik ez zaigu geratzen.
Eta berriro kanpainan murgilduak gara, hauteskunde aurreko inkestak martxan dira. Nerbioak ere bai, hori diote behintzat, alderdi eta medioen berriketa-lekuetan. Ingurumari honetan, berria ez den abertzaleen arteko akordio baten beharra mahaigaineratu da. Zenbaitek balizko bateratze hau hauteskunde lehiatik kanpo kokatu nahi dute eta autodeterminazio eskubidearen errekonozimenduaren baitako elkarlanaren beharra azpimarratu dute. Erabakitze eskubidearen inguruko ekimen komun bat ez dut ezinezko ikusten, bestelakoa litzateke ze helburuekin eta ze bitartekorekin eta hortik haratago naziogintza hain ezberdin praktikatzen duten abertzaletasunaren bi arimen arteko elkarlan sendoagorik posible litzatekeen. Bateratze honen aldekoek abertzale oro anai-arreba direla adierazi dute eta gai honetan behintzat bidaia batera egitearen beharra azaldu dute. Nik neure dudak ditut aldarrikapen batetik haratago, une hauetan beste elkarlanik izan daitekeen. Hauteskundeak gerturatzea oztopotzat jotzen dut akuilutzat baino, eta ez dut 2009ko gobernuaren ondoren bi arimen senidetzea ekarriko zuenaren ideia partekatzen. Partida, epe motzean behintzat, batzuek familia barruan kokatzen dituzten bi arimen artean ikusten dut. Hori bai, lehian bigarren geratzen denak, abertzaleak, anai-arrebak, garaile atera direla esango du seguruenik, abertzaleak gehiengoak diren herrietako egunerokotasunean jokaerak bestelakoak izan arren.
The harsh verdict against Proces came out in October 2019 and that set Barcelona on fire. In this context, in the Spanish State, the following sentence was read in the right-wing press: “For the good of Spain, Barcelona should be bombed every 50 years.” It was the phrase of... [+]
The year 2025 will lead to a general policy of establishing shorter working weeks, bringing low costs for new hires for companies and an effective direction of change in labour relations.
With the aim of complying with the Spanish government agreement, the reform to shorten the... [+]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.