Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Rapa amu euskarara biltzeko

  • Hizkuntza normalizatzea zerbait bada, hizkuntza horretan gainontzekoetan egiten den guztia naturaltasunez eta normaltasunez egitea da. Musika ere bai, eta nola ez, rapa.

Ezkerrretik bigarrena Endika Lahaine, laugarrena Ruben Mateo Rufoh eta bosgarrena Eneko Axpe Maisha.
Ezkerrretik bigarrena Endika Lahaine, laugarrena Ruben Mateo Rufoh eta bosgarrena Eneko Axpe Maisha.

Duela hamabi urte, Selektah Kolektiboa, lehen rap talde euskalduna sortu zenetik asko kostatu da euskaldun talde multzoa osatzea. Alabaina, bere bidea egin du rapak eta Info 7 irratiak, duela gutxi, hedatzen ari den uzta bildu eta zakuan jasotzea erabaki du Rap Herria diskoan. 16 musika taldek hartu dute parte.

Bilduma horretan parte hartu duten hiru talderekin (Goienetxe anaiak, 121 krew eta MAK) aritu gara berriketan, rapa eta euskara nola ezkontzen dituzten jakiteko.

Goienetxe anaiak: “Euskal rapak izan dezakeen arazorik handiena euskal hiztun falta da”

Ekaitz Astiz Goienetxe anaiak (Iruñerria) taldeko kidea da. Bertso mundutik dator, nahiz eta ez dituen sekula biak uztartu. Rapak bertsolaritzak ematen ez dion askatasuna eskaintzen dio, azken hau “instituzionalizatuago” dagoelako. Rapean aldiz, “zu zara epailea eta muga”.

Rapa gustuko zuela antzemanda, halako batean zer egiteko gai zen probatzea erabaki zuen. Euskaraz: “Ez nuen pentsatu ere egin, nire hizkuntza euskara baita”.

Hizkuntza eta aurrekaririk eza ez ziren arazo edo zailtasun izan: “Erreferente bakarra Selektah Kolektiboa zen. Horrek errespetua ematen du, baina baita zure bidea egiteko erraztasuna ere, inor kopiatu gabe”. Egitea baino hastea dela zaila gogorarazi du raper nafarrak, baina bertigoa gaindituta, euskal rapak izan dezakeen arazorik handiena hiztun kopuruarena dela pentsatzen du. Bere aburuz, “euskal rapak ez du aurrera egingo euskal hiztunik ez badago, euskarak aurrera egiten ez badu”.

Bidenabar, kritika edo eskaera bat du. Euskaraz aritzen diren talde gutxi egoteak ez du esan nahi hizkuntza trakets erabil daitekeenik. Galbahea pasatzea ezinbestekotzat jotzen du, “badaude min ematen didaten akatsak”. Dena den, aitortzen du errealitate guztiek dituztela ñabardurak eta batzuentzat rapa bada euskaraz egiteko izan dezaketen edo duten gune bakarra, “ezin daiteke ezer esan, baina ez dadila utzikeriagatik izan”.

121 krew: Rapa, euskara zabaltzeko eta gazteak erakartzeko

Bilbo eta Barakaldo artean sortu zen duela hamabi urte talde bizkaitarra. Aurreneko pausoak gaztelaniaz eman bazituzten ere, apurka euskararanzko bidea jorratzen hasi ziren, “natural, gure egunerokotasunean euskarak gora egin zuen heinean”.

Hamabi urteotan, taldea pixkanaka handituz joan da. Hori da Eneko Axpe Maisharen adibidea. Maisha taldea sortu eta gero batu zen proiektura. Ordurako 121 krew euskaraz ari zen, eta beraz, betidanik euskaraz rapeatu du: “Koherentzia puntua da, euskalduna naiz eta euskara defendatzen dut, zer gutxiago”. Berak rapa euskara zabaltzeko eta gazteak erakartzeko tresna ezin hobea izan daitekeela pentsatzen du. Horren adibide garbia da Ruben Mateo Rufoh, taldeko abeslarietako bat. Euskara ikasi du, rapak euskarara ekarri du, “eredugarria eta aldi berean polita da hori”. Dena dela, Euskaltzaindiarekin gogoratu dira taldekideak eta haien ustez, “Euskaltzaindiako euskararekin rapa egitea ezinezkoa da”.

Irratientzako eskaera ere badute, ingelesezko eta gaztelaniazko rapari lekua egiten diotela esan dute, euskarazkoari aldiz, ez.

MAK: “Euskaraz? Beste hizkuntzetan egiten den modura”

Jon Eyherabidek (Aiherra, Lapurdi), MAKeko kantariak, hitza, erritmoa eta dantza maite ditu eta hori da rapa beretzat. Raparen Ez dok amairu ote diren galdetuta zera esan du: “Ez dok amairu, rock radical vasco, hainbat lagun egiteko manera antzekoarekin, maite dut hori, zergatik ez? Elkarrekin indar gehiago izango dugu gure mezua eta erritmoa plazaratzeko eta entzutera emateko”. Eta zein da mezua? “Eszenatokira igotzen gara erakusteko euskara gaztea, bizia dela eta egin daitekeela nahi duzun maneraz”.

Rapak euskarari freskotasuna ekar dakiokeelakoan dago, eta ondorioz, jende gehiago gerturatu dezakeela euskarara eta euskal rapera. “Euskara ikasi eta euskalduna zara. Berriak sartuko dira komunitatera, eta hori nahi dugu, ezta?”. Eyherabidek ondoko mezua igorri die musikariei: “Hala sentitzen baduzue, egin euskaraz. Nik espero dut euskaraz egiteko grina izango dutela”.

Musikariak euskarara gerturatu direlako rapa euskaraz egiten hasi dira eta raparen munduan euskara topatu dutelako euskara ikasteari ekin diote. Rapa euskararen normalizazioaren termometro ere bada.


You are interested in the channel: Musika
Aposapo + Mäte + Damage Pain
The gaps

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.

---------------------------------------------------------

I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]



2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap film, now with Basque subtitles
Do you know the movie Kneecap? He was selected for the Oscars. It's the story of a trio in Belfast. Kneecap is currently a popular Hip Hop group with a clear pro-language (Gaelic) attitude, the film narrates the vicissitudes of the post-IRA generation; drugs and music, Irish... [+]

Pierre Boulez: between mathematics and the avant-garde

On March 7, the 150th anniversary of the birth of Maurice Ravel, the best Basque composer of all time. And in LA LUZ a tribute was paid to this composer, recalling the influence of the famous Bolero on the collective imagination.

By chance, Deutsche Grammophon has just released... [+]


Location of Olatz Salvador
The comfort zone

51 bodybuilders sign a manifesto against the "censorship" that the government wants to impose on cultural performances in the prisons of the Basque Country
The Free Prisons Manifesto states that the Basque Government has put bodybuilders in a "bad spot" by requiring those who want to enter the prisons to sign a document and denounce that they cannot do so if they do not sign it. Individuals and groups from the cultural world have... [+]

Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Eguneraketa berriak daude