Aurreko laneko talde izaera galdu eta ia biluzik atera zara Iban Gurrutxagarekin…
Haize berri batek egin dit putz eta proiektua aldatzera bultzatu nau. Kantu akustikoak eta lasaiak egin nahi nituen, jendearengandik hurbilago sentitu. Horretarako talde izaera alde batera utzi dut eta bidelagun berria aurkitu; Iban Gurrutxagaren lana izugarria izan da, asko eman dit.
Albiste berria, Hori da dena, Zatoz nerekin, Taupadak, Lurralde bakarra... Kantu gehienek izena eta abizena dute. Lagungarriagoa da aurpegia jarrita konposatzea?
Guztiek ez dute izena, baina kantu askok bai. Errazagoa izateaz gain, sentimendu gehiagorekin abesten dut norbaiti zuzentzen ari banatzaio. Baina garrantzitsuena entzule bakoitzak kantua bere egitea da.
Lurralde bakarra moduko kantuekin eta oro har disko honekin entzule nagusiagoak hurbilduko zaizkizula uste duzu? Zer esaten dizute entzule nagusiagoek?
Inoiz ez dut nahi izan jende mota jakin bati abestu. Nire musika ahalik eta zabalena egiten ahalegindu naiz beti. Disko akustikoa izateak jende nagusi gehiago erakarri du. Eskertzekoa da helduek ere gazteon musikari arreta jartzea.
Countrya, folka eta popa. Horiek dira disko honetako osagai nagusienak?
Nik esango nuke countrya dela gehien nabarmentzen dena, aurreko diskoekin konparatuz. Hori Johnny Cashen ‘errua’ izan da. Estilo bakar baten finkatzea baino, nahiago dut beste estilo batzuk nahastu. Aurreko diskoak pop-rock doinuekin sortu nituen. Oraingoan rocka alde batera uztea erabaki dut, eta country edo folk doinuetan sartzea.
“Atzean ez da ezer ikusten, ezta ere aurrean; ur korronteak idatziko du nire etorkizuna”, poesia hutsa. Hitz guztiak zureak dira...
Batzutan nahi gabe ateratzen dira hitz ederrak. Kantu hori Gerra Zibilean Euskal Herritik alde egin behar izan zutenei eskainia da.
Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.
But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]