Martha Marcy May Marlene. Zuzendaria: Sean Durkin. Aktoreak: Elizabeth Olsen, Sarah Paulson, Hugh Dancy, John Hawkes. 2011, AEB. 102 min.
Benetan? Olsen bixki gatzgabe horien ahizpa gaztea da filmeko protagonista? Bada, argi dago familia horretan talentua nork duen. Elizabeth Olsenek ederki antzeztu du sekta batetik alde egin duen neskaren oinazea, nahasmena, pixkanaka paranoia bihurtuko dena. Eta ederki antzeztu du sekta barruan bizi dituen hasierako lilura, ondorengo beldurra. Flashback bidez tartekatzen dira bi istorioak pelikulan, baita Martharen buruan ere –hori baitu egiazko izena, nahiz eta sekta barruan Marcy May deitu, eta Marlene izenez erantzun telefonoa hartzerakoan, sektako gainerako nesken antzera–.
Bidaia psikologiko eta fisiko interesgarria garatu du zuzendariak, buruko herstura eta ahulezietan barna. Gizakia ahul bihurtu baitaiteke, menpeko, eta barrutik hustu, kasik konturatu ere egin gabe, atsegina eta jakintsua dirudien liderraren kontrolpean. Baina sektatik aterata ere nekez egokituko da protagonista ahizparen eta haren senarraren bizimodu burgesera. Kontraste handia da Martharentzat –Marcy Mayrentzat? Marlenentzat?–, gizarteko arauetara baino, sektako eredura ohituagoa. Trauma gehitxo, gertatu berriak. Ezinegona eta antsietatea taxuz irudikatu ditu zuzendariak, baita sekten aurpegi bikoitza ere, eguneroko lasaia eta aldi berean susmagarria.
Bai, tentsioa mantendu arren indartsuagoa izan zitekeen filma; eta batez ere bai, bukaerak –hobe esanda, bukaera ezak– herren uzten du emaitza. Baina ordainetan dugu, Sarah Paulson eta Hugh Dancy aktoreen interpretazio osatuekin batera, Olsenen aurkikuntza. Bere begirada galdua, hauskortasuna, naturaltasuna eta freskotasuna. Ibilbide oparoa aurreikusten diogu. Benetan.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros
This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]