Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Internetek moldatutako garunak

  • Gaur egun ordu asko sartzen ditugu teklatuz eta saguz lagunduta pantailaren aurrean, batik bat Interneten. Aro digitalean murgilduta bizi diren gure burmuinei nola eragiten die horrek? Aldaketarik jasan al dute pentsatzeko eta funtzionatzeko moldeetan?

Internet gure memoriaren kanpoko biltegi gisa erabiltzen badugu, oroimena lantzeko gaitasunari muzin egiten diogu.
Internet gure memoriaren kanpoko biltegi gisa erabiltzen badugu, oroimena lantzeko gaitasunari muzin egiten diogu.Dani Blanco

“Teknologiek beti aurrera begiratzera bultzatzen gaituzte, gogoeta prozesua alde batera utziz”, dio Gay Small neurologoak. Azken hogei urteetan, World Wide Web sortuz geroztik, ordenagailuak eta Internet kasik ezinbesteko tresna bihurtu dira gure eguneroko jardunean. Internetek ohiturak aldatu dizkigu, baina ez hori bakarrik, gure jarrera eta ekintzetan eragiteaz gain, pentsatzeko gaitasuna eta modua aldatu dituela ere dio zenbaitek; hala nola, gure garunak ekintza ororen erantzuna azkar behar duela.

Nicholas Carr idazle estatubatuarrak gaia aztertu du The Shallows. What the Internet is Doing to Our Brains (Azalekoak. Internet gure buruetan egiten ari dena) liburuan (2010). Idazlearen hitzetan, orain arte pentsamenduaren inguruan bi etapa zehaztu izan dira: batetik, informazioa bilatzea, eta bestetik, aurkitutako informazio horren inguruan hausnarketa sakon eta sortzailea egitea. Egun, hausnarketaren etapari behar adinako garrantzia ematen ez diogula uste du, informazioa sakonki aztertu beharrean azalekoarekin soilik konformatzen garela; alegia, teknologia berriek bilaketa egiteko prestatzen gaituztela, baina ez hausnartzeko. Erraza da informazio bat irakurtzerakoan, gaiari buruz gehiago jakitearren, testuak eskaintzen dituen esteketan klik egitea, baina adituek diote orrialde bakoitzeko izenburua eta lehenengo paragrafoa edo sarrera baino ez ditugula irakurtzen; hau da, gaian sakontzen ari garela pentsatu arren, azalean geratu ohi garela.

Azaleko irakurketa azkarra

Internet sortu bitartean liburuak izan dira testuak irakurtzeko ohiko tresna. Teknologiak bide berriak ireki ditu, eta hainbatek nahiago du Interneten irakurri, liburuan baino. Baina irakurketari onurarik egiten al diote bide berriek? Nicholas Carren esanetan, testu lineala, paperekoa, irakurtzen dutenek ulermen eta oroimen hobeak dituzte, eta hobeto ikasten dute irakurritakoa. Hori frogatzeko egin diren esperimentuetatik, idazleak berak burututakoa aipatzen du liburuan: testu bera paperean eta html kodean eman zion jendeari, ordenagailuko pantailan irakurtzeko. Emaitzak aztertuta ondorioztatu zuen html-n irakurtzen zutenek denbora gutxiago pasatzen zutela orrialde berean, eta ahal bezain laster, artikuluarekin lotura zuen beste bat irakurtzen hasten zirela webguneko estekatan klik eginez. Papereko testuaren irakurleek, aldiz, denbora gehiago eskaintzen zioten orrialde bakoitzari, eta sakonago aztertzen zuten irakurritakoa. Proban parte hartu zuten zenbait pertsonak html-ko testuaren aurrean ezinegona sentitu zutela azaldu zioten, testu luzea izanik amaierara heltzeko gogoa zutela.

Jakob Nielsen web diseinatzaileak ere esperimentu bat egin nahi izan zuen Internetek irakurketa sakonean izan dezakeen eraginaz jabetzeko. 232 boluntariori zenbait testu eman zizkien, eta baieztatu zuen ia inork ez zituela guztiak amaitu, eta gehienek izenburua eta lehenengo paragrafoa baino ez zituztela irakurri. Pertsona bakoitzak html-ko orrialde batean igarotzen zuen denbora ere aztertu zuen: testu luze zein motzak zituzten orrialdeen artean ez zegoen desberdintasun handirik; 100 hitz gehiago zituzten testuetan, 4,4 segundo gehiago geratzen ziren orrialdean. Antzeko zerbait ondorioztatu dute Alemaniako zenbait ikertzailek: pertsona bat, oro har, web orrialde baten aurrean ez da 10 segundo baino gehiago egoten.

Alde horretatik badago alderik gazteen eta helduen artean, gazteek webgune kopuru erdia bisitatzen baitute, eta helduek baino sei aldiz denbora gutxiago pasatzen dute aurkitutako informazioaren aurrean. Carrek dio gazteak webgune batetik bestera saltoka aritzen direla, bat baino gehiago batera begiratuta, eta horiek eskaintzen dituzten esteketan klik egiten dutela, aurreko informaziora itzuli gabe.
Halere, Oier Marigil Deustuko Unibertsitateko berrikuntza gaietako arduradunetako batek dio irakurtzeko modu hori ez duela Internetek eragiten, baizik eta jendearen interes faltak. Gauzak ikasi edo zerbaiten inguruan informatu nahi duen ororentzat Internet tresna paregabea dela dio. Baina baita Internetek gizartea bi zati garrantzitsutan banatzen duela ere: interesa duen gutxiengoa eta interes falta azaltzen duen gehiengoa.

Gauza asko batera egiteko gai

Londresko College Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, gazteak testu luzeak irakurri eta idazteko gaitasuna galtzen ari dira. Areago, Aleks Krotoski psikologoaren hitzetan, proba enpirikoak daude baieztatzeko informazio gainkarga eta lotura bidezko pentsamendua gazteen garunaren funtzionamendua eraldatzen ari direla. Gainera, Interneten eraginez haur eta gazteak gauza ezberdinak aldi berean egiteko gaitasuna garatu dutela diote beste ikerketa batzuek, baina kontzentrazio gaitasuna galtzen ari direla. Izan ere, Internetek informazio txiki eta laburrekin bonbardatzen gaitu, eta horiek kontzentrazioa etetea eragin diezagukete.
Carrek 12-18 urte bitarteko gazteekin egin zuen ikerketa, eta ikusi zuen hainbat prozesu mental batera egiteko gaitasuna lortu dutela. Hartara, informazioa bilatzeko orduan aurkitu nahi duten erantzuna lortzeko denbora gutxiago erabiltzen dute. Jordan Grafman neurologo estatubatuarrak dio on line egoteak eragiten duela gure arreta alde batetik bestera ibiltzea, gure garuna arinagoa izatea eta ekintza asko batera egiteko gai izatea.

Oroimen gutxiago?

“Dagoeneko ez dut ia ahaleginik egiten zerbaitez gogoratzeko, badakidalako edozein galderaren erantzuna on line aurki dezakedala”, dio Wired egunkariko erredaktore Clive Thompsonek. Jada ez da beharrezkoa gure garunean informazioa gordetzea, eta askoren iritziz gainera ez da eraginkorra. Nahikoa da burmuina aurkibide modukoa izatea, aurkitu nahi duguna non dagoen eta horra nola iritsi azalduko diguna.

Hala ere, Internetek gure oroimenean izan dezakeen eraginaren beldur da Carr. Oroitzapen berriak epe luzeko memorian gordetzen ditugunean, ez ditugu gure aukera mentalak mugatzen. Indartu egiten ditugu. Gure memoria handitzearekin batera, gure adimena ere indartzen dugu. Internetek gure memoriari on egin beharko liokeela uste du, baina Internet gure memoriaren kanpoko biltegi gisa erabiltzen badugu, oroimena lantzeko gaitasunari muzin egiten diogula. Hain justu, jendeak sarri gure garunaren zati bailitzan erabiltzen du Internet: nahi dugun guztia hor dagoenez, ez dugu beharrik ikusten gauzetako asko buruan gordetzeko. Sakelako telefonoarekin gertatzen den gauza bera gertatu zaigu Internetekin: lehen lagun guztien telefono zenbakiak buruz genekizkien, eta orain, sakelakoen agenda dugunetik, zenbat zenbaki gogoratzeko gai zara?

Science aldizkariak lau esperimentutako emaitzak azaldu ditu. Guztiek ondorio bera eman dute: jendeak bere memoriaren zati bat balitz bezala erabiltzen du Internet. Informazioa ordenagailuan gordeko dela uste duten pertsonek ez dute asmorik datu horiek sakon irakurtzeko, eta gordeko ez dela uste dutenek, ordea, bai.


Informazioa azkar eta zehatz

Informazioa bilatzeko eta horren inguruan erabakiak hartzeko gaitasunak garunaren zenbait funtzio indartzea ekarri du –batez ere erabakiekin zerikusia dutenak–. Egunero ebaluatzen ditugu albiste eta eduki multimediak, eta horrek erraztu egiten du gauzak azkar aurkitzeko abilezia. Gary Smallek dio garunak azkar ikasten duela arreta zerbaitean jartzen, informazioa aztertzen eta ia aldi berean interesgarria denentz erabakitzen. Ekintzen arteko tartea txikitu egin dela uste du Carrek, eta erantzunak azkar aurkitzeko beharra sentitzea ekarri duela Sareak, gure garunak pentsatzen duelako azkar gogobeteko dela.

Garuna, softwarearen antzekoa

Gary Small neurologoak dio Internet egunero erabiltzeak gure garuna pixka bat aldatzen duela, pixka bat azkarragoa bihurtzen duela. iBrain-Surviving the Technological Alteration of the Modern Mind (eGaruna-Buru Modernoaren Aldaketa Teknologikoari Aurre egiten) liburua idatzi zuen 2008an, gure garunean, gure jarreran eta gure pentsatzeko eran Internetek duen eragina azaltzeko. Carren antzera, Smallek ere uste du Internetek gogoetari eskaintzen diogun denbora murriztu duela. Neurologoak egindako ikerketen arabera, gero eta gutxiago lantzen da memoria, baina konektatuta gaudenean garunaren zati gehiago aktibatzen dira. Pertsona bat Interneten dabilenean, garunaren lobulu frontalak agertzen du aktibitaterik handiena, epe motzeko memoria eta erabakitzeko gaitasuna kontrolatzen dituzten neurona-zirkuituetan. Smallen esanetan, horrek gauza gehiago egiteko aukera ematen digu, energia gutxiago gastatuta.

Gaixotasun Neurologikoen Ikerketa Zentroko zuzendari Juan Álvarez-Lineak azaldu du horren guztiaren arrazoia garunaren plastifikazio gaitasuna dela, hau da, eguneroko ekintzen ondorioz beti aldatzen dela garuna, eta Internetekin gauza bera gertatzen dela. Halere, aldaketa horiek eguneroko erabileraren ondorio izan daitezkeela dio. Bere hitzetan, garuna ordenagailu sofistikatu baten modukoa da eta softwarea askotan alda diezaiokezu. Egitura aldetik ere aldaketak egoten dira, garuna momentu oro bere konexioak aldatzen ari baita. Aldaketa hauek haur eta gazteei eragiten die gehien, gaur egun gazte batek esku artean darabilen informazio kopurua duela 50 urteko gazteek zerabiltena baino askoz ere handiagoa delako, eta informazio hori guztiari aurre egiteko, beste gaitasun batzuk sortu beharko dituelako.

Kontuak kontu, ordenagailu finkoez gain smartphone-ak, tablet-ak eta gainerako gadget elektronikoak geroz eta ugariagoak dira. Konektatuta bizi gara, eta geroz eta konektatuago biziko gara. Hori hala, teknologia berrien eragina handitzen joango dela ondoriozta daiteke, nahiz eta ez dakigun nola garatuko diren gure burmuinak.


Newest
On May 10, the Sorionekuak initiative will cross bridges and gates to proclaim that the Basque language belongs to all Navarrans
In the morning the most significant bridges in Navarre will be populated by the dynamic Sorionekuak. In the afternoon a citizen mobilization has been called from the Parque Costarapea in Pamplona to the Parque Takonera in the Old Town.

The Supreme annuls the express action of the Municipalities in the Basque language
The High Court of Justice ruled in 2023 against certain articles of the Basque language municipal law, which has now been ratified by the Supreme Court. The Basque Government has not submitted a timely appeal against the ruling.

2025-04-11 | ARGIA
The director of the music band of Lekeitio receives complaints of harassment
The City Council of Lekeitio reports that the directors of the band have been mistreated through various testimonies. The City Council explains that, following the advice of the Basque Government, they have taken several steps, including talking to the Director and receiving... [+]

Israel’s Army Organizes Tourist Trips on Land Stolen from Syria
Organized excursions for civilians can be carried out from this Sunday, in principle for a week, and two daily departures are organized. Tickets are sold out immediately.

Medieval Women Copyists

Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.

But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


The man who lost his testicle as a result of a gunshot wound will sue
Immediately after leaving the hospital, Iker Arana held a press conference in front of the Recalde youth centre. He denounces the use of "disproportionate violence" by the border guards during the eviction of the youth center and will present the denunciation in the following... [+]

Aposapo + Mäte + Damage Pain
The gaps

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.

---------------------------------------------------------

I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]



2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Special for fans of verse and ball in Zumarraga on Saturday
The Basque Football Federation celebrates its 100th anniversary this year. Among the events he has organized to celebrate is the special verse session that will take place on April 12 in Zumarraga. There will be a ballplayer and four Guipuzcoan bertsolaris who have a... [+]

2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Conflict and Abuse Are Not the Same” to Address Feminist Debates
Katakrake brings Laura Macaya’s book to Basque. It has been translated by Amaia Astobiza with the aim of opening debates within feminism and approaching it from other perspectives.

U.S. Withdraws Visa from 300 Students Mobilized for Palestine
The new U.S. president signed a decree on January 30 authorizing the expulsion of foreign students participating in pro-Palestinian demonstrations. Student visa cancellations have been repeated since then.

2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
The Bar Helena wins the Human Rights Film Festival Award
This year, the filmmaker Helena Taberna will receive the Human Rights Film Festival Award in San Sebastian. The award ceremony will take place on Friday, April 11, at 8:00 p.m. at the Victoria Eugenia Theatre.

Eguneraketa berriak daude