Material super-eroaleak korronte elektrikoa ia trabarik gabe, hau da erresistentziarik gabe, daramaten materialak dira. Joan den mendean lorpen batzuk egin ziren alor horretan, baina supereroankortasuna beti oso tenperatura baxuetan lortua izan denez, horren aplikazio praktikoa oso zaila izan da.
Berriki, AEBetako unibertsitate bateko ikerlariek ikusi dute burdinaz eta selenioz osatutako konposatu batzuek une desberdinetan izan ditzaketela eroankortasuna; une horiek tenperatura eta presioarekin erlazionatuta daude. Adibidez, –240 Cº-tan eta 16.000 Gpa-ko (Giga-pascal) presiopean materiala super-eroale izaten hasten da, baina presioa 89.000 Gpa-ra handituz eroankortasuna desagertu egiten da. Presioa handitzen segituz, 122.000 Gpa inguruan eroankortasuna –225ºC-tan agertzen da berriro. Datu horiek ikerketa bide berriak zabalduko dituzte.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]