Telebista itzaltzen dugunean ez dugu askorik galtzen. Nik, egia, ez dut horretan zer galdurik batere; irabazia bai handia. Niri, telebista aipatzen didatenean, zabor ontzietara joaten zait pentsamendua. Sautrela ez zuten joan den udazkenean emititu, diru faltagatik. Urtarrilaren 21ean hasi zuen azken denboraldia literatur saioak, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari eskainitako atal batekin. ETBk literaturari eskaintzen dion saio bakarra apirilean amaituko da. Beñatek penaz hartu du albistea. Nik ere bai kezka handiz. Aginte guneek errespetu handia zor diote, itxuraz, “kultura” esaten dioten horri. Eta gero, hasian hasi, ez zaie kakarik inporta. Are gehiago esango dut, kakaren kudeaketa politikako gudu-zelai bihurtzea inporta zaie gehiago, kultur prekarietateari aurre egitea baino. Diru faltaren aitzakia horren atzean beste motibo batzuk ere ikusten ditut nik. Dirua aitzakia da, ez arrazoia. Krisia, diru falta, argudio ederra bihurtu da aginte taldeek kulturaren alde duten konpromiso falta ezkutatzeko. Begira: krisiaren kontu hau dena lehertu baino lehen, 90eko hamarkadan, hogei urterekin, kultur zerbitzurako bokazioz Urretxun eta Zumarragan izan ziren udal gobernu ezberdinetara kultur proposamen berri batekin in situ azaltzen nintzen bakoitzean, lanpostua kenduko ote nien beldurrez hartzen ninduten beti; krisiaren kontu hau dena lehertu baino lehen, mende berriaren lehen bosturtekoan, hogeita hamar urterekin, jadanik Zarautzen bizi nintzela, kultur zerbitzurako bokazioz udal gobernura joan nintzen nire burua in situ eskaintzera, egingo ziren eta egin zitezkeen kultur jardueretan laguntzeko, esan zidaten deituko zidatela, deiaren zain nago oraindik. Ildo horretatik, orain gogoratzeko modukoa iruditzen zait Andoni Egañak Berria egunkariko Plazatik atalean Kalitateaz (2012-01-14) izenburuarekin idatzitako artikulua. Zarautz, bizitza kalitateari dagokionez, hamar mila bizilagunetik gorako seiehun herritatik Estatuko hamahirugarren herritzat jo dute Economía aplicada aldizkarian. Bizitza kalitatea neurtzeko kontsumoa, gizarte-zerbitzuak, etxebizitza, ingurugiroa, lan-merkatua, osasuna, kirola eta aisialdia, segurtasuna, ikasketa maila eta kultura hartu omen dituzte aintzat. Eta “Kultura???” ondo harrituta galdetzen die Egañak txosten hori egin duten ikerlariei eta txosten hori ordaindu duten udaleko teknikariei. Zarautz herriak ematen digun adibidea oso emankorra izan daiteke. Nik, gaur, denboraren guardia zakurren azpian zeharo hartuta, modu ez-ofizialean gogaituta, herri zerbitzurako optimismo tragiko baten arrimuan, iraganeko ametsak zeharo simaur bihurturik, oro har kultur egitarauen inguruan zer egiten den ezin ulertu ditzakedan hondakin zistrinez beterik, gauza ikaragarri normaltzat ulertzen dut teknikarien ezaxola jasotzea, baina gauza ikaragarri tristea iruditzen zait Zarautzen bizi den idazle, poeta, musikari, aktore, bertsolari, eskultore, pintore, kulturgile, eta abar, eder piloaren ahalera handia, goi mailako giza talde horren baliabide kreatzaileak astez aste herrirako alferrik galtzen ikustea. Dena den, itxaroten jakin behar dugu, etorkizunik gabeko gure kultur proposamen-hondakinen kudeaketari konponbidea urtebete barru emango zaio, atez ateko zabor bilketa Euskal Herri osoan ezartzen denean. Baina kontainerra jarri beharko digute. Zabor sortzaile handienen rankingean baikaude.
You may not know who Donald Berwick is, or why I mention him in the title of the article. The same is true, it is evident, for most of those who are participating in the current Health Pact. They don’t know what Berwick’s Triple Objective is, much less the Quadruple... [+]
The article La motosierra puede ser tentadora, written in recent days by the lawyer Larraitz Ugarte, has played an important role in a wide sector. It puts on the table some common situations within the public administration, including inefficiency, lack of responsibility and... [+]
Is it important to use a language correctly? To what extent is it so necessary to master grammar or to have a broad vocabulary? I’ve always heard the importance of language, but after thinking about it, I came to a conclusion. Thinking often involves this; reaching some... [+]
The other day I went to a place I hadn’t visited in a long time and I liked it so much. While I was there, I felt at ease and thought: this is my favorite place. Amulet, amulet, amulet; the word turns and turns on the way home. Curiosity led me to look for it in Elhuyar and it... [+]
Adolescents and young people, throughout their academic career, will receive guidance on everything and the profession for studies that will help them more than once. They should be offered guidance, as they are often full of doubts whenever they need to make important... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta