1905ean gobernuko kideak epaitzeko sortutako Islandiako auzitegi batek, joan den astean hasi zuen Geir H. Arde gobernuburu ohiaren kontrako epaiketa. Islandiarrek bankuetako hainbat zuzendari salatu dute iruzurra egiteagatik eta lehen ministroa auzitara eraman dute arduragabekeria egotzita, fiskalaren arabera, bankarien gehiegikeria ilunak onartu zituelako. 2008an islandiarrek jakin zuten beren hiru banku handienak kiebran zeudela. Eta hori, bertoko zuzendariak neurririk gabe zorpetu zirelako, herrialdearen zorra hamar aldiz handitzeraino. Hiru bankuek hondoa jo zuten eta atzerriarekin ordainketak eten zituzten. Ondorioz, gastu soziala larriki murriztu zen eta langabeziaren tasa %10era igo zen.
Banku britainiarrekin eta holandarrekin zuten zorra 4.000 milioi eurokoa zen, %15eko interesarekin ari zirelako. Britainiar eta holandarrek kalte-ordaina eskatu zuten zor horrengatik, baina islandiarrek, erreferendumez, zorra ordaintzeari uko egiten zion legea onartu zuten. Auzia tribunaletara eraman zuten: bankariak euren porrotagatik eta politikariak finantza kolapsoa kudeatzeko orduan izandako arduragabekeriagatik. Islandiarrentzako, batzuk eta besteak gaizkileak dira, eta haien atzetik dabiltza.
Espainiako Estatuan, Euskal Herrian eta Europan Islandiako eredua zabalduko balitz, estatuburu –monarkiak barne–, ministro, erkidegoetako lehendakari, ahaldun nagusi, banku eta kutxetako presidente eta kontseilariek epaimahaitik eta espetxetik igaro beharko lukete. Lapurrak izateagatik, lukurrerian ibiltzeagatik, gestio txarragatik, prebarikatzeagatik, iruzur egiteagatik eta herritarrak langabezian eta miserian uzteagatik. Horretarako beharrezkoak dira herri akusazioa eta Justizia independentea. Islandia baino beherago horrelakorik ez dago ordea!
In 2021 we began to hear the first echoes of the Guggenheim Urdaibai project. The then General Manager Unai Rementeria told us that it would be done yes or yes. To reinforce his claims, he left 40 million euros “shielded” by the time the museums were built. There it is!... [+]
“I will overturn, overturn, overturn, it[...]”
Ezekiel 21:27 – King James Version
“Above all algorithms, below all algorithms”
Xabier Landabidea
I’m uncomfortable, uncomfortable with the almost religious attitude our society has taken towards technology, and... [+]