Aste honetan, martxoaren 3an, Gasteizko San Frantzisko parrokian langile grebalariak asanblada bat egiten ari zirela polizia espainiarrak eragindako masakrearen 36. urteurrena da. Poliziaren esku-hartze basatiak bost langileren heriotza eragin zuen eta beste asko zauritu zituen. Gertaera haiez geroztik 36 urte igaro dira, baina ez da inolako ardura polizial, penal eta politikorik garbitu. Eta erantzuleak egon, badaude.
Manuel Fraga PPko presidente eta senataria jadanik hil da, baina ez zen erantzule bakarra izan. Bere heriotzaren ondoren, badago hilketa haien gaineko zigorgabetasuna gehiago atxiki nahi duenik. Baina egun, zenbait erantzule bizi dira: Martin Villa ministro-ohi frankista, esaterako, eta masakre hura zuzendu zuen poliziaren burua, adibidez. Erantzuleen artean politikariak ez dira falta, Espainiako monarka Juan Carlos Borbón kasu, orduan Estatuburua eta indar armatuen –poliziak ere bai– arduradun gorena baitzen. Azken batean, hilketa haiengatik Espainiako Estatua bera epaitu behar da.
Horregatik, memoriaren eta erantzukizunak garbitzearen alde borroka eredugarria daraman Gasteizko Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak atsedenik gabe jarraitu behar du lan horretan. Oraindik helburu batzuk betetzeke baitaude. Euskal Herriko erakundeek elkarte hori lagundu beharko lukete, muga ekonomikoek ez dezaten geldiarazi gertaera haien oroimen historikoa mantentzeko lana. Eta langileek, sindikatuek eta eragile sozial eta politikoek elkartearen mobilizazioetan parte hartu behar lukete, “arrazoien eta bizitzen hiltzaileek” ez dezaten inoiz bizitzan eta heriotzan atsedenik hartu eta “gure oroimenek” pertsegitu ditzaten.
Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]
49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]
Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.