Filman ikusi nuen, gazteleraz, hain ezaguna nuen ahots oihan oihartzuntsua, puntako atletak hanka azpian erresorteak bailituzten kantari, gure eztarriz irudika ezinezko tonalitatetik gora, harrapa ezinezko notatan eroso. Whitney Houston. Zenbait herriko plazatan, hamaika aretotan gozatu izan dut oriotartu leitzarra bere bertako ahots zerrategiko ertz arindutako neurri propioko oholaz bertso kantari. Pieza batekoa. Gure On Manuel Lasarte, bere bertsokeran hitzak, esaldiak, puntuak josten burni muturrak labean nola, zenbaitetan pieza bakarrak sortuz, betiere pieza dotoreak lortuz. Belarri onekoa, kantaera landuan aritzen zen narraskeriarik ezagutzen ez zitzaionak, eredu jarrai gaitza ondorengoentzat. Aian egindako omenaldia dut gogoan, zortziko handian kantatutakoak “zergatik maite nazute hainbeste, ni ezerez bat izan da?”. Geroztik plazan entzun ez dudan doinuan, baritono eskolatuenak nekez hobetuko lukeen berezko kantaeran. Hura izango nuen aurrez entzundako azken aldia, notaz nota, silabaz silaba gogoan itsatsita geratu zaidana. Lasarte izena entzun, bere irudia ikusi eta hiru bertso haiek entzuten dizkiot organikoak banitu bezala. Plazer bat.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
To be honest, I don't know why I'm writing this. In today’s hostile environment, opinions of this kind are not well received. Perhaps LUZ will not publish this because it does not correspond to the opinions they have published so far (but if they have finally decided to publish... [+]
On January 15, the techno-business lobby called Cedarios presented its 6th report, Euskadi and the European Union, the shared destiny of prosperity and competitiveness. This neoliberal Think Tank, made up of eminent experts drawn from the world of finance, presented a magical... [+]