Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Gazte piloa lotu da borroka feministara"

  • Miren Aranguren (1981, Iruñea) Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea da sorreratik. Mugimenduak hamar urte beteko ditu aurten eta martxoaren 2tik 4ra topaketak egingo dituzte Leitzan. Arangurenen ustez, emakumeen egoerak okerrera egin du. Aldiz, mugimendu feminista indartsu dabil.

Miren Aranguren
Miren ArangurenDani Blanco

Epe motza bada ere, hamar urtean aurrerabiderik izan al da Euskal Herrian?

Emakumeen egoera gordin aztertzen badugu, gure bizitzak ez du hobera egin, okerrera esango nuke. Ni behintzat ez naiz oso optimista. Begira azken urteetako tendentzia kapitalista eta patriarkala, sistemaren krisi orokorrarekin nola garen emakumeok berriro kolektibo kaltetuena. Sistemak gure betiko rola betetzera bideratu nahi gaitu. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan, harreman afektibo-sexualetan, eta abar, ez dut uste aurrerapauso handirik eman denik, zeren azkenean eredua berdin-berdin mantentzen da eta berrindartzen da. Ordea, optimista naiz borroka feministarekiko.

Hamar urtean aldea nabaritu al duzue?

Duela hamar urte Leitzako topaketetan balorazioa ondokoa zen: emakume gazteek ez genion atxikimendu handirik borroka feministari, ez genuen lehenesten 1980ko hamarkadan bezala. Urte batzuetan oso apal egon zen, baina gero emakume gazte piloa lotu da borroka feministara. Arrazoiak hainbat izango dira, baina nik hiru azpimarratuko nituzke: 2000. urtean Emakumeen Mundu Martxarekin sortzen den ilusioa, postfeminismoa –gero izen berriak hartu ditu: transfeminismoa, queer teoria– eta Bilgune Feministaren sorrera.
Mugimendu feministan antolaketa berriak sortu dira, bereziki batera aritzeko espazioak landu dira. Azken urteetan dinamika bateratua izateko gaitasun handiagoa izan dugu. Dena dela, mugimendu feministak oztopo handi bat dauka.

Zein?

Berdintasunean bizi garen premisa faltsuarekin bizi gara. Eta betiko beste oztopoa: mugimendu feminista zalantzan jarri da sortu zenetik, ezkerreko mugimenduetan ere asko kostatzen da onartzea. Hori guztia hor egonda ere, momentu oso polita da.

Bi oztopoek tinko al diraute oraindik?

Bai. Ematen du feminismoak berdintasunik ez duela nahi, matxismoaren kontrakoa dela, “feministek gizonen gainetik jarri nahi duzue”, ikastetxeetan beti dago haurren bat hori botako dizuna. Bestalde, erakunde publikoek berdintasunaren alde egiten dute, baina ez jendarte eraldaketaren alde. Guk nahi duguna da hemen dauden egitura patriarkal guztiak iraultzea eta horretarako sistema guztia irauli behar da. Ulertzen dut zergatik dagoen feminismoa ezbaian, errotiko aldaketa planteatzen duelako.

Beldurra eta interesak?

Ez dugu ezagutzen horrelako eszenariorik. Ezin dugu imajinatu kategoria sexualik gabeko jendartea eta gainera mailaketarik gabea. Horrek beldurra ematen du, beldurra ematen dio eskuinari eta beldurra ematen dio ezkerrari. Niri ere bai batzuetan!

Azken hamar urteotan mugimendu feministak zein ekarpen egin ditu?

Ekarpen teoriko oso interesgarriak egon dira, bi azpimarratuko nituzke. Queer teoriatik edo transfeminismotik egin den ekarpena bata. Teoria horren arabera sexuen binomioarekin puskatzeko apustua egin behar da, bestela, sexuen arabera antolatzen garen bitartean sistema patriarkalak erreproduzitzen segitzeko aukera izango du. Beste ekarpena zaintza lanei buruzkoa da. Ekonomia feministaren ikuspegitik zaintza lanak eredu ekonomikoaren erdigunean kokatu dira. Urte askoan, mugimendu feminista enpleguaren eremua aldarrikatzen aritu da, espazio publikoa konkistatu nahian. Baina betetzea egokitu zaigun beste espazioa, zaintzarena, baliogabetu egin du jendarteak, eta guk ere baliogabetzeko arriskua izan dugu. Zaintza, jendartea eraikitzeko erdigunean kokatu behar dugu, ildo horrek garrantzi handia hartuko du.

Haur-gazteak gurasoen patroiak errepikatzen ari dira.

Oso kezkatuta gaude. Inoiz baino mutilago eta inoiz baino neskago dira gaur egungo gazteak, ereduak gero eta markatuagoak dituzte eta horrek ondorioak ditu, adibidez beraien artean harremantzerakoan. Nire gurasoen garaian edo ni baino pixka bat zaharragoen garaian askatasun sexualaren ametsa oso-oso presente zegoen. Gaur egun ez. Betikoa da, baina oraindik mantentzen da marikoiaren eta putaren estigma, eta Don Joanen kontu hori. Edozein ikasgeletan ikustekoa da nola harremantzen diren gaur egungo gazteak.

Apenas aurreratu dugun, beraz.

Inoiz ez dugu egiturak aldatzeko apusturik egin, egiturak aldatzen ez diren bitartean ez ditugu ereduak, sinboloak, aldatuko. Esan ahal diegu txiki-txikitatik “berdinak zarete”, baina gero ez baditugu berdin tratatzen? Etxean ezberdintasun piloa ikusten baldin badute, telebista ikusten badute –neskek hau egiten dute eta mutilek hori– umeek ez dute sinesten esandakoa, imitazioz ikasten dute. Guk erakutsitakoa ikasten ari dira eta guk sistema patriarkalak dauzkan espresio horiek guztiak erakutsi dizkiegu.

Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den lege aurreproiektuan berdintasun politikak eta indarkeriaren aurkako politikak bereizten ari direla salatu duzue.

Berdintasuna estrategia orokorretik banatu nahi dute. Adibidez, aurreproiektua aurrera ateratzen bada Emakundek orain arte indarkeriaren aurkako politiketan izan duen funtzioa ez du beteko. Ardura hori Herrizaingo Sailaren esku geldituko litzateke, Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren eskuduntza litzateke. Arriskutsua da bide hori, zeren indarkeria sexistari aurre egingo zaio, baldin eta zapalkuntza patriarkalarekin bukatzen badugu. Bi bideak bereizten badira ez dira inoiz batuko. Eta gaia asko teknifikatu eta polizializatu da.

Argudioa da indarkeria jasan duen emakumea babestu behar dela...

Emakumeak estigmatizatzeko neurri asko ari dira hartzen, bizkartzainen kontuarekin adibidez. Ez dut esan nahi emakume batzuentzat lagungarria izango ez denik, baina ezin dugu premisa orokor bezala planteatu. Oso biktimizatzaileak dira neurriak eta legeak. Bitartekoak behar dira indarkeria jasan duen emakumea subjektu politiko bilaka dadin. Instituzioek emakumea hartu eta erabat isolatzen dute; saretu ordez, beste emakumeekin eta mugimendu feministekin harremanetan jarri ordez, bitarteko sozio-ekonomikoak eman ordez, autodefentsa feminista landu ordez.

Martxoko topaketetan panorama politiko berriari helduko diozue. Bilgune Feministarentzat aurrera begirako gai potoloetako bat izango al da?

Bilgunerentzat beti izan da ildo garrantzitsuenetakoa. Euskal Herri feminista eraiki nahi dugunontzat koiuntura politikoak asko esan nahi du. Bake eta normalizazio politikorako prozesua abiatzeko baldintza berriak sortu direla ikusita, ezinbestez landu behar dugu gai hori, zeren koiuntura politiko horretan emakumeok ez badugu ezer esaten, erabakiak jendartearen erdia baino gehiago kontuan hartu gabe hartuko dira berriz ere.

“Berriz ere”, diozu. Lehen ere hutsuneak al zeuden?

Lehen hutsuneak egon baino, gu ez bagina hor egon hutsuneak izango ziren. 2005ean hainbat eragilek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu genuen eta mugimendu feminista hor egon izan ez balitz, ziurrenik ez zen jasoko aldagai potolo bat, alegia, emakumeen kontrako zapalkuntza kontuan hartu behar dela. Edozein prozesu parte-hartzaile planteatzerakoan emakumeei begirako neurri zehatzak ere kontuan hartu behar dira, edo behintzat genero perspektiba.

Ez dugu guk bakarrik esaten, gatazka armatua konpontzeko nazioarteko prozesu askotan aldarrikatu dute mugimendu feministek emakumearen presentziaren beharra. Ezinbestekoa da aldarrikatzea, bestela ahaztu egiten da. Erabakiak gizonen artean edo gizonez osatutako espazioan hartzen dira, erabaki politikoak ez dagozkigulako emakumeoi eta are gutxiago feministoi. Esango nuke Euskal Herrian desagerrarazita bezala gaudela feministak prozesuarekiko. Benetan eszenario demokratikoa kontuan hartu nahi badugu, justizian oinarritu behar da. Ez dago justiziarik zapalketak dirauen bitartean.


You are interested in the channel: Feminismoa
2025-01-13 | ARGIA
The trial against former Gernika coach starts on Tuesday
The Prosecutor's Office is calling for fourteen years in jail for former basketball coach Mario López, charged with a crime of murder. The particular accusation, for its part, calls for a sentence of eighteen years in prison. The Feminist Network of Gernika-Lumo has called a... [+]

Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


"Surveillance work is not a concrete activity, it is produced by patriarchal production relationships"
Once the thesis is finished, Lore Lujanbio is happy. Among other things, it has more time for militancy. Questioned about the challenges of the transfeminist movement, identifies: to address the appropriation that neoliberalism has made of the movement, to cope with the rise of... [+]

2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Asterisks *, dangerous to patriarchy

When the heteropatriarchal capitalist colonial system is questioned and fought, it attacks mercilessly. Using all the tools at your disposal to strengthen, strengthen and consolidate institutional power, media, justice, language, culture, violence...

In Switzerland, where every... [+]


2024-12-20 | June Fernández
Saioa Baleztena and Nel Santaar
"The discourse that highlights the benefits of breastfeeding can generate frustration"
The book All lactancias (Txalaparta) shows a wide variety of lactation models. Institutions recommend breastfeeding, but do not provide the necessary means to guarantee this right. Therefore, both those who want to breastfeed and those who decide to donate a bottle demand more... [+]

Reform of the Aliens Act, a false solution that abandons Group Ya ' s struggle
Fernanda Callejas, Tatiana Romero, Leo Bueriberi and Vanessa Uyiguosa participated in the debate "The Work of Migrant Women and the Economic Situation", organized by Pikara Magazine.

The case of Mazan becomes a place to judge the culture of rape
The case of Mazan, opened by Gisèle Pelicot, has lasted three months, and it has been investigated for years that his husband had been drowned with sleeping pills and that he and dozens of others had raped him about 200 times. 51 men have been tried and the prosecutor has asked... [+]

Women scientists have worse media and social media experience
The Science Media Centre Spain (SCM) of the FECYT has published the report “Experiences of researchers in their relationship with the media and social networks”, based on a survey conducted in collaboration with the research group Gureiker of the UPV/EHU. According to the... [+]

2024-12-11 | Julene Flamarique
The feminist movement denounces Lezo's machist aggression and claims direct action
The feminists of Lezo and Errenteria have stated that they will not "scare" themselves and are "tired" of the aggressions and have claimed feminist self-defense and the direct action of women.

Madame Birrots
“Women don’t need to be super good at making music”
Baztan's Madame Birrots group is made up of women, and they say that in scenarios that men don't have, there's a demand. They speak from a rural perspective and from a feminist perspective.

Technology
A strong digital world

In Bilbao, I worked for five years with groups at risk of exclusion around the digital divide, especially with women. Along the way, I came across machistan violence and many other problems. In a very organic way, I began to relate to myself and to understand the work of the... [+]


Eguneraketa berriak daude