“Palmeren hiria ez zen bizitzeko leku onena”. Nolakoa da Iruñea talde batentzat?
Ez da Madril ezta Bartzelona ere, hemen ez dira halako gertaerak ematen, baina ondo dago. Aukerak aurkitzeko kanpora jo beharra duzu, baina luzaroan onuragarria da. Hirietan gaur onena dena bihar zaharkitua gelditu da, gauzak azkarregi doaz eta hori nekagarria da.
“Tristura honek zitala egiten nau”. Baina hori gabe aurkituko zenukete inspiraziorik?
Ez, arrazoi osoa duzu. Pozik egon gabe kanta alai bat egiteak ez du emaitza onik ematen. Agian saiatu gaitezke whisky, rock-and-roll eta bikini-festei buruz idazten, baina seguruenik ez zen oso sinesgarria izango.
“Malenkonia eta neurtutako errealismoa”. Taldearen definizio aproposa?
Bai, baina orain aldaketa prozesuan gaude eta zuzenekoak gogortzen hasiak gara.
Zuenak moduko diskoek erakusten dute indie-ak kolore asko dituela?
Indie etiketa asko prostituitu da azken urteotan. Gaur egungo indie-ak ez nau asko erakartzen, guztia pentsatuta, bideratuta eta egituratuta duelako. Lehen irekiagoa zen.
Dinosaur Jr. eta Yo La Tengo, alderdi basatiak eta poperoak dituzten bi talde horiek oso barneratuta daude zuen kromosometan…
Bai. Gure bi talde gustukoenetakoak dira, izugarrizko ibilbidea dutenak. Yo La Tengorekin asko identifikatzen gara; gai dira abesti oso gitarreroak eta oso lasaiak egiteko, eta diskoz disko erabat aldatzen dira. Musikarekiko ikuspegi hori daukagu, ez lerrokatzea eta unean uneko konposatzeko sena ez mugatzea.
Transformación, El verano... Neil Youngen “Mirrorball”-ek asko eman dizue, ezta?
Neil Young gure lehen diskoa bideratzeko oso garrantzitsua izan zen. Eta entzunaldi horietako batzuk Transformaciónen islatzen dira, bai. El veranori dagokionez REMen Automatic for the people lanaren oihartzunak dituela esango nuke.
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
In the Maszycka cave in Poland, remains of 18,000 years ago were found at the end of the 19th century. But recently, human bones have been studied using new technologies and found clear signs of cannibalism.
This is not the first time that a study has reached this conclusion,... [+]
Porzheim, Germany, February 23, 1945. About eight o’clock in the evening, Allied planes began bombing the city with incendiary bombs. The attack caused a terrible massacre in a short time. But what happened in Pforzheim was overshadowed by the Allied bombing of Dresden a few... [+]
On February 3rd, the time has begun to pre-enroll our children and young people in schools, and as every year we would like to remind you why we do not think it is a good idea to enroll them in religion. Last year we finished the article saying that “many of you will be... [+]
From the Association of Parents of the Instituto Arratia Small Tram we want to encourage reflection on the use of screens in the learning community.
Lately there is a lot of concern about the impact of screens on children and adolescents. This responsibility extends from... [+]