Azkenaldi honetan, Ezker Abertzalearen hainbat aldarrikapen legedi ezberdinetara egokitzen ikusi ditugu. Eskubideez harago, eta eskaeren zilegitasuna ukatu gabe, legedi ezberdinek eskaintzen dituzten bitartekoak euren helburu eta praktika politikorako baliagarritzat jo dituzte. Urte bat pasa da Alderdien Legearen ondorioz hartutako ilegalizazio prozesu luzeari aurre egiteko Ezker Abertzaleak Sorturen estatutuak aurkeztu zituenetik. Bertan, Iñigo Iruinek alderdi berriaren legezkotasunaren defentsa argia egin zuen. Juridikoki baldintza guztiak betetzen dituenaren zalantza inork gutxik izango du, eta Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak legezkotasun hori berretsiko duenaren ideia ere orokorra da.
Presoen auzian ere, badirudi maximalismoak atzean utzi direla. Eragileak eta hainbat politikari legea betetzeaz mintzo dira, (besteek) legea bete dezatela eskatuz. Batzuk presoei begira, eta beste batzuk Espainiako Gobernuari begira, erantzukizun eta ardurak besteari egotziz. Inoiz baino gehiago zainduko dute joko dialektikoa; tinkotasuna islatu behar izaten da horrelako auzi konplexuetan, “bestea” mugitzea lortu denaren garaipena. Zentzu horretan, Espainiako Gobernuak kartzela politikaren malgutasunaz eta presoei dagozkien onuraz eta eskubideei buruz hitz egin ordez, bergizarteratzea, barkamenaren ezinbestekotasuna eta neurrien izaera indibiduala nabarmenduko ditu. Ezker Abertzaleak eta presoen kolektiboak aldiz, testuinguru berrian urrunketa eta sakabanaketaren legezkotasun eza azpimarratuko dituzte, legez dagozkien kartzela onurak ere aldarrikatuz; besteak beste, gaixotasun larriak eta zigorraren hiru laurdenak beteak dituztenei begira. Nanclaresekoen bidea aldiz, hobe ez aipatzea.
Azkenean, uste osoz, ala ezinbestean, denek legea bete beharko dute. Pragmatismoak ez du zertan kolektibo baten duintasuna kolokan ipini, eta egoerak eskatzen duen mailan jardun beharko da, garai bateko ortodoxiatik aldenduz. Alderdi legala izateko Ezker Abertzaleak legezko bitartekoez baliatzea ontzat eman duen bezala, EPPK-k ere bide horri jarraitu beharko duela dirudi. Seguruenik ez da askok irudikatu zuten irtenbidea, baina Kolektiboaz gain, ehundaka gizabanako eta familien sufrimendua daude jokoan. Erresistentzia ikur bat baina gehiago dira. Seguruenik kalean gauden asko beranduegi ohartu bagara ere.
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]