Españoles: Fraga… ha muerto”. Ironiarekin esaten dut, baina ez da egia. Pentsatu, ez sinestu! Bizirik dirau oraindik. Francok dirauen bezala. 1966. urtean AEBetako enbaxadorearekin batera Palomaresen egin zuen bainuak hilezkortasunaren erdia eman zion Manuel Fragari. Arma nuklearrak kutsatutako bainuarekin batera, Fragari benetako hilezkortasunaren beste erdia “demokraziak” eman dio. Fragak, 1997an, Xuntako presidente kargua enegarren aldiz hartu zuenean, 5.000 gaita-jotzaileen doinuaz lagunduta egin zuen, Konpostelako Santiago hiriko Obradoiro plazan. Bertan da Santiagoko katedrala, Santiagorako erromesentzako helmuga. Konpostelako Done Jakue katedraleko botafumeiroak, erromesen mezatan eta bestelako ekitaldi garrantzitsuetan katedralaren nabe batetik bestera ibiltzen den intsentsu-ontzi erraldoiak alegia, jatorri xumea eta, batez ere, praktikoa du. Santiagorako erromesaldia benetako bide bihurtu eta milaka erromes erakartzen hasi zenean, katedralean hainbeste pertsona biltzeak usain txarra sortzen zuen. Horixe bera egin du “demokraziak” Manuel Fraga Iribarnerekin, botafumeiroaren lana, haren “espiritu liberalari” zerion usain txarra kendu arte arindu eta estali. “Hiltzaileak zintzoak balira bezala gelditzen badira eta fanatikoak heroi gisa, hemen jende guztiak nahi izango du fanatiko edo terrorista izan”, Basagoitik Bilduri zuzendu zizkion hitzekin akordatu naiz. Euskadiko PPko presidentearen esanetan “Fragari esker, Espainiak hobera egin zuen eta ultra gutxiago daude”. Aznarrek nabarmendu du Fraga patriota eta estatu-gizona zela. Rubalcabak esan du “zerbitzari publiko aparta” zela, eta “arazo askori” konponbidea eman ziela. Ba oso ondo. Fragak ibilbide akademikoa, profesionala eta politikoa egiteko denbora nahikoa izan zuen, diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka pertsonek ez zuten halako denbora-eperik izan. Fragak Espainiako trantsizioan “giltzarri” izateko aukera izan zuen, diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka pertsonek ez zuten halako ahalbiderik izan. Fragak etxeko ohean lasai asko hiltzeko suertea izan du, diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka pertsonek ez zuten halako suerterik izan. Milaka pertsonek ez zuten Fragak izan zituen denbora, aukerak, suertea eta eskubideak izan, Standard&Poor’s kalifikazio agentziak herrialdeen kreditu kalifikazioa AAA mailatik BB mailara jaisten duen hala moduan, Frankismoan Fragak eta bere “gaita-jotzaileek” diktaduraren aurka borrokatu ziren milaka eta milaka gizon eta emakume gizaki mailatik subespezie baten maila bat baino beherago utzi zituztelako. “Hilkutxan ez zegoen inolako arrasto biologikorik”, Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko zuzendari Carlos Cuberok baieztatu zuen haur lapurtuen kasuen harira Donostiako Polloe hilerrian ireki zuten hilkutxan ez zela sekula gorpuzkinik egon. Azken egunetan, epaileen aginduz, hiru hilkutxa ireki dituzte. Gure demokrazia jaioberria lapurtu izanaren susmoa genuen, eta familiek epaitegietan horiek irekitzea eskatuta dute. Susmoa egia bihurtzen ari da. Hiru hilkutxetan emaitza bera izan da: hutsak zeuden, ez zegoen demokraziaren arrastorik. Nik susmo hori beti izan dut, ez zela ezer azalduko hilkutxetan, Fraga bezalako sendagileak, emaginak, anestesistak, apaizak, mojak, erizainak eta lur-emaileak historia lapurtu egin zigutelako.
You may not know who Donald Berwick is, or why I mention him in the title of the article. The same is true, it is evident, for most of those who are participating in the current Health Pact. They don’t know what Berwick’s Triple Objective is, much less the Quadruple... [+]
The article La motosierra puede ser tentadora, written in recent days by the lawyer Larraitz Ugarte, has played an important role in a wide sector. It puts on the table some common situations within the public administration, including inefficiency, lack of responsibility and... [+]
Is it important to use a language correctly? To what extent is it so necessary to master grammar or to have a broad vocabulary? I’ve always heard the importance of language, but after thinking about it, I came to a conclusion. Thinking often involves this; reaching some... [+]
The other day I went to a place I hadn’t visited in a long time and I liked it so much. While I was there, I felt at ease and thought: this is my favorite place. Amulet, amulet, amulet; the word turns and turns on the way home. Curiosity led me to look for it in Elhuyar and it... [+]
Adolescents and young people, throughout their academic career, will receive guidance on everything and the profession for studies that will help them more than once. They should be offered guidance, as they are often full of doubts whenever they need to make important... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
It will be two or three weeks since I read it, in a column by Maialen Akizu. Aner Peritz brought with him what he said on TV: “Bertsolarismo is what has led me not to interact with zis hetero men, because bertsolarismo is what has made me dissident, and also because... [+]