Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Presoak eta euroak agenda politikoaren tontorrean

BILBON iragan larunbatean egindakoa Euskal Herrian egin den manifestaziorik handiena izan ote den batek daki, baina bai handienetakoa. Hori ez da erabakigarria, baina beti izango da adierazgarria. Espero bezala gertatu da alde horretatik, ez ditu euskal presoak etzirako Euskal Herriratuko, baina euskal agenda politikoan gaiak duen lehen mailako garrantzia agerian jartzen du indarrez.

“Amnistiarik gabe, bakerik ez” izan da presoen aldeko mobilizazioetan hamarkadetan jaurti den oihuetakoa. Urruti gaude lelo horrek amnistia ulertzen duen egoeratik, baina bakea apurka egiten ari da euskal gizartean, batez ere ETAk urrian bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Baina itsuenak ere argi ikusten du presoak etxeratu gabe, normalizazio politikorik ez dela izango.

Prozesu luze eta korapilatsua izango dela ez du inork zalantzan jartzen, ETAko presoek eurek eragindako biktimei buruz hitz egin beharko dutela ere ez, beren jardunak sortutako minaz, beren jarduera armatuaren balorazioaz, barkamenaz, memoriaz…  Gatazkaren lorratzak utzitako gai bero horiez guztiez jardun beharko da, bakoitza bere posiziotik, posizio ahalik eta bateratuena lortuz elkarbizitza berri bati ekiteko, baina hori guztia bere testuinguru logikoenean egitea litzateke eraginkorrena: bake prozesu batean. Eta hori da azken finean egin beharko dena, izen horrekin edo ez, hori delako ETAren amaiera ordenatuari bide emateko modurik eraginkor eta eraikitzaileena.
                                                                                                                                                                                           
MARIANO RAJOY-k,  bitartean, bere oskolean jarraitzen du. Zergekin egin duena izan da salbuespen eta ezusteko bakarra, eta eredu gisa baino gobernu ardurak dituzten ezkerreko indarren konplexu eta beldurrak uxatzeko balio beharko luke. Gainerako denak atzeraldi ekonomikoa sustatuko du. Japoniak azken hamarkadan bezala jokatu nahi du, baina harena laukoizten duen langabezi tasarekin. Eta hori ezinezkoa da.

Bi tresna nagusi erabiliko ditu Rajoyk krisitik ateratzeko: bata, aurrekontuen mozketa handia; bestea lan merkatuaren erreforma berrietan sakontzea, funtsean langileen eskubideak murriztuz eta hauen kontratazioak eta soldatak ahulduz, horrek ekonomia hazkundea bultzatuko duelakoan. Eta prozesu hori egin ahala, gainera, merkatuek konfiantza berreskuratuko lukete Espainian eta bankuek mailegua malgutuko lukete.

Kolore guztietako ekonomialariek, ordea, iragarria dute neurrien porrota. 2007ko AEBen subprimeen krisia hasi zenetik hura V formako krisia zela uste izan zuten ekonomialariek, erori baina gero maila berera igoko zela. Behin krisia mundu osora zabaldu ondoren, 2010eko atzeraldiak erakutsi zuen krisia W formakoa izan zitekeela, bi erorketa eta bi igoerakoa. Baina 2011k erakutsi du seguruenik L formakoa izango dela, erori eta hainbat urtetan behean jarraituko duela, eta gero eta aditu gehiago bat dator aurreikuspen honekin.

2011ko hondarrean jakinarazi zuen Joaquin Almuniak EBk 2008-2010 artean 1,6 bilioi euro jarri zituela finantza sistema suspertzeko. Abenduaren bukaeran, halaber, Europako Banku Zentralak ia 500.000 milioi euroko mailegua eman zien 523 bankuri, hiru urtera itzultzeko eta %1eko interesarekin. Eta otsailaren bukaeran beste mailegu eskaintza handia espero da EBZren aldetik.

Orain ikus dezagun bankuek %1eko interesean lortutako dirutza hori nola erabili ahal izango duten. Bankuen arteko maileguak %4,7ko interes tasa du une honetan; Santander bankuak herritarrei mailegu hipotekario bat 30 urtera %3,37an eskainiko dio; pertsona arruntei ematen zaizkien maileguak %10-11n daude Espainian. BBVAk iazko azaroan Espainiaren zor publikoan inbertitu izan balu (%7ko interesean jaulki zen 10 urterako zorra) %6ko errentagarritasuna izango zuen. Eta Espainiako zor publikoan abendu bukaeran 18 hilabetera inbertituz gero %4,22 interesean egingo luke. Hau da, bankuei %3, 4, 5… puntuko tartea oparitzen diela EBZk. Hori produktu sinpleenak kontuan hartuta eta deribatu eta gisakoetan sartu gabe.

Guztiaren ondorioa larria da, ez hazkunde ekonomikoa, ez langabezia eta are gutxiago herritarren ongizatea, Europako Batasunean oraindik ere garrantzitsuena finantza sistema sendatzea eta sendotzea da.
 


You are interested in the channel: Herrira
Fine of 2,800 euros for placing the banner '47ak herrian' The City Hall of San Sebastián
Seven neighbours of Donostia-San Sebastian have been fined EUR 2,800 for placing the banner that 47 said in the village of La Concha on 15 September, the day of the race. The City Hall of Donostia-San Sebastian has imposed a fine of EUR 400 on seven people each. On the same day,... [+]

The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


2015-01-15 | ARGIA
13 atxilotu aske, 3 kartzelara eta difamazio estrategia berri baten zantzuak

Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]


2015-01-12 | ARGIA
Dirua itzultzeko eskatu dio Sarek poliziari eta bere jarrera zein den adierazteko Jaurlaritzari

Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.


‘Konponbidea’, preso eta iheslarien eskubideen aldeko plataforma berria

Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.


2013-11-05 | ARGIA
Emili Martin Herrirako ordezkaria ez da aurkeztu Espainiako Auzitegi Nazionalean

Herrirako Ipar Euskal Herriko ordezkariak goizeko 10:00etan aurkeztu behar zuen epaitegian, Espainiako Estatuan talde terroristatzat jotzen den mugimenduko kide izatea egotzita. “Ez naiz joanen giza eskubideez trufatzen den epaitegi baten aitzinera” adierazi du... [+]


To the people
Tentacles and temptations of the State
The operation against Herrira has brought many to the memory images of a time when it had already passed. However, two years after the cessation of ETA’s armed activity, it is impossible to think of a step backwards in that direction; rather, it appears to be a movement of the... [+]

To the people
Pathetic soil, Mr Lehendakari

On October 1, 2013, I needed the links I don't have with the sources of information to interpret what the raid meant against the Herrira association. You have to have data and hypotheses, Mr Lehendakari Iñigo Urkullu, where a walking journalist only has questions: Is it a step... [+]


To the people
The old formulas of the state vs. the new legitimacy of the citizens
Speaking of the new times after a week of arrests, of emergency judicial measures and of the burdens of the Ertzaintza may seem like a joke, but if one takes into account the social response generated by the police operation against Herrira, there are at least signs of a change... [+]

When the force loses

The image of the return to the past has spread in many places as a result of the operation against Herrira carried out by the Spanish National Court. The truth is that the photo reflected that: the pride of the civil guards, the detainees, the aggressions of the Ertzaintza, the... [+]


2013-10-08 | ARGIA
Amalur Mendizabalek bera jo zuen ertzaina identifikatzeko salaketa jarri du

Amaiurreko senatari Amalur Mendizabalek salaketa jarri du Donostiako epaitegian, Herrira-ren aurkako operazioan bera buruan jo zuen ertzaina identifikatzeko helburuarekin. Hernanin kolpatu zuten buruan.


Eguneraketa berriak daude