Azaroaren 9an Errusiak Phobos Grunt zunda espazioratu zuen, Marteko ilargi nagusia, Phobos, aztertzeko asmotan. Matxura baten ondorioz zundak ezin izan zuen Lurraren eremu magnetikoa gainditu eta une honetan 200 eta 275 kilometro bitarteko altueran biraka ari da. Urtarrilaren 6aren eta 19aren artean lurreratuko dira haren hondakinak, Lurreko atmosfera zeharkatzean ia osorik erreko baita, kobalto-57 isotopo erradiaktiboaren hamar mikrogramo barne. Guztira 200 kilogramo hondakin lurreratuko dira, 20 edo 30 pusketan; zientzialarien arabera, hondakin horiek itsasoan eroriko dira, urak estaltzen baitu Lurraren gainazalaren %70, “zorionez”. Egia esan, ez dugu ongi ulertzen azken hitz horren esanahia.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.