Imajinatzen dut hartz bat, neguko hilabeteak lotan eman eta gero, esna. Iratzartzerakoan, kobazuloaren sarrerara hurbilduta, aho bete hortz gelditzen da aurrean duenarekin: dena aldatuta dago, ohiko erreferentziak ez ditu topatzen, desagertu egin dira. Bat-batean galduta sentitzen da. Bere fisikoari erreparatuta –hain handia, hain ahaltsua–, paradoxikoa da ikustea nola kikildu egiten duen beldurrak, nola gutxitu egiten dituen bere gaitasunak.
Iruditzen zait antzeko zerbait gertatu zaigula. Gure imaginarioan ezinezkoa zena, gurean da bete-betean, harrapatu egin gaitu. Alabaina, orain dela gutxi arte, bazirudien munduan zehar gertatzen ari ziren ezbeharrak ez zirela guregana ailegatuko. Sinetsita geunden ez zeukatela zerikusirik gurekin, ahalguztidunak ginela mendebaldeko bazter hauetan, menderakaitz. Eta horrela, nagitasun kontziente erosoan, lasai esertzen ginen telebistaren aurrean bapo afaltzen genuen bitartean. Axolagabekeriaz begiratzen genien irudiei, berdin Afrikako lurralde ahaztu bateko goseteak izan ala Ekialde hurbileko gatazkak. Guk betiko bizimoduarekin jarraitzen genuen, negu hotzeko gauetan gure etxeetan horko edo hango gas naturalarekin berotzen ginen bitartean.
Baina jada esnatu gara, edo hobeto, esnarazi gaituzte. Eta bizi dugun egoerak erakutsi digu, gu ere, ahulak garela: gu ere ez gaudela salbu eta beste latitudetan gertatzen denak, gurean ere, eragina duela. Funtsean, kosmos bakar bateko elementuak gara eta era sistemikoan eragiten diogu elkarri. Eta talaia horretatik begiratuta, ezin diogu bizkarra eman gertatzen ari denari, osotasun horren parte garen heinean. XVII. mendeko John Donne pentsalariaren hitzetan: “Ez da uhartea den gizabanakorik”. Horregatik, komunitatean aritu beharra daukagu, komunitate indartsu bat eratuz, gu zabal bat osatuz.
Imajinatzen dut komunitate bat, non gizaki guztiek bizitza duina izateko aukera duten, non norbanakoek beraiengan dagoen onena eskaintzen duten, non ni ez naizen horrek nire begirunea duen. Nago, hori gauzatzeko, oinarrizko balioak ezinbesteko tresnak direla, hala nola, konpromisoaren bidez jardun, erantzukizunez, elkartasunez, lankidetzan, giza harremanen bitartez sareak sortuz eta ehunduz. Iruditzen zait, elkarri begiratzeko garaia heldu zaigula, irakurle. Eman eskua eta egin dezagun bidea, batera.
Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.
But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
When: April 5th.
In which: In the Youth Center of Markina-Xemein.
---------------------------------------------------------
I’ve made my way to the cheese house with the shopping cart full of vegetables, and we’ve spent the evening cutting... [+]