Desertorea, banku-atrakatzailea, diru-faltsutzailea… Baina gizon ona.
XXI. mendean anarkista?! Mesedez...
Zer nahiago duzu, bakea predikatu eta gerra praktikatzea? Hori elizak egiten du. Nigatik sermoi gutxiago eta ekintza gehiago. Anarkista izatea arduratsua izatea da, errespeturik merezi ez duen orori errespetua galtzea.
Ene jainko potoloa!
Anarkia putetxe handi bat dela uste duzu, ala? Anarkia sormena da, lana, maitasuna. Maitasunak egiten gaitu langile, sortzaile, eta orduan hasten gara borrokatzen. Nola ez zara borrokatuko zinez maite duzunaren alde?
Hori da munduko unibertsitateetan kontatzen duzuna?
Ulertezina da. 80 urtez, ezta igeltsero gisa ere, ez zidaten unibertsitatean sartzen uzten eta orain mundu osotik deitzen didate. Ekintzaile zintzo baten bizitzak burokrata baten txosten teorikoak baino gehiago balio duela sinisten hasi beharko dugu.
“Ekintzaile zintzo”-arena metafora da, noski.
Kausa ona bada ohorea da gaizkilea izatea. Ez dakizu zer plazer den bankuak lapurtzea, inprenta klandestinoak martxan jartzea, estatuak izorratzea... Normala iruditzen zaizu inoiz kolpe zorririk jo ez dutenak izatea aberatsenak?
Kapitalismoa, my friend.
Jende batek kalean lo egiten duen bitartean Cristiano Ronaldok bizkartzain ejertzito bat dauka. Unibertsitateak langabetu fabrikak diren bitartean, telebistan ipurdia erakutsiz desafinatzen dutenak milionarioak dira... Jarraitzea nahi duzu?
Segi, segi, lagunak egiten.
Ni ez nago aberastasunaren aurka, aberastasunaren erabilera ankerraren kontra baizik. Munduan ez dago nahiko diru denak duin bizi ahal izateko? Gauzak garbi: dirua ez da papera besterik, eta bankuak gangsterrak dira.
Denborak arrazoia emango dizu, gainera!
Zer egin zuten orain urte bi Estatu Batuek dolarrak behar zituztenean? 60 tona billete ekoitzi eta zirkulazioan jarri! Hori guk aspalditik egiten genuen. Hori bai, ez dut uste Obama kartzelan sartu nahi dutenik...
Zu presidente izan bazina ez zintuzten sartuko.
Bizitza kontraesan handia da. Gutxien merezi duenak dauka boterea. Ez da besteak baino hobea, baina bizitza guztia darama helburu horren atzetik. Boteretsua izatearekin egiten du amets, nik lanera joan eta mundua aldatzearekin.
Rokero zaharrak ez dira inoiz hiltzen, baina anarkista zaharrak ere...
20 urte banitu, okupen mugimenduan, gaztetxeetan, tailer libertarioetan... ibiliko nintzateke. Ikusi besterik ez dago. Lehen elizak liburutegiak erretzen zituen, gaur botereak gaztetxeak eraisten ditu.
EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
To be honest, I don't know why I'm writing this. In today’s hostile environment, opinions of this kind are not well received. Perhaps LUZ will not publish this because it does not correspond to the opinions they have published so far (but if they have finally decided to publish... [+]
On January 15, the techno-business lobby called Cedarios presented its 6th report, Euskadi and the European Union, the shared destiny of prosperity and competitiveness. This neoliberal Think Tank, made up of eminent experts drawn from the world of finance, presented a magical... [+]