Euroa eta euroguneko herrialde periferikoak laguntzeko duela urte eta erdi NMFk eta Europako Batasunak (EB) abian jarritako doikuntza politikek porrot egin dute. Austeritate politikak aktibatu dituzten herrialdetan ez da iragarritako defizitaren eta zor publikoaren kontrola gauzatu. Aldiz, politika horien neurri fiskal murriztaileek ekonomia atzeraldia berpiztu egin dute herri horietan ez ezik Europa osoan. Europako merkatuan bere esportazioen hiru laurdenak saltzen dituen Alemania ere ukitu egin du atzeraldiak. Doikuntza politiken porrotak eta Europako Batasuneko ahultasun politikoak euroa bera eta Europako finantzak kinka larrian utzi dituzte.
EB eta eurogunearen esparru eta garapen eta lankidetza instituzionalaren aldaketa sakona ezinbestekoa da etorkizunean egonkortasuna irabaz dezan. Batzuentzat bidea integrazio fiskala, Europako Altxor bakarra sortzea, eta elkartasun ekonomikorako mekanismoak indartzea da, besteak beste. Beste batzuentzat –Alemania eta Frantziarentzat– eurogunearen zatiketa da jorratu behar den bidea. Baina, epe laburrean euroa bera dago jokoan eta bertako finantza egonkortasuna. Alemaniako botereguneko sektore ortodoxoenek Europako Banku Zentralarekiko jarrera malgutzeko prest dauden (artikulu hau argitara eman orduko) jakin(go) dugu ostiral honetan bertan. Europako Finantza Egonkortasunerako Fondoaren kopurua gehitzeko zailtasunak tarteko, EBZ da gaur egun suhiltzailearen funtzioa bete dezakeen bakarra. Eragile gehienek aipatzen dute epe laburreko soluzio erraz eta eraginkorrena EBZk bonoak jaulkitzea dela alegia. Baina aukera hori Alemaniak ez du onartzen eta badirudi zeharkako bide bat erabiliko dela: EBZk NMFri maileguz ematea gero azken honek fondo horiek Europako herrialdeetara bidera ditzan. Jakina da NMFren kudeaketa indartu honek lehengo lepotik burua ekarriko lukeena batez ere Alemaniak eurogunean ezarri nahi dituen mekanismo fiskal zorrotzagoak –defizit zero eta hori betetzen ez duenarentzat zigor automatikoa– abian jarriko badira.
Nolanahi ere, Alemania bera ere ataka larrian dago, hautu gogorrena eginez gero bere bankuek utzitako maileguak berreskuratzea zaila suertatuko baitzaie. Areago, bere menpekoa den Europako merkatuak hondoa jo lezake eta horrekin Alemaniako esportazioek ere. Honenbestez, Europako ekonomia hoztua izozteko arriskua bistakoa da.
Linear A is a Minoan script used 4,800-4,500 years ago. Recently, in the famous Knossos Palace in Crete, a special ivory object has been discovered, which was probably used as a ceremonial scepter. The object has two inscriptions; one on the handle is shorter and, like most of... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
The writer Juan Bautista Bilbao Batxi worked in a boat and sent the chronicles of his travels to the newspaper Euzkadi. Thanks to this, we have interesting chronicles in Basque from around the world from the beginning of the 20th century. In June 1915, he made his stop in... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
There are those who subscribe to portals to sell their homes because they would like to buy a house. From time to time they even make appointments to see the houses, and I am sure that the seller knows that these people will not buy the house, not because they find it in the... [+]